2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena
Ordenantza fiskal honi buruz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako 421/2013 eta 625/2013 epaien ondorioz, argitara ematen da hark ukitutako artikuluen idazketa berria.
3. artikulua. “3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.
Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak”.
5. artikulua. Kendu egin da, osorik baliogabetu baita.
Lerinen, 2013ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1312002