171. ALDIZKARIA - 2013ko irailaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko ekainaren 27koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Eguesibarko Videcart, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Eguesibarko Videcart, S.A. entitatearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100402012013) aztertu da, erregistro honetan 2013ko ekainaren 5ean sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (ELA eta N.A.) 2013ko maiatzaren 21ean izenpetua eta 2013ko ekainaren 25ean zuzendua, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko ekainaren 27an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

VIDECART, S.A.REN 2013KO ENPRESA HITZARMENA

Hitzaurrea

Negoziazio alderdiek hitzarmen hau adostu dute esparru egonkorra nahi dutelako, Videcart, S.A.ren enplegu baldintzak arautzeko eta haren lehiakortasuna eta errentagarritasuna etorkizunean handitzeko, haren produkzio ahalmena eta lan baldintzak hobetuz.

Enpresak aurrera egiteko, funtsezkoa da langile guztiak enpresako helburuekin inplika daitezen eta haiekiko konpromisoa har dezaten.

Hona hemen beste helburu nagusi batzuk: segurtasuna handitzea, kalitatea eta zerbitzua hobetzea eta elikagaien higieneari buruzko araudia betetzea.

1. artikulua. Lurralde eremua.

Hitzarmena Videcart, S.A.ren lantoki guztietan aplikatuko da, bai eta horretatik bereizten ahal diren lantokietan ere, unitate autonomo gisa, enpresaren titulartasunean aldaketa izan ala ez izan.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmenak Videcart, S.A.ko langile guztien baldintza sozioekonomikoak arautzen ditu, eta soilik indarreko legedian adierazitako salbuespenak izanen ditu, bereziki buru eta zuzendari kategoriei eta lanpostuei dagozkienak.

3. artikulua. Langile eremua.

Enpresako instalazioetan kontratatu zuzen gisa zerbitzuak ematen dituzten behargin guztiak sartzen dira langile eremuan.

Eremutik kanpo daude azpikontratatu gisa zerbitzu espezializatuak ematen dituztenak, legez eratutako enpresa batek ofizialki kontratatuak egon behar direnak.

4. artikulua. Hitzarmenaren indarraldia eta hitzarmena salatzea.

Hitzarmen hau bi urterako itundu da; 2013ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra ondorio guztietarako, eta 2014ko abenduaren 31n amaituko da.

Hitzarmena automatikoki salatuko dute negoziazio batzordeko alderdiek 2013ko urriaren 1ean; orduan, negoziazio-mahai berria eratu beharko da hilabeteko epean, hurrengo hitzarmenerako negoziazioak hasteko.

5. artikulua. Betebeharrezkotasuna.

Hitzarmen kolektibo hau bete beharrekoa da indarrean den bitartean, eta behin hitzarmena salatu eta itundutako iraunaldia amaitu ondoren, hitzarmenak indarrean jarraituko du harik eta bi alderdiek horren ordezko bat sinatzen duten arte.

Aurrekoa gorabehera, enpresaren eta langileen ordezkarien arteko akordioaren bidez, bidezkoa izanen da hitzarmenean ezarritako lan-baldintzak enpresan ez aplikatzea.

Akordiorik ez badago, enpresa batzordearekiko desadostasuna Nafarroako Lan Auzitegiaren lanbide arteko akordioaren adiskidetze eta bitartekaritza prozesuen esku uzten ahalko da, nahitaezko arbitrajea baztertuz.

6. artikulua. Batzorde paritarioa.

Batzorde paritario bat eratuko da, hitzarmenaren sinatzaileek eratua; gehienez ere 6 kide izanen ditu, 3 langileen aldetik eta 3 enpresaren aldetik.

Batzordearen bi aldeetako edozeinek batzordea biltzeko eskatuz gero, 15 eguneko epean bilduko da, beranduenez. Bere eskumenak izanen dira hitzarmen kolektibo honen edozein arau interpretatu edo argitzea.

Batzorde paritarioan dagoen sindikatuen ordezkaritza bakoitzak eta enpresaren ordezkaritzak aholkularien laguntza izaten ahal dute. Aholkulariek hitza izanen dute, baina botorik ez.

Batzorde paritarioaren akordioek baliozkotasuna izateko, botoen %51ren babesa izan behar dute.

Batzorde paritarioko kide titularrek eskubidea izanen dute bilkura egunetan baimen ordaindua hartzeko.

7. artikulua. Konpentsazioa eta irenspena.

Itundutako baldintzak, beren osotasunean, erabat konpentsatzen ahal dira lehenago itundu diren edo enpresak bere kabuz onartu dituen hobekuntzekin.

Itundutako hobekuntzek multzo bat osatzen dute, edozein modutan ere lehendik daudenekin konpentsatzekoa, baina konparazioa urteko guztirakoari begira eginen da, errendimendu normalean eta asistentzia osoa izanik.

Hemen ezarritakoa orokorrean gainditzen duten egoera pertsonalak errespetatu eginen dira.

8. artikulua. Lanerako ezintasun iragankorragatiko osagarriak.

8.1. Eritasun arruntaren edo lanez kanpoko istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko bajaren lehenengo egunetik aurrera, enpresak Gizarte Segurantzaren subsidioa osatuko du, erantsitako taulako egiazko soldataren %100 bitarte, bajaren aurreko hilabetearen gainean kalkulatuta, aurreko urteko batez besteko absentismoaren indizearen arabera.

Urteko absentismoaren ehunekoa kalkulatzeko, honako datu hauek hartuko dira abiapuntu:

–Zatikizuna: lantegiko eta bulegoko langileek lan egin ez dituzten orduak, honako hauek salbu: oporretakoak, baimen berreskuratu edo berreskuragarrietakoak, amatasun bajetakoak eta baimen sindikaletakoak.

–Zatitzailea: lantegiko eta bulegoko langileek egiazki lan egin dituzten orduak.

  • Lan egin ez diren orduak kenduko dira. Eritasunen edo istripuen ondoriozko bajetako orduak, 365 egun jarraitu baino luzeagoak badira, 366. egun naturala arte ez dira erabiliko absentismoaren ehunekoa kalkulatzeko.
  • Absentismoaren kalkuluaren ondorioetarako, malgutasuna aplikatzeagatik lanaldia konpentsatzearen ondoriozko orduak ez dira kontuan hartuko.
  • Hona hemen absentismoaren ehunekoak eta dagokien egiazko soldaten ehunekoak, bajaren aurreko hilabetearen gainean kalkulatuta.

ABSENTISMOAREN %

EGIAZKO SOLDATAREN %

%0,00-%5,99

%100

%6,00-%7,99

%90

%8,00-%9,99

%80

%10 eta handiagoa

Gizarte Segurantzari dagokiona

–Bajako egiazko soldatan sartu behar diren kontzeptuak eta oporretan sartzen direnak berberak dira; produktibitate saria, plusak, kategoria aldaketak eta abarrak sartzen dira.

–Enpresak konpromisoa hartzen du absentismoaren ehunekoa hilabetero emateko.

  • Aurrekoa gorabehera, langileak baja hartu aurreko bi urteetan ez badu inolako bajarik izan, ez eritasunagatik, ez istripuagatik, soldataren %100 jasoko du, absentismoaren indize orokorra edozein izanik. Baja hartu aurreko bi urteetan langilea sei egun baino gutxiago egon bada bajan, egiazko soldataren %100 jasoko du aldi baterako ezintasuneko 90 egun betetzen dituenean, dagoeneko hori jasotzen ari ez bada.

8.2. Lan istripuaren ondoriozko bajaren kasuan, enpresak bajaren aurreko hilabeteko egiazko soldata osatuko du, %100 bitarte, ezintasun prozesuan behin betiko alta jaso arte.

Gizarte Segurantzaren prestazioen eta lan istripuen arloko indarreko lege baldintzak oinarri hartuta xedatu dira osagarri hauek, aintzat hartuta egokitu beharko direla araudian aldaketarik izanez gero.

Betebeharrak:

Kasu guztietan, ezinbesteko betebeharra izanen da baja agiriak, baja berresteko agiriak eta alta agiriak denboran eta moduan aurkeztea, indarreko legediari jarraikiz. Orobat, istripuen kasuetan, beharrezkoa izanen da arau hauei jarraitzea:

–Zaurituren bat kausatu duen istripu larriaren kasuan: enpresaren prebentzio planean xedatutako araudiari jarraituko zaio.

–Istripu arinaren kasuan:

  • Egoeraren eta gertatukoaren berri emanen zaio txandaburuari.
  • Enpresako osasun zerbitzura joko da, istripua zerbitzua irekita dagoen orduetan gertatzen bada.
  • Osasun zerbitzua itxita badago, honela jardun beharko da:
  • 1. Laguntza premia, hala bada, eskatuko zaio txandaburuari, eskatzen zaion informazioa eta gertatukoaren gaineko datuak emanez.
  • 2. Txandaburuak osasun-laguntzarako asistentzia partea beteko du, kasuan kasuko mutuaren anbulatorioak laguntza eman diezaion langileari.
  • 3. Bestetik, enpresako zuzendaritzak eta osasun zerbitzuak jarraipena eginen dute sendaketa prozesu osoan. Medikuaren alta jaso ondoren, fabrikako zuzendaritzak eta osasun zerbitzuak langile zaurituarekin lan eginen dute istripuaren zergatiak ezagutzeko eta hartu beharreko neurriak hartzeko, antzeko istripurik berriro gerta ez dadin. Langile bakoitzaren istripu bajen erregistro bat ezarriko da, iraupenak eta zergatiak adierazita.

8.3. Artikulu honetan ezartzen diren osagarriak ez dira aplikatuko langileak enpresan duen antzinatasuna 6 hilabetekoa baino laburragoa bada, lanerako ezintasun iragankorreko lehenbiziko 15 egunak salbu, 6 hilabetean izan dituen baja guztiak gehituta. Lanerako ezintasun iragankorreko 15 egun horietan, artikulu honetako 8.1 lerroaldeko tratamendua aplikatuko zaio.

