161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Alkatetza bertze baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera.

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Alkatea udalerritik kanpo egonen baita 2013ko abuztuaren 21etik irailaren 4ra arte, biak barne, beharrezkoa da denbora horretarako haren ordezkoa izendatzea, eta beraz, Udalbatza honetako lehen alkateorde Patxi Irizar Jáureguiren esku utzi dira haren eginkizunak.

Tafallan, 2013ko abuztuaren 5ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1311428