171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren Gazteriaren Aterpetxeko zerbitzu berrien tarifak

Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko uztailaren 22an, erabaki zuen David Espino Martínezi esleitzea Tuterako Udalaren Gazteriaren Aterpetxea errentamenduaren bidez zeharka kudeatzeko kontratu administratiboa.

Kontratua esleitzeko erabakiak berarekin dakar proposaturiko tarifak esleipen hartzaileak onestea, lehendik Udalak ordenantza fiskalean aurreikusi ez dituen beste zerbitzu batzuetarako, kontratuaren egun berean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzean hartuko baitute indarra.

–Salmenta makinetako prezioak:

  • Edari beroak: 0,60 euro.
  • Freskagarriak, ura: euro 1.
  • Opilak: 0,80 euro.

–Zerbitzu berrietarako proposaturiko prezioak:

  • Bazkariak: 7,50 euro.
  • Afariak: 7,50 euro.
  • Bizikletak alokatzea: 25 euro (gida barne).
  • 4x4 ibilaldia, Errege Bardean: 35 euro.
  • Piraguak Ebron, Tuteran: 20 euro.
  • Tutera ezagutzeko bisita gidatuak, taldeak: 90 euro.

Tuteran, 2013ko abuztuaren 26an.–Jarduneko alkatea, Joaquim Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1312001