9. artikulua. Ijezketa.

Ez da ijezte lanik eginen gaueko lanaldian, salbu eta gau hartan instalazioetan matxuraren bat bada.

Langile batek ere ez du ijezte lanik eginen lau ordu baino gehiago egunean, ez hamar ordu baino gehiago astean.

Videcart, S.A.ren zuzendaritzak azpikontratatzen ahalko du ijezte lana, enpresako langile finkoak lanez gainezka daudenean. Lan hori Videcartera itzuliko da langileak lanik gabe daudenean.

10. artikulua. Kategoriak eta plantilla.

Enpresa behartuta dago “kategoriak, eskalafoiak eta esleitutako zereginak” izeneko taula argitaratu eta mantentzera, bidezkoak diren aldaketak sartuz.

Hitzarmen honetan finkatzen diren akordioen ondorioz, kategorien eta puntuazioen mapa finkatzen da behin betiko, hitzarmenaren indarraldi osorako. Mapa hori ezin izanen da aldatu, salbu eta instalazio berri baterako lanpostuak badira.

Hitzarmen Nazionalean ezartzen denari jarraikiz, lanbide gaitasunaren arabera lanpostu batek kategoria batzuk izan ditzake aplikazio praktikoan. Horri dagokionez, Videcartek honela jokatuko du:

–Makinen gidariak edo makinistak:

Makina bakoitzean, langile makinistak 3. mailako ofizialaren kategoria izanen du hasieran.

Lanpostuan urtebeteko antzinatasuna betetzen duenean, lanpostuan berretsiko zaio eta bigarren mailako ofizialaren kategoria izanen du, edo, egiaztatzen ahal den arrazoitutako balorazio baten ondorioz ikusten bada bere trebetasunak ez dituela betetzen Hitzarmen Nazionalak bigarren mailako ofizialerako ezartzen dituen eskakizunak, lanpostua galduko du eta beste langile bati aukera emanen zaio hura izateko. Nolanahi ere, lanpostuan 6 hilabete betetzen dituenetik aurrera, bigarren mailako ofizialaren ordainsaria jasoko du, lanpostuaren osagarri gisa.

Hitzarmen Nazionalaren 8.1 artikuluarekin bat, lehen mailako ofizialaren kategoria izanen du trebetasun bereziko lanak egiten dituenak, soilik praktika handi edo ikaskuntza metodiko baten ondorioz eskuratzen diren horietako bat, edozein motako zereginak betearaziz, zailtasun esporadiko handienetakoak ere bai.

Alde horretatik, lehen mailako ofizialaren kategoria izateko, lanpostuan gutxienez hiru urte bete beharko dira etengabe 1,70 baino koefiziente handiagoa duten kategorien kasuan, eta bi urte, gutxienez, koefiziente hori edo txikiagoa duten kategorien kasuan, salbu eta lanbide heziketako ikasketa espezializatuen bidez lortzen bada, kategoria automatikoki aplikatuko baitzaie.

Bi kasuetan, epea amaitu baino sei hilabete lehenago, goiko kategoriaren ordainsariak jasoko dira lanpostuaren osagarri gisa.

Halaber, epe hori igarota behar den trebetasuna eskuratu ez badu, langileak ez du lehen mailako ofizialaren kategoria izanen, eta lanpostua eta hura osatzeko ordainsaria galduko ditu. Beste langile bati aukera emanen zaio lanpostua izateko. Langileak behar den trebetasuna ez duela baloratuko da baldin eta egiaztatzen ahal diren azterlanen ondorioz ikusten bada ez duela lortzen lehen mailako ofizialaren kategoria duten langileek lanpostuan duten batez besteko efizientziaren %80.

–1,70 edo puntuazio handiagoa duten lehen mailako ofizialak:

1,70 edo puntuazio handiagoa duten lehen mailako ofizialek, puntuazio handiagoa duen beste lanpostu bat lortzen badute, puntuazio hori izanen dute, honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Puntuazio handiagoko lanpostuaren ondorioz lanpostu huts bat sortu bada egiazki eta etengabe.

b) Gainerako titularrek erakusten duten trebetasun eta efizientzia bera izaten badu puntuazio handiagoko lanpostuan.

c) Sei hilabete igarotzen baditu puntuazio handiagoko lanpostuan.

–Makinetako laguntzaileak:

Makina bakoitzeko taldearen lanpostu osagarrietarako Hitzarmen Nazionalak laguntzaileen kategoria (1,28 koefizientea) ezartzen du soilik zeregin hauen langileentzako: makinak elikatzen edo husten dituzten langileak; lotzaileak edo fardel-egileak; edo makina laguntzaileen gidariak. Nolanahi ere, esleitu eta egindako zereginaren eta haren kalitatearen araberakoa izanen da kategoria.

Videcarten, kasu batzuetan, makinista-gidariaren kategoriarekiko bitarteko lanbide kategoriak ezarri dira, makinen doikuntzan aktiboki eta efizienteki parte hartzen dutela kontuan hartuz, bai eta gidaria laguntzen dutela eta hura ez dagoenean ordezteko prest daudela kontuan hartuta ere. Tarteko kategoria horiek sortu dira zeregin eta gaitasun osagarriak ezarri baitira berariaz, eta ez xedapen orokor gisa, Hitzarmen Nazionalaren batzorde mistoaren irizpenean adierazitakoari jarraikiz.

Gai horren gaineko desadostasunak konpontzen saiatzeko, zuzendaritzak enpresa batzordearekin eztabaidatuko du. Desadostasunak konpondu ezean, Hitzarmen Nazionalaren batzorde mistoari eskatzen ahal zaizkion irizpideen menpe jarriko dira, lanbide kategoriei buruzko araudia interpretatzeko berariazko erakunde eskuduna baita.

Halaber, lan arloan eskumenak dituen beste erakunde baten irizpena ere onartzen da.

–Lehen makinista Dorries makinan.

Taldeburuaren kategoria eta 2,05 koefizientea izanen ditu, bere makinaren produkzioaren eta Videcart, S.A.ren instalazio osagarrien gainean duen erantzukizuna ordaintzeko, txandaburuak gainbegiratu gabe, gaueko, larunbateko, igandeko eta jaieguneko lanaren kasuan.

–Bigarren makinista Dorries makinan-tinkatzailea-bobinatzailea-irteerakoa.

Lau lanpostu horiek lehen mailako ofizialaren kategoria dute, eta 1,70 koefizientea. 1,80 koefizientea izanen dute lanbide kategoria horretan lau lanpostu horietatik (gidaria izan ezik) gutxienez biren berezko zereginak betetzen dituzten langileek, betiere efizienteki eta txandako programazioarekin egiten badute.

Neurri horren helburua da balioaniztasuna sustatzea gure jardunean oinarrizkoa den instalazio horretan.

–Trokelgileak.

Iberica AR-80 makinak gidatzen dituztenen lanbide kategoriak 1,80 koefizientea izanen du orain. Langile horiek trokelgile plantilla osoaren barruan aukeratuko dira, haien trebetasun, esperientzia eta efizientziaren arabera.

Kategoria bera izanen dute DG-60 makina gidatzen dutenek, betiere AR-80 makinak eskuarki gidatzen dituztenen efizientziaren %90 edo handiagoa erakusten badute. Efizientzia aldiro-aldiro ebaluatuko da, urteroko aldian behingo ebaluazioak erabiliz, astebeteko aldietan, trebakuntzarako aste bat igaro ondoren.

–1,47 edo puntuazio txikiagoa duten pertsonak:

  • Bost urteko antzinatasuna edo handiagoa duten pertsonek 1,55 puntuazioa izanen dute.
  • Zortzi urteko antzinatasuna edo handiagoa duten pertsonek 1,63 puntuazioa izanen dute.
  • 2013ko urtarrilaren 1aren aurretik 1,63tik beherako kategoria duten pertsonei kategoria hori aitortuko zaie akordioa sinatzen denean.

–Etiketatzea.

Lanpostu horren puntuazioa 1,70 izanen da. Hala ere, puntuazio hori eskuratzeko, beharrezkoa izanen da hitzarmenean xedatutako denbora betetzea lanpostuan.

11. artikulua. Balioaniztasuna, ordezkoen prestakuntza.

Laugarren txanda sortzeko eta oro har jaieguneko taldeak indartzeko, baita pertsonen eta enpresaren aurrerapenerako ere, zuzendaritzak lanpostuan hobeto aritzeko eta beste lanpostu batzuetan eta goiko lanpostuetan (ordezkapenak, laugarren txanda, etab.) aritzeko prestakuntza eman behar du, eta langileek prestakuntza hori jaso behar dute.

Zuzendaritzak bilatuko du langileek lanaldian jasotzea prestakuntza.

Prestakuntzan emandako denbora ez da inoiz kontatuko artikulu honetan, aurreko lerroaldeetan, arautzen denaren ondorioetarako.

Hitzarmen honen indarraldian espero da balioaniztasuna garrantzitsuagoa izatea, merkatuaren eskariaren arabera ezarri beharko den produkzioaren programazioaren ondorioz. Horren berri emanen zaie langileen ordezkariei.

12. artikulua. Videcarten bermatzen den kategoria eta haren bilakaera.

Enpresan osotara 24 hilabete baino handiagoko antzinatasun metatua duten langileei 1,47 koefizienteko puntuazioa bermatzen zaie mugagabeki, tauletako hirugarren urteari dagokiona.

Videcarten aldi baterako kontratua edo kontratu finkoa duten 18 urtetik gorako langileen lanbide kategoriak hitzarmen honetako soldaten tauletan biltzen den bilakaera izanen du.

