171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 7an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia: Sortu egiten duena "Bungalow-kanpinak erostea" izeneko 751.62201 kontu-saila. Hori gastuetako aurrekontukoa da, eta 60.000 eurorekin hornitzen da, diruzaintzako gerakinaren 87.000 kontu-sailaren kargura.

Garden, 2013ko abuztuaren 28an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1312089