161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartua, Nafarroako Foru Komunitateko Azpiegituren Lurralde Plana aldatu eta eguneratzeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren espedienteak jendaurrean jarri eta, aldi berean, horien eraginpean dauden udalei entzutea ematen diena. Espedienteak "Vodafone España, SAU" enpresak aurkeztu ditu.

Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeko maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearekin bat, zeinak ezartzen baitu nahitaezkoa dela azpiegiturei buruzko lurralde plan bat aurkeztea, non gaur egun dauden estazio finkoak eta sare osoa ezarri eta garatzeko dauden aurreikuspenak azalduko baitira, "Vodafone España, S.A." operadoreak Nafarroako Foru Komunitaterako Azpiegituren Lurralde Plana aurkeztu zuen Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan. Plan hori, 163 kokapen ekartzen zituena, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 219/2006 Foru Aginduaren bidez onetsi zen (2006ko 91. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa).

Ondoren, Enpresako zuzendari nagusiaren maiatzaren 20ko 1242/2009 Ebazpenaren bidez (2009ko 83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 6koa), "Vodafone España, S.A.U.” operadorearen Azpiegituren Lurralde Plana aldatu/eguneratzeko lehen espedientea onetsi zen, 24 kokapen ekartzen zituena.

Geroago, Enpresako zuzendari nagusiaren ekainaren 1eko 1096DGE/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 24koa), "Vodafone España, S.A.U.” operadorearen Azpiegituren Lurralde Plana aldatu/eguneratzeko bigarren, hirugarren eta laugarren espedientea onetsi ziren, 52, 6 eta kokapen bat ekartzen zituztenak, hurrenez hurren.

“Vodafone España, S.A.U.”-k beste sei espediente aurkeztu ditu Azpiegituren Lurralde Plana aldatu/eguneratzeko, guztira 98 kokapen sartzeko eskatuz. Honako hauek dira:

–2010eko uztailean bosgarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste 31 kokapen sartzeko. Kokapen horiek ondoko udalak ukitzen dituzte: Iruñea, Berriozar, Mendabia, Los Arcos, Eratsun, Tafalla, Aras, Marañon, Ezkaroze, Beraskoain, Arantza, Tutera, Arano, Odieta, Zubieta, Murillo el Fruto, Berbintzana, Erroibar, Esteribar, Artzibar, Garralda, Betelu, Larraun eta Basaburua.

–2010eko azaroan seigarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste 28 kokapen sartzeko udal hauetan: Muruzabal, Xabier, Leotz, Baztan, Erroibar, Lapoblación, Hiriberri Aezkoa, Abaurregaina, Itzagaondoa, Ukar, Beire, Deikaztelu, Allin, Murillo el Cuende, Oteitza, Eulate, Zirauki, Deierri, Barbarin, Abartzuza, Iruñea, Ziordia, Gesalatz eta Elo.

–2011ko otsailean zazpigarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste 21 kokapen sartzeko. Kokapen horiek ondoko udalak ukitzen dituzte: Allo, Arroitz, Atetz, Baztan, Beire, Burlata, Zizur, Corella, Lakuntza, Iruñea, Gares, San Martin Unx, Sorlada, Urraulbeiti, Valtiterra, Viana, Irurtzun, Beriain eta Orkoien.

–2011ko uztailean zortzigarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste beste kokapen bat sartzeko, Tuteran.

–2011ko abenduan bederatzigarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste 14 kokapen sartzeko. Kokapen horiek ondoko udalak ukitzen dituzte: San Adrian, Fontellas, Martzilla, Ultzama, Getze Galar, Villatuerta, Bera, Iruñea, Orbaitzeta, Furstiñana, Mugiro (Larraun), Agoitz, Fitero eta Lizarra.

–2012ko apirilean hamargarren aldaketa aurkeztu zuen Azpiegituren Lurralde Planerako, bertan beste 3 kokapen sartzeko. Kokapen horiek ondoko udalak ukitzen dituzte: Deikaztelu, Esa eta Zizur Nagusia.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Kalitate Zerbitzuak, Enpresa Zuzendaritza Nagusiko Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuak eta Ondare Historikoaren Zerbitzuak aldeko txostenak eman dituzte espedienteen inguruan, zehaztapen batzuekin.

Sustatzaileak, 10/2002 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, paperean eta euskarri digitalean aurkeztu ditu planean sartzeko kokapen berrien fitxak, baita beharrezko dokumentazio orokorra ere. Nolanahi ere, aurkeztutako dokumentazioa zuzendu eta osatu beharko da, ondotik zehazten den bezala:

–Erantzukizun zibileko aseguruaren luzapena, aldatu/eguneratzeko espediente guztietarako.

