171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Atezko Udalak, 2013ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ondotik ematen den aldaketa 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

–1/2013 aldaketa aurrekontuan: Kreditu berezia.

Gastuak: 432 210 kontu-saila. Ondasunak konpontzea, haien mantentze-lanak egitea eta zaintzea. Zenbatekoa: 10.000 euro.

Finantzaketa, Diruzaintzako gerakina.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Eritze Atetzen, 2013ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1312005