13. artikulua. Lanaldi partzialeko langileen kontratazioa.

Enpresako zuzendaritzak lanaldi partzialeko langileak kontratatzen ahalko ditu larunbatetan, igandetan, jaiegunetan eta oporretan lan egiteko.

Larunbat, igande eta jaiegunen kasuan, lanaldi partzialeko langileen talde horiek laguntza emanen diete erantzukizun gutxiko lanpostuetan aritzen diren plantillako langile finkoei, lau txandatan, betiere lanpostu horiek egoki betetzen ahal badituzte.

Langile horientzat, lanaldi horiek lan arruntekoak izanen dira, aipatu egunetan (larunbatetan, igandetan, jaiegunetan eta oporretan) lan egiteko berariaz kontratatzen baitituzte. Horren ondorioz, haien ordainsaria lanaldi arrunt bati dagokiona izanen da. Hala ere, gai hau enpresa batzordean jorratuko da.

Langile horiek kontratatuak izateko lehentasuna izanen dute zuzendaritzak lanaldi osoko langileak kontratatzen dituenean, betiere kontratazio berriaren baldintza berekin (kontratu mota, egokitasuna, etab.).

14. artikulua. Langileen kontratazioa.

Gaur egungo langabezia ikusirik, Videcart, S.A.ko zuzendaritzak sustatuko du enpresako langileen seme-alabak eta zuzeneko senideak kontratatzea, horiei lehentasuna emanez besteekin baldintza beretan badaude. Batzordea zuzendaritzarekin ados dago honako gai honetan: enpresan sartu ondoren, langile horiek ez dute tratu berezirik jasoko, eta zuzendaritzak ez du presiorik jasoko langile baten semea edo alaba izateagatik.

Zuzendaritzak baliatzen ahalko ditu Enplegu Institutu Nazionalaren menpeko langileen aldez aurreko prestakuntzarako aukera guztiak. Enpresa batzordearen aldez aurretiko baimena beharrezkoa ez bada ere, langileen ordezkaritza organoa ados dago enpresako zuzendaritzaren nahiarekin, hots, Enplegu Institutu Nazionalari atxikitako langileen aldez aurreko prestakuntzarako harekin hitzartutako ekintzak sustatzearekin, betiere legezko indarreko xedapenak errespetatuz.

Asteburuetan eta oporretan bi edo hiru lan-talde sortuko balira, horiek txandaka arituko lirateke goizeko, arratsaldeko edo gaueko txandetan, lanaldien bidezko banaketa egiteko.

15. artikulua. Aurrerakina eta nominak ordaintzeko egunak.

Soldatak hilabetea amaitutakoan ordainduko dira, bai beren hartzekoak hilero sorrarazten dituzten langileei eta bai eguneko sorrarazten dituztenei ere.

Hilabete bakoitzaren 15ean plantillako langileek 300 euro jasoko dute, eta hilabetearen azken egunean soldataren gainerako zenbateko ia osoa, hilabete horretan sorrarazitako soldataren aurrerakin gisa.

Hilabete bakoitzaren lehenengo sei egun baliodunetan, banketxeen bidez, aurreko hilabetearen soldatak transferitu eta sartuko dira, langilearen kontuko ordainketa egiteko.

Enpresak kreditu entitateen bidez ordaintzen ahalko ditu ordainsariak, indarreko legedian ezarritakoaren arabera.

Behar bezala egiaztatutako banku-abonuak soldaten ordainagiriaren sinadura ordeztuko du.

Ordainbide guztietan, langileak soldaten ordainagiriaren kopia bat jasoko du, ordainsari kontzeptu desberdinak, Ogasun Publikoari ordaintzen diona eta Gizarte Segurantzarako kotizatzen duena jakin ditzan.

16. artikulua. Aseguruen poliza.

Istripu-aseguruen poliza bat indarrean egonen da enpresako langile guztien kolektiborako. Gaurtik aurrera poliza horren kapitalak aseguru kolektibo bat kontratatzearen ondorioak izanen dira, 2. eranskinean ezarritako balioarekin, langileko eta urteko. Zuzendaritzak aseguruen polizaren kopia bat eman dio enpresa batzordeari. Nolanahi ere, aseguru-etxearekin kontratatutako polizaren baldintza orokor eta partikularretan ezarritakoari jarraituko zaio.

17. artikulua. Malgutasuna.

Uztailaren 6ko 3/2012 Legeak aldatutako Langileen Estatutuaren 34.2 artikuluari jarraikiz, alderdiek adosten dute Videcart S.A.n aplikatu beharreko malgutasuna malgutasun akordio honetan zehaztuko dela, eta ezin izanen da lanaldiaren banaketa irregularrik egin hitzarmen honetan berariaz xedatzen den horretatik kanpo. Honela ezarriko da lanaldiaren banaketa irregularra:

Enpresaren jardueraren arabera, enpresak hasierako lan egutegia aldatzen ahalko du, lanegun batzuetan lanera ez joateko edo lanik gabeko egun batzuetan lanera joateko aginduz. Lanera joan behar ez diren lanegun horiek zor izanen dituzte langileek, eta egutegian lanik gabeko eguntzat finkatutako egunetan errekuperatuko dituzte, jarduera handiko aldietan (larunbat, igande, jaiegun edo zubietan).

Aurreabisua:

7 egun naturaleko aurreabisua ezarri da lanaldiaren aldaketaren berri emateko (lanaldia murriztea edo luzatzea).

Gehieneko malgutasun gisa, 15 txanda ezarri dira pertsonako eta urteko.

Lanaldia luzatzea:

–Lanaldia luzatzen ahalko da larunbat eta igandeetan, goizeko, arratsaldeko edo gaueko txandetan.

–Astelehenetik ostiralera bitarteko jaiegun eta zubietan ere luzatzen ahalko da lanaldia, hiru txandatan (goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan).

Konpentsazioa:

–Lanaldia larunbateko goizeko txandan edo igandeko gaueko txandan luzatzen bada, konpentsazioa 1,25 izanen da lan egindako egun bakoitzeko. Txanda hamaikagarren aldiz luzatzen denetik aurrera, konpentsazioa 1,50 izanen da lan egindako egun bakoitzeko. Tratamendu bera aplikatuko da astelehenetik ostiralera bitarteko jaiegun eta zubietan.

–Larunbat arratsaldeko eta igande arratsaldeko txanden konpentsazioa 1,50 izanen da, eta 1,75 hamaikagarren egunetik aurrera.

–Larunbat gaueko eta igande goizeko txanden konpentsazioa 1,75 izanen da, kasu guztietan.

Lanaldia doitzeko epea:

Abenduaren 31n saldo positibo edo negatiboa itxi ez bada, hurrengo urteko apirilaren 30era arte egokitzen ahalko da aldea.

Egun horretan oraindik ere egunen bat doitu gabe badago, eta langileak saldo positiboa badu, hautapen libreko egun gisa hartu edo egun horiek kobratzen ahalko ditu (egunez egun).

Langileak saldo negatiboa badu (ordu batzuk zor badizkio enpresari), lan egin ez den denbora ez da deskontatuko soldatatik.

Langileek hilabetero kobratuko dute haien soldata finkoa, hasieran onetsi zen urteko egutegiari jarraikiz, laneko orduak luzatuz edo murriztuz konpentsatuko baita aldea.

Aplikazio horretatik salbuesten diren egunak:

–Abenduaren 24a, 25a, 26a eta 31.

–Urtarrilaren 1a eta 6a.

–Aste Santua.

–Sanferminak (6tik 14ra bitarte, biak barne).

–Maiatzaren 1a.

Lanaldia murriztea:

Jarduera gutxiko aldi batean lanaldia murriztu behar bada, asteburuarekin lotuz eginen da.

Oporrak:

Erabaki da posible dela oporretako astebete bat eskatzea udako oporralditik kanpo. Zuzendaritzak baimentzen ahalko du, bere interesekoa bada. Eskaera hori urtarrilaren 31 baino lehen eginen da, aukerak aztertu ahal izateko.

18. artikulua. Hiru txandako lana.

Akordio bat sinatu da edozein zeregin edo ataletan gaueko txandan lan egiteko, merkatuan dugun parte-hartzea handitzeko neurri eraginkorrena dela uste baita.

Gaueko txandak aplikatzeko, honako xehetasun hauei jarraituko zaie:

–Zeregin edo atal bereko langileek txandaka eginen dituzte.

–Gutxienez bost egun naturaleko aurreabisua izanen da, eta astelehen batetik aurrera hasiko da funtzionatzen.

Gaueko lanaren plus gisa, honako hau jasoko da: oinarrizko soldataren %25 gehi kategoria bakoitzaren eguneko antzinatasuna, lan egindako gaueko txanda bakoitzeko; 3. eranskinean enpresa osagai gisa ezarritako zenbatekoa, egiazki egindako gaueko txanda bakoitzeko; eta 20 minutu, benetan lan egindako gau bakoitzeko.

Lan eskariak hala eskatzen duenean, gaueko txanda eten egingo da aldi baterako, eta puntu berean ekinen zaio berriro. Kasu horietan, ulertuko da astea bete dela gutxienez gaueko hiru lanaldi bete badira astean.

Gaueko lanagatik hartu beharreko 20 minutuei dagokienez, 34. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Minutu horiek hartu beharreko eguna baino astebete lehenago eginen da eskaera.

19. artikulua. Hiru txandako lana, lau talderekin.

Enpresari ahalmena ematen zaio lantegiko atal guztietan lau talde ezartzeko, larunbatak, igandeak eta jaiegunak barne. Honako egun hauek salbuesten dira: urtarrilaren 1a, maiatzaren 1a eta abenduaren 24a, 25a eta 31.

Laugarren talde hori, gehienez ere, hiru urtez ezarriko da, martxan jartzen denetik hasita.

