171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia: Jendaurrean jartzea Ampliación Adios izeneko 35880 meategiko baliabideen ikerketa baimena, udal mugape hauetan: Adios, Beraskoain, Biurrun-Olkotz, Eneritz, Gares, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tebas-Muru Artederreta, Ukar, Uterga, Zabaltza eta Zizur Zendea.

Eskatu da, bai eta tramitatzeko onetsi ere, Ampliación Adiós 35880 izeneko ikerketa baimena, Meatzeei buruzko Legearen C) atalekoa, 146 meatze-laukikoa, goian aipatutako udal mugapeetan. Hona kokapena (ED50 erreferentzia sistema):

ERPINA

LONGITUDEA

LATITUDEA

X

Y

Pp1

1º 48’ 20” W

42º 45’ 20” N

597747,298

4734446,885

2

1º 47’ 0” W

42º 45’ 20” N

599565,874

4734472,886

3

1º 47’ 0” W

42º 42’ 0” N

599654,776

4728303,509

4

1º 41’ 0” W

42º 42’ 0” N

607845,694

4728426,331

5

1º 41’ 0” W

42º 41’ 40” N

607855,309

4727809,397

6

1º 39’ 0” W

42º 41’ 40” N

610585,864

4727852,492

7

1º 39’ 0” W

42º 40’ 40” N

610615,436

4726001,691

8

1º 48’ 20” W

42º 40’ 40” N

597669,461

4725809,808

Meatzeen arloko araudia betetzeko egiten da jendaurrean jartzeko tramite hau, interesdun guztiek espedientea aztertu ahal izan dezaten Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Fuerte del Príncipe II. eraikina, Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, Iruña), 08:30etik 14:30era, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 eguneko epean; hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Araubiderako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 28an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fernando Señas Bea (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ordezkoa, uztailaren 1eko 640/2013 Ebazpenarekin bat).

Iragarkiaren kodea: F1312079