171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Udal Plan Orokorraren hirigintzako araudia

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.–2 artikuluan ezarritakoa bete beharrez, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 27ko 35/2002 Foru Legearen 71. eta 81. artikuluei jarraikiz, Odietako Udalak xedatu du Udal Plan Orokorraren araudia argitaratzea. Odietako Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi zen Sustapen kontseilariaren uztailaren 4ko 88/2013 Foru Aginduaren bidez, udalerri horrek berak sustaturik. Foru Agindu hori 2013ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an.

Horiek horrela, jarraian txertatu da Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudia.

Erripan, 2013ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ERANSKINA

Udal Plan Orokorra.

Iragarkiaren kodea: L1311472