161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Aitor Navarro Aristorena, Diana Oscáriz Eraso, Maite Echarte Zambrano, Amaya San Juan Blanco, Itziar Sagasti Hermoso eta Edurne Ayesta Zardoya jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute ekainaren 10eko 195/2013 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateetan B taldeko kontu-hartzaile aritzeko gaikuntza eman zitzaien probak gainditu zituzten izangaiei, eta izangai horiek funtzionario izendatu ziren, funtzio publiko horiek bete zitzaten esleitutako lanpostuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112 eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aditzera ematen zaie interesdun guztiei alegazioak egiten ahal dituztela hamar egun balioduneko epean, gehienez ere, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, haiek Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan (Arrieta kalea, 12; Iruña) edo aipatu 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuta.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak eta espedienteko dokumentuak interesdunen eskura daude Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatzeko Zerbitzuan, Iruñeko Arrieta kaleko 12an, hirugarren solairuan.

Iruñean, 2013ko uztailaren 24an.–Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria, José Ignacio Sola Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1310944