–Aldatu/eguneratzeko espediente guztien instalazioak gauzatzeko egutegi eguneratua.

–AT_NA_CIRCUITO (Los Arcos): sustatzaileak AT_NA_CIRCUITO estazioaren koordenatuak zuzendu behar ditu, bosgarren aldaketaren dokumentazioan deskribatuak.

–OR_NA_MENDAVIA_PUENTE (Mendabia): sustatzaileak OR_NA_MENDAVIA_PUENTE estazioaren koordenatuak zuzendu behar ditu, bosgarren aldaketaren dokumentazioan deskribatuak.

–AT_NA_BEARIN (Deierri): Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren 2012ko urtarrilaren 18ko txostenarekin bat, 376/2011 Ebazpenaren bidez ingurumen ukipenetarako baimena ukatu zitzaion AT_NA_BEARIN oinarrizko estazioari; hartara, espresuki adierazi behar du kokapen horri uko egin dion.

–AT_NA_SANGREGORIO (Sorlada): San Gregorio Ostienseko kanpandorrean kokatzen da estazio hau, paisaia aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzoruan (LAP4-n hala zehaztua). Balio hori bateraezintzat jo da antena paratzearekin; hortaz, kokapen horri uko egin behar zaio.

–Ondoko akatsak zuzendu behar dira espedienteen dokumentazioan: San Gregorio Ostiense toponimoa, Nagoreko hirigunea Artzibarren dago, eta Uitzi, berriz, Larraunen.

Orobat, ondokoa adierazi behar da:

–AT_NA_MARAÑÓN: Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren 2012ko urtarrilaren 19ko txostenean zehazten da sustatzaileak aurkeztutako bosgarren aldaketa/eguneraketaren oinarriko estazioa baztertu duela, kokapenaren bideragarritasuna galarazten duten ingurumeneko baldintzak eta baldintza teknikoak direla eta.

–AT_NA_ESTELLA_INSTITUTO: AT_NA_ONCINEDA estaziorako bederatzigarren aldaketarako eskaera 300 bat metrora dago AT_NA_ESTELLA_INSTITUTOko seigarrenean bildutakotik. Sustatzaileari hura argitzeko eskatu zitzaion, eta horrek, 2013ko martxoaren 22ko idazkiaren bitartez, adierazi du AT_NA_ONCINEDAk AT_NA_ESTELLA_INSTITUTO ordezten duela, eta, hortaz, kokapen horri uko egin zaiola.

–AT_NA_SAN ADRIÁN_POLÍGONO: AT_NA_VALDEMONTON estaziorako bederatzigarren aldaketarako eskaera 300 bat metrora dago AT_NA_SAN ADRIÁN_POLÍGONOko zazpigarrenean bildutakotik. Horren gainean, sustatzaileak adierazi du, 2013ko martxoaren 22ko idazkiaren bidez, AT_NA_SAN ADRIÁN_POLÍGONO kenduta dagoela. Horrenbestez, ulertzen da kokapen horri uko egin zaiola.

Hori dela eta, Lurraldearen Antolamenduko Batzordearekin bat etorririk eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Sustapeneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Foru Komunitatean “Vodafone España, S.A.”-k aurkeztutako Azpiegituren Lurralde Plana aldatu/eguneratzeko bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren espedientea jendaurrean edukitzea eta instalazioek udal mugapea ukituta duten udalerriei entzutea ematea hilabeteko epean. Espediente horietan eranskineko 95 kokapenak jasotzen dira.

Ondorio horietarako, espedienteak interesdunen eskura egonen dira Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua, 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, espedienteen dokumentazio orokorra eta 95 kokapenen fitxak Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko dira, baita Sustapen Departamentuaren web-gunearen "Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa" izeneko atalaren bidez ere (www.ExposicionPublicaOT.navarra.es).

2. Espedienteak behin betiko onetsi aurretik, entitate sustatzaileak espediente bakoitzaren testu bategin bat aurkeztu behar du, paperean eta euskarri digitalean. Erabaki honen azalpen zatian aipatutako zehaztapenak jasoko dira testu bateginean.

Halaber, espedienteak onetsi baino lehen, "Vodafone España, S.A." enpresak bere sarearen eskema orokor bat aurkeztu beharko du, espediente bakoitzeko kokaleku guztiak ez ezik planekoak eta onetsitako aldaketa/eguneraketak ere bilduko dituena. Haien zerrenda ere aurkeztu beharko da, euskarri informatikoan, UTM koordenatuak barne.

