171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Oilagorraren ehizaren aprobetxamendua

Otsagabia-Itzaltzu eta Jaurrieta-Orontzeko Ehiza Barrutien Batasunak honako aprobetxamendu hau emanen du enkante publikoaren bidez, %10eko beherapenarekin:

Lote zenbakia: 3. Txartel kopurua: 2. Ehiza barrutia: Orontzeko ehiza barrutia (Orontzeko mugapea).

Hasierako prezioa 2.700,00 euro da.

Enkantea ahozko posturen bidez eginen da, hamaseigarren egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eguerdiko 12:00etan.

Enkantea eman gabe geratuz gero, beste enkante bat eginen da jarraian, %20ko beherapenarekin, eta hasierako prezioa 2.400,00 euro izanen da.

Parte hartu nahi dutenek kontratazioa arautzen duten baldintza agirian ezarritako beharkizunak bete beharko dituzte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2013ko abuztuaren 26an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1311986