Laugarren talde horri dagokionez, parte hartzen duten langileak txandaka arituko dira, horiek guztiek proportzio berean izan ditzaten jaiegunak, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandak eta atsedeneko asteak.

Plus bat ezarri da jaiegun eta igandeetan benetan lan egindako egun bakoitzeko. Haren zenbatekoa 4. eranskinean dago.

Plus bat ezarri da larunbatetan benetan lan egindako egun bakoitzeko. Haren zenbatekoa 5. eranskinean dago.

Aipatu plusa jasotzearen ondorioetarako, larunbateko edo jaieguneko lanalditzat hartuko da txandaren hasierako orduari dagokiona.

Gaueko lanaldiari dagokionez, lau taldetan egindako urteko lanaldia 45. artikuluan ezartzen diren egiazki lan egindako ordu kopurua izanen da. Urteko kopuru horretatik 20 minutu kenduko dira langileak lau taldetan egiazki lan egiten duen gaueko lanaldi bakoitzeko; hau da, gehienez ere 22 ordu, urte osoan erregimen horrekin lan eginez gero.

Horren guztiaren ondorioz, hiru txandako lana egiten bada, lau talderekin, gainerako langileen 2 edo 3 txandako egungo lanaldiak baino 12 ordu gutxiago izanen ditu urteko lanaldiak.

Hurrengo urteetan, lau taldetan lan egiten dutenek urtean 12 ordu gutxiago lan eginen dute benetan eta egiazki, akordioan gainerako langileentzat ezartzen diren orduekin alderatuta. Urtean zehar lau taldetan lan egindako denborarekin proportzionala izanen da haien aplikazioa.

Lau taldetan lan egiteko sistemak aukera emanen du atsedeneko astebete bat hartzeko, hiru astez lan egin ondoren, edo enpresa batzordearekin adostutako beste sistema bat erabiltzeko.

Diru konpentsazioek eta ordutegian izandakoek ondorioak izanen dituzte soilik lau taldeek benetan lan egiten duten denboran. Hori dela eta, ez dira aplikatuko lau txandako jarduera eten egiten denean, betiere etenaldiak hilabete bat irauten badu jarraian.

Artikulu honetan ezartzen dena gorabehera, lanaldia gauez betetzen bada, langileek 18. artikuluan horretarako ezartzen diren diru kopuruak jasoko dituzte.

20. artikulua. Larunbat, igande eta jaiegunetako lana.

Ahalmena ematen zaio enpresari produkzio premiak daudela uste duenean langileen lan txandak aldatzeko. Izendatzen diren langileek ezartzen diren larunbat, igande eta jaiegunetan emanen dute zerbitzua, eta horretarako txandakatze bat ezarriko da lanpostu berdinetan.

Zuzendaritzak gutxienez lau egun lehenago emanen du aurreabisua.

Aldaketa horiengatik jasoko diren konpentsazioei buruz, enpresa hitzarmen honen 18. artikuluko eranskinetan ezarritakoari jarraituko zaio. Konpentsazio egunak gutxienez astebete lehenago eskatuko dira eta, hartzeari dagokionez, aukerako egunen tratamendu bera izanen dute. Eguneko lanaldiko egunetan hartuko dira.

21. artikulua. Mugigarritasun funtzionala.

Lanpostu bakoitzeko zeregin nagusiaren eginkizun osagarriak egiteaz gainera, zeregin nagusiaren jarraitasunik ez dagoenean, taldearen osaketan eta zereginetan behin-behineko aldaketak eginen dira, produkzioaren efizientzia orokorra hobetzeko asmoz.

Aldaketa funtzional horiek eskuratutako kategoria errespetatuko dute beti, eta langile guztien aukera berdintasuna hartuko dute kontuan goiko kategorietako lanpostuetan sartzeko, bidezko gaitasun probak gaindituz.

22. artikulua. Elikagaien higieneari buruzko ziurtapena.

Videcart giza kontsumorako elikagaiak ontziratzera bideratutako produktuak fabrikatzen dituen enpresa da eta, horregatik, Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrean dago inskribaturik. Merkatuaren eskarira egokitzeko asmoz, elikagai-industriaren errekerimendu higienikoei dagokienez, kartoi korrugatua eta kartoi solidoa fabrikatzeko jardunbide egokietarako (GMP) nazioarteko estandarrera egokitu behar du etengabe, edo unean uneko indarreko araudira.

Horrek guztiak langileen higiene pertsonala ukitzen du, beste eremu batzuen artean.

Langileen ordezkariek, premia horretaz jabeturik, laguntza emanen du sistemaren ezarpenak zehazten dituen neurriak martxan jartzeko. Neurri horiek argitaratuko dira, eta langile guztien artean zabalduko.

23. artikulua. Erretzeko eta edari alkoholikoak kontsumitzeko debekua.

Debekatuta dago erretzea enpresako barruti osoan, elikaduraren gaineko araudiari eta Tabakismoaren gaineko abenduaren 26ko 28/2005 Legeari jarraikiz.

Zilegi da jatea eta alkoholik gabeko edariak kontsumitzea, baina horretarako eta bereziki izendatu eta markatzen diren eremuetan soilik.

24. artikulua. Prestakuntza plusa.

Langile batek prestakuntza ikastaro bat egiten badu ofizialki aitortutako lanbide zentro batean, bere laneko jardun arrunta eragotzi gabe, enpresak eguneko plus bat emanen dio. Plus horren zenbatekoa 6. eranskinean dago finkatuta, eta gehienez ere 50 egunez emanen da langileko eta hirurteko.

Neurri horrekin zuzendaritzak langileen ezagutzak eta prestakuntza handitzea sustatu nahi du, teknologia konplexuko etorkizunari begira.

Halaber, ahal den neurrian, zuzendaritza hitzaldiak eta mintegiak egiten saiatuko da, gure produkzio prozesuarekin lotura duten gaietan adituak direnek lagunduta.

25. artikulua. Aparteko premietarako maileguak.

Langileek lehenbiziko etxebizitza erostea errazteko, enpresak, dokumentatuko eskaera jaso ondoren, interesik gabeko mailegu bat emanen die enpresan gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langileei. Maileguaren gehieneko zenbatekoa 7. eranskinean dago finkatuta, eta gehienez ere 18 hileko kuotatan kitatuko da, lehengo sei hilabeteko gabealdia izanik. Mailegu horien guztizko zenbatekoa uneoro ez da izango 8. eranskinean ezartzen dena baino handiagoa, plantillako langile guztiak kontuan hartuta.

26. artikulua. Txandaren noizbehinkako aldaketak.

Premia pertsonalengatik eskatzen diren aldaketa horiek eskuarki onesten dira, betiere txanda osagarriaren lankide batekin adostu bada eta egin beharreko eginkizunak bateragarriak badira.

Kasu horietan, egiazko aukera izan behar da beste lankide batekin egiten den aldaketak zerbitzu bera emateko aukerak ez murriztea.

Zuzendaritzak langile bati txanda aldatzeko eskatzen ahalko dio antolaketa arrazoiak direla medio. Langileak kontra egiten ahalko du soilik munta handiko arrazoi pertsonalak badira. Kasu horretan, gutxienez 12 orduko atseden tartea izan beharko da bi txanden artean.

Dauden kasuen berri emanen zaio enpresa batzordeari.

27. artikulua. Ikasteko laguntza.

Enpresak 9. eranskinean ezarritako zenbatekoa emanen zaio langileari urteko, eskolaldiko adina (3 urtetik 16 urtera bitarte, biak barne) duen seme-alaba bakoitzeko.

Hitzarmen honen indarraldian, unibertsitateko edo lanbide heziketako matrikularen %20 emanen da, matrikularen aprobetxamendu egiaztagiria (maila errepikatzen ez dela egiaztatzeko) aurkeztu ondoren, 10. eranskinean ezartzen diren gehieneko zenbatekoak gainditu gabe.

28. artikulua. Lanerako ezintasun iraunkorraren ondoriozko bajak oporretan.

Ez dira oporreguntzat hartuko eritasun larri baten ondorioz oporraldietan ospitaleratuta, oheratuta edo goiko edo beheko gorputz-adar bat erabat immobilizatuta igarotzen diren egunak. Halaber, lan istripu baten ondorioz bada, medikuaren alta izan arte.

Eskubide hori izateko, Gizarte Segurantzako espezialistaren edo medikuntza orokorreko medikuaren osasun ziurtagiria aurkeztu beharko da.

29. artikulua. Laneko arropa.

Enpresak urtero emanen du laneko arropa hau, fabrikan baino ez erabiltzeko:

–Emakumezko langileentzat:

Txandala eta neguko elastikoa, urtero.

Udako galtza pare eta elastiko bana, bi urtean behin.

–Gizonezko langileentzat:

Bi atorra.

Bi galtza pare.

Jertse edo jaka bat. Kolektiboki aukeratuko da bata edo bestea, kalitatearen, prezioaren eta funtzionaltasunaren arabera.

Neurriak eta modeloak eguneratuko dira. Langileek haiek kontserbatzeko eta lanpostuan eskuarki erabiltzeko ardura hartuko dute.

Laneko arropa enpresaren barrutian erabiliko da soilik. Arroparen garbiketa Videcarten kargura izanen da, enpresa espezializatu baten bidez, elikagaien higieneari buruzko arauak horrela agintzen badu.

30. artikulua. Kilometrajea.

Norberaren ibilgailua enpresaren kargurako joan-etorriak egiteko erabiltzen bada, lanaldi arruntean lantokirako joan-etorriak izan ezik, konpentsazio bat emanen da, 11. eranskinean ezartzen diren euroak emanez kilometro bakoitzeko.

31. artikulua. Lantokian ez bertaratzeagatiko deskontuak.

