2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
Aldaketa, Administrazio prozedurari buruzko ordenantzan (Udalaren Plan Orokorra). Hasierako onespena
Atezko Udalak, 2013ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Atezko Udalaren Plan Orokorreko administrazio prozedurari buruzko ordenantzaren 144. artikuluaren aldaketa, non ezartzen baita obren lizentziek urtebeteko iraungipen epea dutela obrak hasteko.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Eraikuntzaren gaineko ordenantza orokorrean egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Atetzen, 2013ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.
Iragarkiaren kodea: L1312004