161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Fitxategi pertsonalak

Udal honek, 2013ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Borzgarrena.–Tebas-Muru Artederretako Udaleko datu pertsonalen fitxategiak.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, Herri Administrazioen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, indarra hartzeak berritasun batzuk sartu ditu, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen du fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.–Tebas-Muru Artederretako Udaleko fitxategiak dira osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Osoko bilkuran hartutako erabaki honen eranskineko fitxategien araua izanen da bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorra eta jarraibideak, eta betiere egonen dira aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, osoko bilkurako erabaki hau Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Borzgarrena.–Osoko bilkurako erabaki honek Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Lanekoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lanekoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: giza baliabideak, nominak eta laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea. (langileen kudeaketa, prestakuntza, igoera eta hautapena, oposizio eta lehiaketak; nominen kudeaketa, eta laneko arriskuen prebentzioa).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, giz. seg./mutualitatearen zenbakia, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua).
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei, osasun entitateei eta banketxe, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: ertaina.

Fitxategia: Jarduera ekonomikoa eta kontabilitatea.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Jarduera ekonomikoa eta kontabilitatea.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalaren kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuak. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak; bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak. Bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak edo haren legezko ordezkariak emanda; erregistro publikoak; Administrazio Publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Merkataritzako datuak.
  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei, diru betebeharrak betetze eta ez betetze aferetan aritzen diren entitateei; banketxe, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Harremanetarako agenda eta posta elektronikoa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: datuen posta elektronikoaren kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; komunikazio elektronikoko zerbitzuak ematea; komunikazio elektronikoko zerbitzuen gidak/katalogoa; bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak. Bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkariak; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak eta haren legezko ordezkariak emanda; bertze pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Enpleguaren xehetasunak.
  • Merkataritzako datuak.
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago lagapenik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Katastroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Katastroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: katastroaren kudeaketa; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak; bertze xede motak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: jabeak eta errentariak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Erregistro publikoak.

–Administrazio Publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei, eta banku, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: ertaina.

Fitxategia: Lizentziak, baimenak, espedienteak eta kontzesioak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Lizentziak, baimenak, espedienteak eta kontzesioak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: lizentzia guztien kudeaketa, espedienteak, baimenak eta kontzesioak, haien gaineko eskumenak Udalarenak badira; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; elkarte, kultur, josteta, kirol eta gizarte jarduerak; diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko eta aseguruetakoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: kargu publikoak; jabeak eta errentariak; legezko ordezkaria; eskatzaileak; onuradunak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Bertze pertsona fisiko batzuk; jendearengana heltzeko bideak; erregistro publikoak; entitate pribatua eta Administrazio Publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • –Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - jaiolekua - adina - sexua - nazionalitatea), gizarte inguruabarrak, enpleguari buruzko xehetasunak, merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua), datu ekonomiko-finantziarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, erregistro publikoei, lanbide elkargoei, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei; segurtasun indar eta kidegoei; gaian eskumena duen administrazio publikoari, fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei eta banku, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Udal errolda.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udal errolda.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udal Erroldaren kudeaketa; giza baliabideak; gizarte laguntzaren kudeaketa; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak; alderdi politiko, sindikatu, eliza, konfesio eta komunitate erlijioso eta elkarte, fundazio eta irabazi asmorik gabeko bertzelako entitateetako elkartekide eta kideen kudeaketa.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: eskatzaileak; Udal Errolda.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Erregistro publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua).
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Ondasun eta zerbitzuen salerosketa.

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko beste erakunde batzuei, eta banku, aurrezki kutxa eta rural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Izatezko bikoteak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Izatezko bikoteak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: izatezko bikote eta ezkontza zibilei dagozkien datuen kudeaketa. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; xede estatistiko, historiko edo zientifikoak; bertzelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: legezko ordezkaria, eskatzaileak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Gizarte inguruabarrak.

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari eta Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: ertaina.

Fitxategia: Udalbatzako interesen erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Udalbatzako interesen erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalbatzako kideen ondarea eta egoera ekonomikoa erregistratzeko legezko eginbeharra betetzea; bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa; bertzelako helburuak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Interesdunak.

–Kargu publikoak.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalak (egoera zibilaren datuak - sorteguna - sorterria - adina - sexua - nazionalitatea).
  • Gizarte inguruabarrak.
  • Merkataritzako datuak.
  • Enpleguaren xehetasunak.
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ogasun publikoari eta zerga administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Sarrera-irteeren erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Sarrera-irteeren erregistroa.

a.2) Udalaren eta haren zerbitzuen kudeaketaren beraren gaineko agiri guztien kudeaketa: bertzelako xedeak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak); bezeroak eta erabiltzaileak; hornitzaileak; legezko ordezkaria; elkartekideak eta kideak; eskatzaileak; harremanetarako pertsonak; onuradunak eta udalerriko bizilagunak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Erregistro Publikoa.

–Datuak nola biltzen diren: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea), ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua), gizarte inguruabarrak, enpleguari buruzko xehetasunak, merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, aseguru entitateei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizkoa.

Fitxategia: Tributuak.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Tributuak.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: zerga, tasa eta kontribuzio guztien kudeaketa kontabilitatekoa eta fiskala. Bezeroen kudeaketa kontabilitatekoa, fiskala eta administratiboa. Diru betebeharrak betetzea/ez betetzea; zerbitzu ekonomiko, finantzario eta aseguruetakoak.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Multzoa: enplegatuak (enplegatuak). jabeak eta errentariak, hornitzaileak; eskatzaileak, onuradunak eta kargu publikoak.

b.2) Etorkia:

–Interesduna bera eta haren legezko ordezkaria.

–Erregistro Publikoa.

–Administrazio Publikoa.

–Biltzeko prozedura: inprimaki ofizialak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: IFZ/NAN, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, sinadura/hatz-marka, helbide elektronikoa.

–Bertzelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak (egoera zibilari buruzko datuak - sorteguna - sorlekua - adina - sexua - nazionalitatea), gizarte inguruabarrak, ikasketen eta lanbideen gaineko datuak (prestakuntza, titulazioak - laneko eskarmentua), merkataritzako jakingarriak, ondasun eta zerbitzuak eskualdatzea, datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruetakoak (bankuko datuak - nominaren datu ekonomikoak).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Gizarte Segurantzako erakundeei, ogasun publikoari eta tributuen administrazioari, erregistro publikoei, arlo horretan eskumenak dituen Administrazio Publikoari, Administrazio Publikoko bertze erakunde batzuei; bertze finantza-entitateei; diru betebeharrak betetze eta ez betetze aferetan aritzen diren entitateei; fitxategiaren arduradunarekin harreman zuzena duten erakunde edo pertsonei eta banku, aurrezki kutxa eta errural kutxei (ukituen adostasuna dago).

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Tebas-Muru Artederretako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Karrika Nagusia, 42 - 31398 Tebas.

h) Segurtasun neurrien maila: ertaina.

Jakinarazten da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1310078