31.1. Justifikaziorik gabe lantokian bertaratzen ez bada edo berandu heltzen bada, edo arrazoi partikularrengatik lanaldi barruan lantokitik ateratzen bada, kasu ez-justifikatuetan hartzen ahal diren diziplinako neurriak galarazi gabe, deskontuak eginen dira soldata/norbereko ordua kalkulu honi jarraikiz:

Zatiketa honen zatidura: guztizko bertaratzeari dagokion urteko ordainsari gordina zati urtean egiazki lan egindako orduak.

31.2. Ez-bertaratze justifikatuen ondoriozko deskontuak egiteko, soldata/norbereko ordua kalkulu bera eginen da, baina aurreko zatidurari oporraldien zenbatekoa kenduko zaio.

32. artikulua. Laneko segurtasun eta higieneko batzordea.

Batzorde horren funtzionamenduak horren gaineko indarreko araudian ezarritakoari jarraituko dio.

Enpresa batzordekide bakoitzak hileko ordu kreditutik hiru ordu emanen dizkie segurtasun eta higieneko batzordeko langileen ordezkariei, batzorde horri dagozkion eginkizunak bete ditzaten.

33. artikulua. Lan egutegia.

Lan egutegia egitean, dagoeneko ez da beharrezkoa lan administrazio agintaritzari aurkeztea, langileen ordezkariek ontzat emana.

Hurrengo urteetako lan egutegia prestatzeko printzipio batzuk ezarri dira, ukitutako alderdien konpromisoaren erakusle gisa, gai horren gaineko egungo legedia eta merkatura eskaintzen diogun zerbitzuaren ezaugarriak mantentzen diren bitartean.

Hona hemen egutegia prestatzeko oinarriak:

a) Hitzarmenaren indarraldian, oporrak uztailean eta abuztuan hartuko dira, salbu eta hori aldatzen duen akordiorik hartzen bada.

Urte bakoitzaren martxoa baino lehen, zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen badu hilabete horietan produkzioa mantentzeko, langileek bi taldetan hartuko dituzte oporrak. Modu horretan, lanean gutxi gorabehera plantillako %50ek osatutako talde bat arituko da beti.

Lehenengo urtean, enpresan antzinatasun handiena duenak bi oporraldi horien artean aukeratzeko lehentasuna izanen du lanpostu berean. Hurrengo urteetan, txandaka.

Urte bakoitzaren urtarrilaren 1ean prest izanen da egutegia; apirilaren 30erako, oporraldien txanden berri emanen zaie langileei.

b) Bermatu egiten da Sanferminetan oporreko 7 egun natural hartuko direla gehienez ere, betiere A ataleko oporretako bi taldeak aplikatzen ez badira.

Egun horietan behar diren txandak eta lan taldeak ezartzen ahalko dira. Ukitutako langileen adostasuna beharrezkoa izanen da, eta aukerako konpentsazio hau izanen dute:

–Lan egindako egun kopuru bera hartzea, 3 gehienez ere, langileak aukeratutako edozein egunetan, betiere gutxienez 30 egun lehenago eskatzen badu.

c) Bermatzea 21 egun natural jarraitu hartuko direla uztail eta abuztuan. Horrek ez du esan nahi baimena plantilla osorako berdina izaten denik.

Oporraldien txandak prestatzean, enpresak konpromisoa hartzen du taldeen osaketan ahalik eta malgutasun handiena bilatzeko, norberaren lehentasunak asetzeko, ahal den neurrian.

d) Bermatzea langile guztiek hautapen libreko egun kopuru aldakor bat hartuko dutela. Egun horiek hartzeari dagokienez, tratamendua 31. artikuluan ezarritakoa izanen da.

Hautapen libreko egunen kopurua urtero aldatuko da, jaiegun eta zubien egutegiaren arabera. Gutxienez 4 izanen dira urtean, eta 7 gehienez.

e) Mantentze-lanetako taldeek eta larunbatetako eta jaiegunetako zaintzaileek banakako egutegiak izanen dituzte, gaur arte bezala.

34. artikulua. Aukerako egunak eta gaueko lanagatiko 20 minutuak metatzearen ondoriozko egunak hartzeko araudia.

34.1. Aurreko urteko abendutik aurrera, langileek aukerako egunen berri ematen ahal diote dagokien txandaburuari (ez gaueko lanagatiko baimen egunak, oraindik sortuak izanen ez baitira).

34.2. Urteko lan egutegia finkatu ondoren, egunak eskatu ahala esleituko ditu zuzendaritzak, artikulu honetan xedatzen denari jarraikiz onartzen ahal den pertsonen muga (lanpostuko, eguneko eta txandako) bete arte. Eskaeren kopurua onartzen ahal dena baino handiagoa bada, zozketa eginen da baimenak esleitzeko. Nahi ziren egunetan hartu ezin badira baimenak, beste egun eta txanda bat eskatu beharko dira.

34.3. Urtean zehar, eskatu gabeko aukerako egunak eta gaueko lanagatik sortzen direnak idatziz eskatuko zaizkio txandaburuari. Lanpostu edo txanda bereko langile batek baino gehiagok egun bera eskatzen badute, zozketa bat eginen da.

34.4. Zuzendaritzak argitaratu eta eguneratuko du eman diren baimenen egoera-orria.

34.5. Egiaztatzen bada urtea amaitzen ari dela eta hartu gabeko baimenen kopurua onartzen ahal dena baino handiagoa izanen dela, zuzendaritzak urte bakoitzeko urriaren 1ean iragarki oholean argitaratuko ditu eskatu gabeko egunak eta egun horiek hartu behar dituzten pertsonen izenak. Langileek hilabete horretako 15a arte egiten ahal dute aukera. Egin ezean, zuzendaritzak esleituko ditu egunak.

34.6. Hona hemen arrazoi horiengatik zenbat pertsonak hartzen ahal duten egun libre bera, lanpostuko eta txandako:

a) Ijezteko makina. Jasomakinako gidaria-manipulatzailea. Bi pertsona txandako.(1. oharra)

b) Inprimagailua. Pertsona bat txandako.

c) Trokelatzeko makina. Pertsona bat txandako.

d) Tolesketa. Pertsona bat txandako.

e) Pasaban. Pertsona bat egun bateko txanda guztien artean.

f) Etivid. Pertsona bat egun bateko txanda guztien artean.

g) Saretzeko makina. Pertsona bat txandako.

h) Manipulazioa. Pertsona bat egun bateko txanda guztien artean.

i) Bestelakoak. Pertsona bat txandako.

j) Bidalketak eta jasomakinako gidaria. Pertsona bat egun bateko txanda guztien artean.

1. oharra: ijezteko makinaren gidariak eta bigarren gidariak ezingo dute baimena eskatu egun bererako, egun eta txanda berean aritzen badira.

Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du taldeen egungo osaera berrikusteko, banaketa hobea egiteko asmoz, eta proposamen bat emanen du.

34.7. Gaueko lanagatik sortutako 20 minutuak metatzearen ondoriozko baimen eguna hilabeteko epean hartuko du langileak, 480 minutu metatzen duenetik hasita. Gaueko lanagatik sorrarazitako lehenengo lau orduak hautapen libreko beste lanaldi erdi batekin metatzen ahalko dira, halakorik badago.

Langileak libreki aukeratuko du zein egunetan hartuko duen, eta horregatik aukerako egunetarako ezarri den araudi orokorrari jarraituko zaio.

Diru ordaina ere posible da, langileak hala eskaturik, 480 minutu metatu baditu. Konpentsazioa eguneko soldataren %150 izanen da.

34.8. Artikulu honetan ezarritakoa gorabehera, justifikatuta dagoen kasuetan, artikulu honetan ezarritako mugak (baimen kopurua txandako) handitzeko aukera aztertuko da, betiere produkzio instalazioak gelditzen ez badira.

35. artikulua. Ordaindutako baimenak.

Langileak, lehenbailehen abisatuta eta behar bezala justifikatuta, lanera ez agertzeko aukera izanen du, ordainsaria izateko eskubidearekin, arrazoi hauengatik eta adierazten den denborarako:

a) Ezkontzagatik: hamabost egun natural.

b) Bi egun, istripu edo eritasun larriagatik, ospitaleratzeagatik edo etxean atseden hartzera behartzen duen ebakuntza kirurgikoagatik, seme-alaben jaiotzagatik edo odol-ahaidetasuneko nahiz ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko familiartekoen heriotzagatik. Arrazoi horregatik langilea bidaia egin beharrean bada, epea lau egunekoa izanen da. Eritasuna larritzat hartzeko beharrezkoa izanen da sendagileak hala deklaratzea.

Gainera, behar den denbora emanen da seme/alaba baten jaiotza eta horien nahiz aita edo amaren heriotza Erregistro Zibilean inskribatzeko, betiere ondoko baldintza hauek betetzen badira: horiek langilearekin bizitzea, erregistro hori ezin izatea aurretik egin, aipatu den bi eguneko ez-bertaratzea egun ez-baliodunetan gertatu delako, eta betiere Erregistro Zibileko inskripzio hori langilearen eginbeharra izatea eta aipatutako bi eguneko epe horretan legeari jarraikiz ezin egin izan duela frogatzea.

c) Seme-alaben jaiotza edo aita, ama, ezkontide nahiz seme-alaben ebakuntza, eritasun larria edo ospitaleratzea dagoenean, aurreko atalean ezarritako bi eguneko epe orokorra luzatzen ahalko da, gehienez hiru egun gehiago, baldin eta ahaidea langilearekin bizi bada, laguntza berezia behar badu eta laguntza hori eman diezaiokeen beste pertsonarik ez badago. Epe horren luzapena ezin izanen zaio joan-etorrietarako ezarritako lau eguneko epeari metatu.

d) Langileak Gizarte Segurantzako kontsultategira joan behar baldin badu lanorduetan, enpresak horretarako behar den denbora emanen dio, ordainsaria galdu gabe. Langileak sendagileak ontzat emandako frogagiria aurkeztuko du denbora hori justifikatzeko. Ez-bertaratzea bi ordukoa baino luzeagoa bada, kontsultaren ordua eta irteerakoa justifikatu beharko dira.

e) Premia partikularretarako baimen ordaindua, urtean 6 ordukoa gehienez ere. Bost egun lehenago eman behar da abisua, eta saiatuko da produkzio prozesuaren funtzionamendu arrunta ez aldatzen. Ordu horiek hartzeko, ez da aplikatuko hitzarmenaren 34.6 artikuluan ezarritakoa. Aurreabisu hori ez da beharrezkoa izanen premia ustekabean suertatzen bada.

