161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Aldaketa, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (6. ordenantza). Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan (6. ordenantza).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2013ko abuztuaren 6an.–Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L1311431