161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko
prozesuaren hasiera

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako, eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko abuztuaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen abiatzea bere lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko prozesua.

Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legeari jarraikiz, Azkoiengo Udaleko plantillako lan-kontratadun-finkoen sartzeko eskaera toki entitateko buruari zuzendu beharko zaio, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2013ko abuztuaren 9an.–Mankomunitateko burua, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1311516