161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

135. unitatearen birzatiketa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2013ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Azkoiengo Arau Subsidiarioetako 135. unitatea birzatitzeko proiektua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2013ko abuztuaren 9an.–Alkatea, María José Vidorreta Alfaro.

Iragarkiaren kodea: L1311505