Baimen hori 2009. urteko urtarrilaren 1etik aurrera eta hurrengo urteetan aplikatuko da hitzarmen honetan, eta ez da hartuko kontuan absentismoa kalkulatzean.

f) Egun bat ohiko bizilekuz aldatzeagatik.

g) Ezinbestekoa den denbora, ikastetxe ofizial edo aitortu batean matrikula egiteko, betiere horretarako langilea joatea ezinbestekoa bada, eta ikastetxe horietako azterketak egitera joateko.

h) Gurasoen, seme-alaben eta anai-arreben ezkontza: egun bat. Langilea gaueko txandan aritzen bada, ulertuko da dagokion eguna txandaren hasierakoa dela (22:00etan).

i) Publikoa edo pribatua den eginbehar saihestezina betetzeko behar-beharrezkoa den denbora.

j) Erditu aurreko azterketak egiteko eta erditzea prestatzeko tekniketan trebatzeko behar-beharrezkoa den denbora, lanorduetan egin behar badira.

Behar bezala frogatutako aparteko kasuetan, aurreko ataleko b) eta c) letretan aurreikusitako lizentziak behar den denboraz emanen dira; haiek emateko baldintzak adostu eta ordainsariak ez jasotzea erabakitzen ahalko da, baita lizentziaren aparteko denbora antzinatasunari begira deskontatzea ere, baldin eta lizentzia guztiek hilabete bateko iraupena gainditzen badute urte naturalaren barruan.

Artikulu honetan araututako lizentziak horiek sortzen dituen egoera gertatzen denean hartuko dira, alde batera utzita jaiegun batean edo lanekoa ez den egun batean gertatzen den.

Ebakuntza, ospitaleratzea dakarren eritasuna edo seme-alaben jaiotza dagoenean, ez da beharrezkoa izanen gertaeraren lehengo egunetan hartzea baimena, eta ospitaleratzealdian zehar hartzen ahalko da, medikuaren egiaztagiriaren bidez.

Artikulu honetan aipatu eta ezkontidearengan oinarria duten baimenak langilearekin bikotekide egonkor gisa bizi den pertsonaren kasuan ere emanen dira; bikotekide egonkortzat hartuko da horri buruzko legedian ezarritakoa.

35.1. artikulua. Edoskitzeko orduen metaketa.

Bederatzi hilabetetik beherako haurra edoskitzen duten emakumezko langileek eskubidea izanen dute lanetik ordubetez lekutzeko. Denbora hori bi zatitan bana dezakete. Erditze anizkoitzen kasuan dagokion proportzioan gehituko da baimen denbora. Lanetik ordubetez lekutzeko eskubide hori lanaldi osotan metatzen ahalko da, eta kontratuaren amatasunagatiko etenaldiaren ondoren hartu. Baimen horren metaketaren berri emanen zaio enpresari amatasunagatiko atsedenaldiaren hasieran.

Baimen hau amak edo aitak hartzen ahalko du, biak lanean ari badira.

35.2. artikulua. Legezko zaintza.

Legezko zaintza dela-eta, langile batek zortzi urtetik beherako haurren bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen minusbaliatu fisiko, psikiko edo sentsorialen bat bere kargu izanez gero, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, lansaria ere hein berean murriztuta.

35.3. artikulua. Lan kontratua aitatasunagatik etetea.

Haurra jaio, adoptatu edo harreran hartzen den kasuetan, langileak kontratua hamahiru egun jarraiez eteteko eskubidea izanen du, eta haur bat baino gehiago erditu, adoptatu edo harreran hartzen bada, etenaldiak bi egun gehiago iraunen du, haur bakoitzeko, bigarrenetik hasita. Etenaldi hori eta Langilearen Estatutuaren 48.4 artikuluan araututako amatasunagatiko atsedenaldiak independenteak dira.

Erditze kasuan, etenaldia beste gurasoari dagokio soilik. Haurra adoptatu edo harreran hartzen denean, eskubidea soilik gurasoetako bati dagokio, interesdunek aukeratuko dute nor. Dena den, Langilearen Estatutuaren 48.4 artikuluan araututako atsedenaldia guraso batek osoki baliatu duenean, aitatasunagatiko etenaldia soilik besteak baliatzen ahalko du.

Langileak eskubide hori epe honetan baliatzen ahalko du: haurra jaiotzeagatiko baimena amaitzen denetik (legez edo hitzarmenez erabakiko da noiz amaitzen den), edo adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala ematen denetik, edo haurra harreran hartzea ekartzen duen erabaki administratibo edo judiziala ematen denetik, kontratuaren etenaldia amaitzen den arte (Langilearen Estatutuaren 48.4 artikuluan arautua); edo kontratuaren etenaldia amaitu eta segidan amaituko da epea.

Artikulu honetan azaltzen den kontratuaren etenaldia lanaldi osoan edo partzialean baliatzen ahalko da. Lanaldi partzialean bada, %50ekoa izanen da gutxienez, aldez aurretik enpresaburuaren eta langilearen artean adosturik, eta erregelamenduan ezartzen denarekin bat.

Langileak behar adinako denboraz jakinaraziko dio enpresaburuari eskubide hori baliatuko duela, egoki bada, hitzarmen kolektiboetan ezarritako baldintzetan.

35. artikulutik 35.3era bitartekoan ezarritakoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ukitzen badu, aplikatzekoa izanen da, gerora aldatzen, interpretatzen, garatzen edo beste batengatik ordezten ez den bitartean; kasu horretan, hori izanen da aplikatuko dena, eta beraz, hitzarmena une bakoitzean indarrean den legearen mende egonen da.

36. artikulua. Ezinbesteko lanuzteak.

Horri buruzko indarreko legedia hartuko da kontuan.

Elurragatik lanera iristea zaila denean, eta soilik kasu horretan, lantokira iristeko bitartekoak erabili badira, egunean galdu diren lehenengo bi orduek ez dute kenketarik ekarriko eta ez dira errekuperatuko, betiere lanean ahalik eta lasterren hasteko bitarteko egokiak erabili badira.

Gainerako kasuetan, galtzen diren orduen kostua enpresak eta langileak hartuko dute bere gain, erdi eta erdi, urtean enpresak galdutako 4 orduko mugarekin.

37. artikulua. Lantokirako joan-etorria, fitxak eta erreleboak.

37.1. Joan etorria: akordio honek irauten duen bitartean, lantegiko langileek garraiobide bat izanen dute, enpresako autobusa hain zuzen ere. Autobusak geltokien egungo kopurua eta ibilbide orokorra mantenduko ditu, baina geltokien kokapena aldatzen ahal da langileek ahalik eta modu homogeneoenean erabil dezaten. Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du hori aztertzeko, betiere egungo kostua igo gabe.

Egungo lantokia lekualdatzen bada, geltoki egokienak eta ibilbidea ezarriko dira enpresa batzordearekin batera.

Videcarten lantokirako joan-etorrian lan istripu baten ondorioz norberaren ibilgailuak kalteak baditu, 25. artikuluan ezartzen den aparteko premietarako mailegua jasotzeko aukera izanen du langileak.

37.2. Mugigarritasun geografikoa: langileek hiru urteetan 12 hilabetez enpresa bera ez den beste lantoki batera joan-etorriak egiten badituzte eta bizilekua aldatzea ekartzen badu, Langilean Estatutuaren 40. artikuluarekin bat eginen da, langileen ordezkariekin kontsultatu ondoren.

37.3. Fitxak eta erreleboak: zuzendaritzak fabrikan bertaratzearen kontrola antolatuko du. Sarreran eta irteeran fitxatzeko sistema kenduko du, eta langileen eta kargudunen laguntza beharko du gertatzen diren gorabeherak ezagutzeko (bajak, baimenak, etab.); halaber, langile batek hurrengo txandako beste langile batekin konpartitzen badu makina, ezin izanen du hura gelditu, eta horrela sartzen den langileak makina martxan dagoela ordeztuko du. Gainerako langileek sirenak jotzearekin batera utziko dute haien lanpostua.

Teknologikoki egokienak diren uneetan garbituko dira makinak. Hasiera batean, txanden bukaeran saihestuko dira garbiketak, erreleboa egin behar bada.

Horren gaineko aldez aurreko akordiorik gabe, enpresak eskubidea du bertaratzea kontrolatzeko fitxaketa erlojuaren edo ordenagailuen terminalaren bidezko sistema bat berriro ezartzeko, bertaratzearen kudeaketa administratiboaren sistemetarako, lan egutegi partikularretarako eta/edo nominen prestaketa automatikorako efizienteagoa izanen balitz.

Fabrikaren autobusa behar den denboraz iritsiko da, langileak behar den orduan egon daitezen lanpostuan. Halaber, ez da fabrikatik aterako ordutik 7 minutu igaro arte.

38. artikulua. Ordainsariak:

Oinarrizko soldatari, plus linealari, enpresa plusari eta produkzio primari dagozkien igoerak.

2013. urtean:

2013. urteari dagozkion soldatak 1. eranskineko soldaten tauletan agertzen dira.