3. Dokumentazioa zuzendurik ez duten kokalekuak baztertu eginen dira.

4. Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuaren 2013ko martxoaren 7ko txostenean adierazitakoarekin bat, espedientea osatu behar da, euskarri informatikoan eta grafikoan, antenek igortzen dituzten emisioen neurketei buruzko txosten batekin. Neurketak toki irisgarri batean egin beharko dira, erradiazioak indar handiena duen eremuan, AT_NA_ONCINEDA kokapenaren kasuan.

5. Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren 2013ko ekainaren 6ko txostenean adierazitakoarekin bat eta aipatutako ondorioekin, AT_NA_SANGREGORIO (Sorlada) kokapenari uko egin behar zaio.

6. Sustatzaileari zehaztea, ezen, ebazpenaren ondoren, espedienteek jarraitu behar diotela Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasun Publikoaren Institutuaren eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuaren txostenetan xedatuari.

7. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta, behar diren ondorioak izan ditzan, ondokoei jakinaraztea: Iruñeko, Berriozarko, Mendabiako, Arangurengo, Los Arcosko, Eratsungo, Tafallako, Arasko, Ezkarozeko, Beraskoaingo, Arantzako, Tuterako, Aranoko, Odietako, Zubietako, Murillo el Frutoko, Berbintzanako, Erroibarko, Esteribarko, Artzibarko, Garraldako, Beteluko, Larraungo, Basaburuko, Muruzabalgo, Xabierko, Leozko, Baztango, Erroibarko, Lapoblaciongo, Hiriberri Aezkoako, Abaurregainako, Itzagaondoko, Ukarko, Beireko, Deikazteluko, Allingo, Murillo el Cuendeko, Oteitzako, Eulateko, Ziraukiko, Deierriko, Barbaringo, Abartzuzako, Ziordiko, Lizarrako, Gesalazko, Eloko, Alloko, Arroizko, Atezko, Beireko, Burlatako, Zizurko, Corellako, Lakuntzako, Garesko, San Adriango, San Martin Unxeko, Sorladako, Urraulbeitiko, Valtierrako, Vianako, Irurtzungo, Beriaingo, Orkoiengo, Fontellasko, Martzillako, Ultzamako, Getze Galarko, Villatuertako, Berako, Orbaitzetako, Fustiñanako, Mugiroko (Larraun), Agoizko, Fiteroko, Deikazteluko, Esako eta Zizur Nagusiko udalei, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiari, Azpiegitura Teknologikoen eta Euskarri Zentroaren Zerbitzuari, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuari eta sustatzaileari.

Iruñean, 2013ko uztailaren 17an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

I. ERANSKINA

Kokapenen zerrenda

ZENBAKIA

ESP.

KOK. KODEA

KODEA

IZENA

UTMx

UTMy

UDALERRIA

1

5. ald.

67458

0096NA

AT_NA_BELOSO

612.660

4.741.531

IRUÑA

2

5. ald.

77821

0155NA

TM_NA_DONANTES

608.250

4.743.673

BERRIOZAR

3

5. ald.

85637

0196NA

OR_NA_MENDAVIA_PUENTE

566.659

4.639.398

MENDABIA

4

5. ald.

90490

0205NA

AT_NA_GASTI_MUTILVA

613.493

4.739.389

ARANGUREN

5

5. ald.

90823

S-442/0208NA

TM_NA_CIRCUITO

568.274

4.710.554

LOS ARCOS

6

5. ald.

91706

EMO4085

CEM_NA_ERATSUN

596.792

4.773.001

ERATSUN

7

5. ald.

94205

0147NA

AT_NA_EZCABA

612.461

4.743.905

IRUÑA

8

5. ald.

95258

0217NA

AT_NA_PEPSI_TAFALLA

608.299

4.709.521

TAFALLA

9

5. ald.

96951

0194NA

AT_NA_BUZTINTXURI

609.161

4.742.945

IRUÑA

10

5. ald.

98130

0219NA

AT_NA_AUDIENCIA

609.539

4.760.133

IRUÑA

11

5. ald.

98133

0220NA

AT_NA_PARKING_CARLOSIII

611.490

4.741.021

IRUÑA

12

5. ald.

98137

0221NA

AT_NA_HOSPITALES

609.223

4.740.382

IRUÑA

13

5. ald.

99007

0222NA

AT_NA_PUERTADELCAMINO

610.801

4.741.812

IRUÑA

14

5. ald.

99378

NA03B

GN_NA_ARAS

552.795

4.712.606

ARAS

15

5. ald.

102381

NA01E

GN_NA_EZCÁROZ

655.161

4.750.646

EZKAROZE

16

5. ald.

