1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
342E/2013 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Anueko Udal Hirigintza Planeko aldaketari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena aldatzen duena. Planaren aldaketa Francisco José García Urbiolak eta Juan Carlos Huárriz Tiradok sustatu zuten, Olagueko 11. poligonoko 93., 94. eta 95. lurzatietan. Ingurumen ondorioen adierazpena, berriz, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 105/2012 Ebazpenaren bidez egin zen.
Urtarrilaren 20ko 105/2012 Ebazpenaren bidez egin zen aipatutako espedientearen Ingurumen ondorioen adierazpena, 2011ko urriaren 6an departamentu honetan aurkeztu eta behin-behinekoz onetsitako dokumentazioan oinarrituta. Ingurumen ondorioen adierazpen hura zenbait baldintzarekin eman zen, zehazki: eremu urbanizagarri berrietarako soinu kalitatearen helburuak betetzea eta Ingurumen ondorioen azterlanean aurreikusitako neurri zuzentzaileak aplikatzea.
2013ko uztailaren 12an sartu zen departamentu honetan honako espediente hau: “Agiri zuzendua. Behin betiko onespena. Anueko Udal Hirigintza Planeko aldaketa puntuala Olagueko 2. sektoreko 11. poligonoko 93., 94. eta 95. lurzatietan”, “Olaguen (Nafarroa) eginen den urbanizazioaren gaineko soinu eraginari buruzko proiektua” barne, 2013ko ekaineko data duena eta ID Ingeniería Acústica enpresak izenpetua. Azterlan horretatik abiatuta, egiaztatzen da soinu kalitatearen helburuak betetzen direla 2. sektorean, soinu mailak ez baitira iristen 1367/2007 Errege Dekretuan gauerako nahiz egunerako ezarritako 60-50 dBA-ko mugako balioetara.
Aurkeztutako dokumentazio berria ikusirik, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak ingurumen ebaluazio estrategikoan aditzera ematen du etxebizitza sektore horretan betetzen direla soinu kalitatearen helburuak eta ez dagoela neurri zuzentzailerik ezarri beharrik.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Anueko Udal Hirigintza Planeko aldaketari buruzko Ingurumen ondorioen adierazpena aldatu, eta 2. lerroaldeko lehen zatia ezabatzen da, ez baita beharrezkoa soinuaren inguruko neurri zuzentzailerik ezartzea, 2013ko uztailean aurkeztutako dokumentazioarekin bat. Planaren aldaketa Francisco José García Urbiolak eta Juan Carlos Huárriz Tiradok sustatu zuten, Olagueko 11. poligonoko 93., 94. eta 95. lurzatietan. Ingurumen ondorioen adierazpena, berriz, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 105/2012 Ebazpenaren bidez egin zen.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 23. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Anueko Udalari eta sustatzaileei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko abuztuaren 26an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F1312087