2014. urtean:

2013ko abenduaren 31n dauden taulak mantenduko dira.

39. artikulua. Lanaldi bereziarengatiko osagarria.

2002ko abenduaren 31n dauden lanaldi bereziarengatiko osagarriak igoko dira itunaren indarraldiko bi urteetan, hitzarmen honen 38. artikuluko ordainsariak igotzen diren portzentaje beretan.

40. artikulua. Mantentze-lanetako langileak.

Mantentze-lanetako ataleko langileek diru konpentsazioa izanen dute benetan lan egindako larunbat, igande edo jaiegun bakoitzeko. Diru kopurua 13. eranskinean dago xedatuta.

41. artikulua. Soldaten taulak.

Aurreko irizpideak aplikatuz, soldaten taulak prestatuko dira urtero, koefizienteak, kontzeptuak eta zenbatekoak zehaztuta.

42. artikulua. Opor kolektiboetako ordainsariak.

Lanaldi arrunteko soldatari dagozkion kontzeptu guztiak bilduko dituzte: produktibitate prima, gaueko lanaren plusa, nekagarritasuna, lanbide kategoriaren aldaketa, etab.

Aparteko orduetako lanei dagozkien zenbatekoek ez dute tratamendu bera izanen, ez baitagozkio lanaldi arrunteko soldatari.

Oporregunetako ordainsariari dagokion zenbatekoa kalkulatzeko, langile bakoitzak urteko lehen seihilekoan lanaldi arrunteko soldata gisa eskuratutako ordainsaria hartuko da abiapuntu. Ordainsari kontzeptu bakoitzerako batez besteko lanaldia izanen da oporretako ordainsaria kalkulatzeko oinarria.

43. artikulua. Ordainsaria legezko baimen ordainduetan eta norberak aukeratutako oporretan.

–Indarreko legediaren aginduz eskuratzen diren baimenetan, oporretako ordainsaria kalkulatzeko sistema bera erabiliko da; horregatik, kasu horietan ere produktibitate saria, plusak eta abarrak ordainduko dira.

–Dagokion kalkulua egiteko, aurreko hilabetearen batez besteko soldata arrunteko ordainsari kontzeptu orokorrak hartuko dira abiapuntu, bai eta legezko baimenaren egunetan lan eginez gero modu zuzen eta pertsonalean zegozkiokeenak ere.

44. artikulua. Ordainsarien beste kontzeptu batzuk.

2013. eta 2014. urteetan, jarraian zerrendatzen diren kontzeptuen zenbatekoak berrikusiko dira, 38. artikuluan adierazten diren eguneratzeen arabera:

Ijezketagatiko konpentsazioak.

Aseguruen polizaren kostua.

Gaueko lana.

Larunbateko eta jaieguneko lanagatiko plusa, 4 talde aritzen diren txandetan.

Prestakuntza plusa.

Etxebizitzarako maileguak.

Ikasteko laguntza.

Mantentze-lanetako langileentzako konpentsazioa, larunbatetan lan egiteagatik.

Aldi baterako kontratuak amaitzeagatiko kalte-ordaina.

Pizgarriak behin betiko bajengatik.

45. artikulua. Lanaldia.

2013. urtean: egiazki lan egindako 1.724 ordu/urtean.

2014. urtean: egiazki lan egindako 1.724 ordu/urtean.

Oharra: Arte Grafikoen Hitzarmen Nazionalean orduak murrizten badira, irentsiko dira urte bakoitzean, gutxienez azpitik 8 orduko diferentziala mantenduz.

Aparteko orduek ezin dute hemen ezarritako urteko orduen kopurua murriztu. Hori dela eta, ordu bat kobratuko da edo ordu bateko baimena hartuko da (48. art.) lan egiten den aparteko ordu bakoitzeko, eta hitzarmen honetako 20. artikuluan larunbat, igande edo jaiegunetan lan egiteagatik ezartzen den konpentsazioaren ordu baten zenbatekoa jasoko da.

Bermatzen da fabrika gutxienez 226 egunetan irekiko dela txanda bakoitzeko, eta lanaldi osoko langile bakoitzak hautapen libreko sei egun eta lau ordu izanen dituela.

46. artikulua. Aldi baterako kontratazioak eta kontratua amaitzeagatiko kalte-ordaina.

46.1. Kontratazioa. Aldi baterako kontratua, behin-behinekoa, praktiketakoa edo prestakuntzakoa duen langileak, hainbat kontrataziotan enpresan hiru urte metatu baditu, kontratu mugagabea izanen du. Salbuetsita daude bitarteko kontratuak, kontratazioaren arrazoiarekin batera amaitzen direnak, eta erretiro partzial baten ondoriozko errelebo-kontratuak. Kontratu horien aukerei eta iraupenari dagokienez, indarreko legedian ezarritakoari jarraituko zaio.

47.2. Amaitzeagatiko kalte-ordaina. Aldi baterako kontratua duten langileek, enpresak erabakita uzten badute enpresa eta ez langileak erabakita edo diziplinako neurrien ondorioz, eskubidea izanen dute kontratu motaren arabera indarreko legediak ezartzen duen kalte-ordaina jasotzeko.

48. artikulua. Lantokirako joan-etorriengatiko ordu erdiko kalte-ordainaren irenspena.

Langileen ordezkariek eskatuta, 1991ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako joan-etorriak konpentsatzeko ordu erdiaren zenbatekoa irentsi da eta soldataren beste kontzeptu batzuetan sartu da. Horren ondorioz, kalte-ordaina kontzeptu horien artean dago sartuta.

Modu horretan etengabe konpentsatzen zaie langileei egungo lantokira eta etorkizunean beste lantoki batzuetara egiten duten joan-etorriengatik, betiere lantokitik Iruñeko erdialdera 14 kilometro edo gutxiago badaude.

49. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko orduak egiteari dagokion orotan, indarreko legedian xedatutakoari jarraituko zaio, non ez den akordio puntualik izaten ordezkaritza sindikalarekin.

50. artikulua. Produktibitatea.

Produktibitatearen hobekuntzari esker lanpostuak sendotzen dira. Enpresak eta langileek hura handitu nahi dute, lehiakortasuna handitzeko funtsezko helburua baita.

Hona hemen produktibitatearen oinarrizko faktoreak:

–Laneko segurtasuna.

–Hobekuntza teknologikoak.

–Produktuaren kalitatea.

–Zereginetako jarduera.

–Prozesuko eraginkortasuna.

Produktibitatea hobetzeko, bereziki jarduketa hauek eginen dira:

1) Langile guztiek gutxienez eskatzen ahal zaien jarduera edo jarduera normala eginen dute lanaldi osoan, edo ohiko jarduera, bestea baino handiagoa bada, lan prozesu normalean sartzen diren ohiko gorabehera mugatzaileak ezabatuz.

2) Langileek zeregin ezberdinetan egiten dituzten jarduera pertsonalak neurtuko dira, gutxieneko jarduera ezagutzeko eta, behar denean, egokitzeko.

3) Fabrika lehiakorra mantentzeko, langileek konpromisoa hartzen dute lan kontratua zorrozki betetzeko, berezi alderdi hauek: segurtasuna, kalitatea, lan ordutegiak, eskatzen ahal zaien jarduera, prestaketa eraginkorrak, ordena, garbitasuna, etab. Gai hauek guztiak garatuko dira enpresa batzordeari legez dagozkion eskudantziak alde batera utzi gabe.

4) Produzitutako kantitateak etengabe hobetu behar ditugu, segurtasunez eta kalitatez, gure produkzio bitartekoen, prozesuen eta produktuen arabera.

Hitzarmen honetan bezeroarentzako zerbitzuari buruz, hitzarmenaren iraupenari buruz eta lehiakortasuna laguntzen ahal duen orori buruz bi alderdiek hartu dituzten erabakiak ezinbestekoak dira enpresaren etapa berri horretan, baina oso inportantea da nabarmentzea ez direla aski izanen gure produktibitatearen funtsezko igoera lortzen ez badugu. Hobekuntza hori azpimarratu behar dugu, bertan konstanteak izatea eta bakoitzak haren efizientzia hobetzeko laguntza ematea.

51. artikulua. Pizgarriak behin betiko bajengatik.

Enpresan behin betiko baja ematen bazaio, salbu eta heriotzagatik, erabateko ezintasunagatik, baliaezintasun handiagatik, ezintasun osoagatik edo erretiro partzialagatik bada, Videcartek 17. eranskinean ezartzen diren zenbatekoak emanen ditu ordainketa batean.

Hitzarmen honen 13. eranskinean biltzen diren zenbatekoek aurreko itunean eta izan den edozeinetan ezarritakoak ordeztu eta indargabetzen dituzte, eta lana uzteagatik zegoen beste edozein kalte-ordaina irentsiko dituzte, dagokion heinean.

51. bis artikulua. Erretiro partzialak, errelebo kontratuarekin.

Ikusi Videcart, S.A. enpresak erretiro partzialerako plana ezartzeko 2013ko martxoaren 25ean sinatu zuen akordio kolektiboa (2013ko apirilaren 12an erregistratua).

52. artikulua. Mailaz igotzea.

Zuzendaritzak enpresa batzordeari eskaera egin dio mailaz igotzeko probak epaitzeko, langileen ordezkarien izenean, epaimahaikide arituko direnak izenda ditzan. Batzorde enpresak adierazi du ez duela inor izendatuko epaimahai horretan aritzeko.

53. artikulua. Kategoria berriak.

Fabrikan ebaluatu gabeko lanpostu sortu berriak daudenez, zuzendaritzak haien kategoriak ezarriko ditu, hitzarmenaren indarraldian zehar eta haien eginkizunak definitu ahala, eta horien berri emanen dio enpresa batzordeari.

54. artikulua. Jasomakinako gidarien azpikontratak.