102437

NA01D

GN_NA_BELASCOÁIN

595.245

4.735.327

BERASKOAIN

17

5. ald.

102439

NA03A

GN_NA_ARANTZA

602.717

4.783.246

ARANTZA

18

5. ald.

102565

0223NA

TM_NA_CIUDAD_AGROALIMENTARIA

612551

4659815

TUTERA

19

5. ald.

102577

NA05A

GN_NA_ARANO_2

590.244

4.782.979

ARANO

20

5. ald.

102584

NA02D

GN_NA_CIAURRIZ

611.829

4.754.444

ODIETA

21

5. ald.

103153

NA06A

GN_NA_AURITZ

602.943

4.776.288

ZUBIETA

22

5. ald.

104116

NA05C

AT_NA_MURILLOELFRUTO

625.971

4.694.584

MURILLO EL FRUTO

23

5. ald.

104117

NA06C

AT_NA_BERBINZANA

595.350

4.709.285

BERBINTZANA

24

5. ald.

104123

NA20E

GN_NA_URETA

630.874

4.757.752

ERROIBAR

25

5. ald.

104131

NA10D

GN_NA_ILURDOTZ

618.476

4.748.124

ESTERIBAR

26

5. ald.

104134

NA21E

GN_NA_NAGORE

632.294

4.746.365

ARTZIBAR

27

5. ald.

104135

NA22E

GN_NA_GARRALDA

637.650

4.757.783

GARRALDA

28

5. ald.

104136

NA21A

GN_NA_VALLEDEARAIZ

583.452

4.765.104

BETELU

29

5. ald.

104147

NA22A

GN_NA_UITZI

588.230

4.766.738

LARRAUN

30

5. ald.

104150

NA23A

GN_NA_JAUNTSARATS

597.059

4.763.452

BASABURUA

31

6. ald.

104108

NA09B

AT_NA_MURUZÁBAL

600750

4727277

MURUZABAL

32

6. ald.

105573

NA23E

AT_NA_JAVIER

646515

4717280

XABIER

33

6. ald.

107134

NA13D

GN_NA_LEOZ

623604

4723478

LEOTZ

34

6. ald.

107135

NA14D

GN_NA_GUERINDA

616067

4711514

SAN MARTIN UNX

35

6. ald.

107136

NA24A

GN_NA_IRURITA

620096

4773584

BAZTAN

36

6. ald.

107137

NA15D

GN_NA_OLLETA

621364

4715325

LEOTZ

37

6. ald.

107141

NA25A

GN_NA_ZILBETI

625818

4760415

ERROIBAR

38

6. ald.

107147

NA24B

GN_NA_LAPOBLACIÓN

545678

4718442

LAPOBLACIÓN

39

6. ald.

108136

NA28E

AT_NA_VILLANUEVA

644717

4757163

HIRIBERRI

40

6. ald.

108135

NA27E

AT_NA_ABAURREA_ALTA

645993

4751464

ABAURREGAINA

41

6. ald.

108934

NA16D

AT_NA_IZAGAONDOA

632058

4731486

ITZAGAONDOA

42

6. ald.

109151

NA31B

AT_NA_ÚCAR_PUEBLO

605955

4726291

UKAR

43

6. ald.

108137

NA29B

AT_NA_BEARIN

580309

4727446

DEIERRI

44

6. ald.

107420

NA28B

AT_NA_DICASTILLO

580750

4716022

DEIKAZTELU

45

6. ald.

109596

NA32B

AT_NA_GALDEANO

574116

4731147

ALLIN

46

6. ald.

108256

NA09C

AT_NA_RADA

617587

4686502

MURILLO EL CUENDE

47

6. ald.

102364

NA13B

OR_NA_OTEIZA

585823

4718565

OTEITZA

48

6. ald.

100461

NA07B

AT_NA_EULATE

564792

4735606

EULATE

49

6. ald.

1,6538

NA10B

AT_NA_CIRAUQUI

591373

4725383

ZIRAUKI

50

6. ald.

106541

NA26B

AT_NA_ALLOZ

586706

4727593

DEIERRI

51

6. ald.

102491

NA14B

OR_NA_CARASOLES

570759

4714926

BARBARIN

52

6. ald.

100468

NA11B

AT_NA_ABÁRZUZA

579820

4731345

ABARTZUZA

53

6. ald.

102570

0224NA

AT_NA_ANAITASUNA

609703

4741768

IRUÑA

54

6. ald.

103801

NA17A

AT_NA_ZIORDIA

563901

4746781

ZIORDIA

55

6. ald.

