171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

420/2012 Ebazpena. Alkatetza beste baten esku uztea

Cintruenigoko (Nafarroa) alkate Raquel Garbayo Berdoncesek.

Alkatea bidaian egonen da 2013ko abuztuaren 27tik 30era (biak barne), herritik kanpo.

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21.3 artikuluan, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta horrekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Igea Marínen esku uztea, 2013ko abuztuaren 27tik 30era.

Cintruenigon, 2013ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1312006