Komenigarritzat jotzen da dauden bezala uztea gauzak, baina enpresaren martxaren arabera berriro aztertzeko aukera kontuan hartuta.

55. artikulua. Lege aurreproiektu berria.

Videcart, S.A.k berariazko konpromisoa hartzen du itun honek irauten duen bitartean Langileen Estatuaren 51. artikuluan arautzen den kaleratze kolektiboari buruzko araudia ez aplikatzeko, gaur egun tramitatzen ari den lege aurreproiektuan duen idazkeraren arabera; berariazko uko horretatik aparte, Videcart, S.A. libre da enpresa itun honek irauten duen bitartean lan-kontratuaren amaiera arautzen duten gainerako lege mekanismoak erabiltzeko.

56. artikulua. Eskubideak eta betebeharrak.

Enpresa hitzarmen honetan saiatu da enpresaren eta langileen arteko akordio guztiak biltzen, betiere alderdiek aurretik dituzten eskubide eta betebeharrak murriztu gabe.

57. artikulua. Ordezko zuzenbidea.

Hitzarmen honetan aurreikusten ez den orotan, Arte Grafikoen Hitzarmen Nazionalean, Langileen Estatutuan eta aplikatzekoa den egungo nahiz etorkizuneko edozein arau orokorretan xedatutakoa aplikatuko da subsidiarioki.

Hemen ituntzen diren baldintza guztiek multzo zatiezina osatzen dute, eta beren osotasunean hartuko dira.

Edozein kontzeptutan, maila goragoko legezko xedapen baten bidez (Hitzarmen Nazionala, etab.), itundutakoak baino baldintza hobeak ezarriz gero, orokorrean hartuko dira aintzat eta urte osoko kontuan, eta zein den hoberena langilearentzat, hura aplikatuko da.

Ibiriku Eguesibarren, 2013ko maiatzaren 14an. Enpresa batzordea. Zuzendaritza.

1. ERANSKINA

2013-2014 urteetarako soldaten taulak. Produkzioa

2013-2014ko enpresa hitzarmena

PUNTUAK

URTE ZENBAKIA

OINARRIZKO SOLDATA

PLUS LINEALA

ENPRESA PLUSA

PRODUKZIO SARIA

ORDAINSARIA GUZTIRA URTEAN

Egunean

Urtean

Hilean

Urtean

Hilean

Urtean

Egunean

Urtean

× 459 egun

× 14 paga

× 14 paga

× (223 eg. + 22 eg.)

1,28

1

33,05

15.169,95

383,65

5.371,10

0,00

0,00

5,96

1.458,98

22.000,03

1,34

2

34,21

15.702,39

383,65

5.371,10

0,00

0,00

7,87

1.926,93

23.000,42

1,47

3

36,72

16.854,48

383,65

5.371,10

0,00

0,00

11,33

2.774,87

25.000,45

1,47

4

36,72

16.854,48

383,65

5.371,10

69,10

967,40

11,46

2.807,70

26.000,68

1,47

5

36,72

16.854,48

383,65

5.371,10

176,25

2.467,50

11,46

2.807,70

27.500,78

1,47

6

36,72

16.854,48

383,65

5.371,10

247,63

3.466,82

11,46

2.807,70

28.500,10

1,55

7

38,26

17.561,34

383,65

5.371,10

197,20

2.760,80

11,46

2.807,70

28.500,94

1,63

8

39,81

18.272,79

383,65

5.371,10

333,45

4.668,30

11,46

2.807,70

31.119,89

1,70

41,15

18.887,85

383,65

5.371,10

310,58

4.348,12

11,46

2.807,70

31.414,77

1,75

42,14

19.342,26

383,65

5.371,10

294,54

4.123,56

11,46

2.807,70

31.644,62

1,80

43,11

19.787,49

383,65

5.371,10

278,51

3.899,14

11,46

2.807,70

31.865,43

1,90

45,02

20.664,18

383,65

5.371,10

246,85

3.455,90

11,46

2.807,70

32.298,88

1,95

45,98

21.104,82

383,65

5.371,10

230,71

3.229,94

11,46

2.807,70

32.513,56

2,00

46,96

21.554,64

383,65

5.371,10

214,58

3.004,12

11,46

2.807,70

32.737,56

2,05

47,91

21.990,69

383,65

5.371,10

198,43

2.778,02

11,46

2.807,70

32.947,51

2,10

48,91

22.449,69

383,65

5.371,10

182,30

2.552,20

11,46

2.807,70

33.180,69

2,20

50,81

23.321,79

383,65

5.371,10

149,39

2.091,46

11,46

2.807,70

33.592,05

Antzinatasun osagarria: zutabean “Ordainsaria, guztira urtean” gisa agertzen den zenbatekoaz gainera, antzinatasunagatik osagarri pertsonal bat jasoko da. Zenbatekoa %3koa izanen da lehenbiziko bi hirurtekoetako bakoitzeko, eta %3koa ondoz ondoko bosturteko bakoitzeko, oinarrizko soldataren zenbatekoaren gainean kalkulaturik.

2013-2014 urteetarako soldaten taulak. Bulegoak

PUNTUAK

URTEA

OINARRIZKO SOLDATA

PLUS LINEALA

ENPRESA PLUSA

PRODUKZIO SARIA

GUZTIRA URTEAN

1,47

1.

16.856,65

5.371,05

1.317,84

0,00

23.083,86

1,47

2.

16.856,65

5.371,05

2.664,61

0,00

24.404,23

1,47

3.

16.856,65

5.371,05

3.540,71

2.807,72

28.015,83

1,55

1.

17.562,34

5.371,05

1.149,29

0,00

23.610,47

1,55

2.

17.562,34

5.371,05

2.298,56

1.403,65

26.113,35

1,55

3.

17.562,34

5.371,05

5.034,75

2.807,72

30.172,43

1,90

1.

20.665,40

5.371,05

1.149,29

0,00

26.652,69

1,90

2.

20.665,40

5.371,05

2.298,56

1.403,65

29.155,58

1,90

3.

20.665,40

5.371,05

3.455,83

2.807,72

31.666,68

1,95

1.

21.105,85

5.371,05

1.149,29

0,00

27.084,49

1,95

2.

21.105,85

5.371,05

2.298,56

1.403,65

29.587,38

1,95

3.

21.105,85

5.371,05

3.229,89

2.807,72

31.876,99

2,00

1.

21.556,28

5.371,05

1.149,29

0,00

27.526,11

2,00

2.

21.556,28

5.371,05

2.298,56

1.403,65

30.028,98

2,00

3.

21.556,28

5.371,05

3.003,97

2.807,72

32.097,09

2,05

21.991,72

5.371,05

2.778,04

2.807,72

32.302,48

2,10

22.447,17

5.371,05

2.552,41

2.807,72

32.527,81

2,20

23.318,03

5.371,05

2.091,54

2.807,72

32.929,76

2,30

24.189,88

5.371,05

1.666,46

2.807,72

33.367,76

2,40

1.

24.124,13

5.371,05

0,00

2.807,72

31.669,52

2,40

2.

24.124,13

5.371,05

919,43

2.807,72

32.570,93

2,40

25.063,34

5.371,05

1.149,29

2.807,72

33.717,06

2,50

25.936,78

5.371,05

689,58

2.807,72

34.122,69

2,60

1.

24.825,63

5.371,05

0,00

2.807,72

32.357,27

2,60

2.

24.825,63

5.371,05

0,00

2.807,72

32.357,27

2,60

26.810,24

5.371,05

229,87

2.807,72

34.528,31

2,70

27.683,70

5.371,05

0,00

2.807,72

35.159,30

2,80

1.

25.629,02

5.371,05

0,00

2.807,72

33.144,90

2,80

2.

25.629,02

5.371,05

0,00

2.807,72

33.144,90

2,80

28.557,15

5.371,05

0,00

2.807,72

36.015,62

9. artikuluko ijezketagatiko plusa

1,12 euro

Igoera, puntu bakoitzeko

0,17 euro

Honako hau izan arte

3,49 euro

2. ERANSKINA

Aseguruen poliza

Prima garbia, pertsonako: 128,99 euro.

3. ERANSKINA

Hiru txandakako lana

Enpresako plusa, gaueko lanagatik: 16,17 euro.

4. ETA 5. ERANSKINAK

Hiru txandako lana, lau talderekin

Jaieguneko ego igandeko lanagatik: 111,04 euro.

Larunbateko lanagatik: 99,31 euro.

6. ERANSKINA

Prestakuntza plusa

Eguneko plusa: 9,13 euro.

7. ETA 8. ERANSKINAK

Aparteko premietarako maileguak

Norbanako mailegua: 5.425,04 euro.

Guztizko zenbatekoa: 43.569,24 euro.

9. ETA 10. ERANSKINAK

Ikasteko laguntza

3 eta 16 urte bitarteko seme-alaba izateagatik: 77,32 euro.

Unibertsitateko edo lanbide heziketako matrikularako gehieneko laguntza: 351,36 euro.

11. ERANSKINA

Kilometrajea

Zenbatekoa, kilometro bakoitzeko: 0,36 euro.

12. ERANSKINA

Mantentze-lanetako langileak

Larunbateko lanagatiko konpentsazioa: 99,34 euro.

Igandeko edo jaieguneko lanagatiko konpentsazioa: 111,04 euro.

17. ERANSKINA

Pizgarriak, behin betiko bajengatik

Lan-kontratua 59 urterekin amaitzea

0

Lan-kontratua 60 urterekin amaitzea

40.800

Lan-kontratua 61 urterekin amaitzea

34.680

Lan-kontratua 62 urterekin amaitzea

28.560

Lan-kontratua 63 urterekin amaitzea

22.440

Lan-kontratua 64 urterekin amaitzea

12.240

Iragarkiaren kodea: F1310889