104156

0225NA

TM_NA_HOTEL_ALMA

612630

4741892

IRUÑA

56

6. ald.

106408

NA23B

AT_NA_LERATE

587627

4730306

LERATE

57

6. ald.

71102

NA11D

RV_NA_LAHIGADEMONREAL

620431

4728327

ELO

58

7. ald.

114455

NA36B

AT_NA_SANGRAGORIO

564362

4718152

SORLADA

59

7. ald.

104160

226NA

AT_NA_VIANA_POLIGONO

551875

4706403

VIANA

60

7. ald.

113112

NA33B

AT_NA_ALLO

580420

4714428

ALLO

61

7. ald.

106536

NA25E

AT_NA_TABAR

635822

4725504

URRAULBEITI

62

7. ald.

111606

230NA

TM_NA_GARES

597668

4725173

GARES

63

7. ald.

111353

NA17D

AT_NA_EGUARAS

606417

4753705

ATETZ

64

7. ald.

110298

229NA

AT_NA_REFENA

609087

4743089

IRUÑA

65

7. ald.

106537

NA12D

AT_NA_PATERNAIN

603231

4737535

ZIZUR

66

7. ald.

109595

NA10C

AT_NA_PLANASA

610036

4674436

VALTIERRA

67

7. ald.

83200

176NA

AT_NA_MUGAZURI

612801

4743121

BURLATA

68

7. ald.

102375

NA03C

OR_NA_CADENA

605644

4662003

CORELLA

69

7. ald.

108963

NA30B

OR_NA_ARRÓNIZ_ORANGE

574609

4714727

ARROITZ

70

7. ald.

102554

NA04A

OR_NA_LAKUNTZA

579980

4752623

LAKUNTZA

71

7. ald.

110493

NA31A

OR_NA_ALMANDOZ

613784

4771527

BAZTAN

72

7. ald.

110494

NA32A

OR_NA_IRURTZUN_CENTRO

595763

4752740

IRURTZUN

73

7. ald.

110297

228NA

AT_NA_BERIAIN_POLIGONO

611830

4731940

BERIAIN

74

7. ald.

106366

NA08C

AT_NA_SANMARTINDEUNS

618292

4709468

SAN MARTIN UNX

75

7. ald.

113710

231NA

AT_NA_ALBRET

608915

4740756

IRUÑA

76

7. ald.

114158

232NA

AT_NA_SAGAMOVIL

607228

4741909

ORKOIEN

77

7. ald.

113445

NA13C

AT_NA_BEIRE

613810

4701134

BEIRE

78

8. ald.

67918

0100NA

TM_NA_TUDELA_SUR

615976

4657082

TUTERA

79

9. ald.

122750

0237NA

AT_NA_VALDEMONTON

586833

4689469

SAN ADRIÁN

80

9. ald.

78056

NA17C

TM_NA_FONTELLAS

617426

4654363

FONTELLAS

81

9. ald.

120808

NA16C

AT_NA_EXKAL

603305

4686897

MARTZILLA

82

9. ald.

47028

B-390

AT_NA_BELATEII

611865

4765169

ULTZAMA

83

9. ald.

120008

0236NA

AT_NA_SALINAS

610992

4734341

GETZE GALAR

84

9. ald.

100460

NA05B

AT_NA_VILLATUERTA

581704

4723383

VILLATUERTA

85

9. ald.

100477

NA02A

AT_NA_IBARDIN

606127

4796284

BERA

86

9. ald.

118461

0233NA

AT_NA_RIPAGAINA

613863

4741313

IRUÑA

87

9. ald.

113100

NA31E

AT_NA_ORBAICETA

644252

4759959

ORBAITZETA

88

9. ald.

92006

S-485

AT_NA_CONGELADOS DENAVARRA

624467

4654112

FUSTIÑANA

89

9. ald.

100888

NA33A

OR_NA_MUGIRO

591222

4761573

LARRAUN

90

9. ald.

100889

NA30E

OR_NA_AOIZ_ORANGE

633530

4737454

AGOITZ

91

9. ald.

100887

NA11C

OR_NA_FITERO_ORANGE

594562

4656120

FITERO

92

9. ald.

124216

0238NA

AT_NA_ONCINEDA

579091

4724402

LIZARRA

93

10. ald.

124590

NA48B

TM_NA_ORTIGACIL

580723

4716022

DEIKAZTELU

94

10. ald.

109597

NA29E

AT_NA_YESA

648102

4720639

ESA

95

10. ald.

125908

0239NA

AT_NA_AZYSA

606956

4738580

ZIZUR NAGUSIA

F1310659

Iragarkiaren kodea: F1310659