171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Hirigintza hitzarmena jendaurrean jartzea

Leitzako Udalak, 2013ko ekainaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean edukitzea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Serafina Ezkurra Ochandorena eta Juan Alcoz Arreguirekin egina, UE 50 exekuzio unitateari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Leitzan, 2013ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Oier Eizmendi Astibia.

Iragarkiaren kodea: L1312077