2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
5/2013 aldaketa, udal aurrekontuan. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2013ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 5/2013 aldaketa 2013ko udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Berriobeitin, 2013ko abuztuaren 28an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L1312088