161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Kreditu bereziaren gaineko espedientea Udalaren Ur Batzordearen 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2013ko ekainaren 21eko osoko bilkuran, kreditu bereziaren gaineko espedientea onetsi zuen Udalaren Ur Batzordearen 2013ko aurrekontu arruntean; guztira, 33.000,00 euro dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, uztailaren 8ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalak 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, delako espedientea behin betiko onetsirik gelditu da eta 202.3 artikuluari jarraituz, argitaratzen da iragarkia, kapituluka laburturik:

GASTU GOITITUAK:

–Kapital eragiketak.

6.–Inbertsio errealak: 33.000,00 euro.

Gastu goitituak, guztira: 33.000,00 euro.

DIRU-SARRERA GOITITUAK:

Kapital eragiketak.

8.–Finantza-aktiboen goiti-beheitiak: 33.000,00 euro.

Diru-sarrera goitituak, guztira: 33.000,00 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2013ko abuztuaren 7an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1311445