1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoa. Iragarkia.
Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 238/2013 Ebazpenaren bidez Valtierrako Lurzati Berrantolamendurako Erabakia aldatu zen, 2010eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, martxoaren 1ekoan.
Francisco Javier Arce Mendigacha jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du ebazpen horren aurka, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz; horren berri ematen zaie interesdunei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 2), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan (Gonzalez Tablas kalea, 9) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean adierazitako tokietan.
Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko Araubide Juridikoaren Atalean (González Tablas kalea, 9, laurgarren solairua).
Iruñean, 2013ko uztailaren 24an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.
Iragarkiaren kodea: F1310890