161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren
Bienalerako diru-laguntza

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatuak 2013ko ekainaren 24an emandako ebazpenaren bitartez, Nafarroako Unibertsitatearekiko Hitzarmena onetsi zen, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienala egiteko, betiere ondoko edukiarekin bat:

LANKIDETZA-HITZARMENA, IRUÑEKO UDALAREN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATEKO ARKITEKTURAKO GOI-ESKOLA TEKNIKOAREN ARTEAN, LATINOAMERIKAKO ARKITEKTURARI BURUZKO HIRUGARREN BIENALA ANTOLATU ETA GARATZEKO

Iruñean, ......... 2013ko..............aren .....(e)an.

Batzarturik

Alde batetik: Juan José Echeverría Iriarte jauna, Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatua.

Bestetik, Igor Sergio Errasti Alcala jauna, 30.577.860-G NAN zenbakiduna, Nafarroako Unibertsitateko administratzaile orokorra.

Parte hartzaileak

Lehena, Iruñeko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Alkate jaunak eskuordetuta, DAL 27-JUN-11 (2/AL) Alkatetzaren xedapenaren bidez.

Bigarrena, Nafarroako Unibertsitatearen izenean eta hura ordezkatuz (IFZ zenbakia: R31/68001-J; helbidea: Unibertsitateko Campusa, zk.g., 31009-Iruña, Nafarroa), Nafarroako Unibertsitateko administratzaile orokor gisa, aipatu erakundean betetzen duen karguari dagozkion ahalmenak betetzeko. Ahalmen horiek 2010eko irailaren 6an José Javier Castiella Rodríguez Iruñeko notarioaren aurrean emandako Protokolizazio Aktan daude jasoak (1250. zenbakia).

Adierazten dute

Iruñeko Udalaren interesekoa da Iruña goi mailako eta oihartzun publiko handiko kultur jarduerekin lotzen lagunduko duten jarduerak bultzatzea, are gehiago jarduera horiek nazioarte mailakoak badira.

Bestalde, Udalerako pozgarria da egiaztatzea Iruña bere arkitektura eta hirigintza maila altuari esker ezaguna izaten hasi dela, eta, horregatik, bereziki interesgarria da arkitektura eta hirigintza testuinguru eta erreferentziatzat dituzten jarduerak bultzatzea.

Gainera, Udalak aspaldi egin zuen Iruña kulturgune gisa definitzeko eta maila goreneko adierazpen artistiko eta intelektualak bultzatzeko apustu sendoa. Honako hau aukera paregabea dugu Iruñeak duen irudi kultural erakargarria zabaltzeko, kultura, arkitektura eta artearekin harreman estua duten hiriko gizarte-eragileen parte-hartzearen bitartez.

Horregatik, Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoak bultzatzen duen Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Bienala interes handiko ekimena da, Iruña aldian-aldian erreferentziagune bilakatzeko aukera ematen baitu, Iruñearekin aurretik ere lotura afektibo zein kultural handia duten hainbat herrialdetako arkitektoentzat eta arkitekturaren teorikoentzat.

Elkarlan honek Latinoamerikako beste hainbat herrialde eta pertsonarekin harremanetan hasteko aukera emanen dio Udalari, eta hori oso interesgarria da, zalantzarik gabe, herrialde horietatik etorri eta Iruñean bizi diren pertsonen kopurua nola handitu den ikusita.

Hori guztia ikusita, egoki jo zen 2009an bi erakunde horien arteko lankidetza-hitzarmena sinatzea, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Lehenengo Bienala antolatzeko. Oihartzun eta interes handiko ekitaldia izan zen, eta oso lagungarri suertatu zen, hiria mundu osoan barna ezagutarazi eta zabaltzeko. Era berean, 2011n egindako Bigarren Bienala erreferentzia bilakatu zen arkitekturari buruzko biltzarren esparruan.

Horregatik, egoki jo izan da bi erakunde horien arteko beste lankidetza-hitzarmen bat sinatzea, 2013. urtean Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienalaren antolamendua sustatzeko, ondoko klausulekin bat:

Zehaztapenak

1.–Bienalaren antolakuntza.

Nafarroako Unibertsitateak, Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoko AS20 ikerketa-taldearen bidez, Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienala eginen du 2013. urtean. Horretan, erakusketak, hitzaldiak eta lan-mahaiak antolatuko dituzte, betiere hitzarmen honen eranskinean jasotako programaren zirriborroarekin bat.

2.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen hau 2013ko irailaren 30era bitarte izanen da indarrean.

3.–Aurrekontua.

Hona hemen Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienala egiteko aurrekontua eta jardueren eta ordainketen egutegia:

Bienala prestatzeko jarduerak. 2011

3.500 euro

Bienala prestatzeko jarduerak. 2012

15.450 euro

Bienala. 2013

58.550 euro

GUZTIRA:

77.500 euro

4.–Iruñeko Udalaren diru-laguntza.

Iruñeko Udalak hogeita lau mila euro (24.000 euro) emanen dizkio Nafarroako Unibertsitateari, 2013. urtean Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienala egiteko aurreikusi diren gastuak finantzatzeko. Gastu horri Iruñeko Udalaren 2013. urteko 30/43010/482090 kontu-sailaren kontura eginen zaio aurre.

Diru-laguntza hori bateragarria izanen da onuradunak aipatu Bienala antolatzeko jasotzen ahal dituen beste edozein laguntzarekin. Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen –berez edo bestelako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideak gehituta– Bienala gauzatzeko egindako jardueren guztizko kostua baino handiagoa. Beraz, diru-sarrera horiek, guztira, kostua baino handiagoak badira, Udalaren diru-laguntza behar bezain beste murriztuko da.

Nafarroako Unibertsitateak diruz lagundutako jardueraren %100 azpikontratatzen ahalko du, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluarekin eta harekin bat datozen besteekin bat.

5.–Nafarroako Unibertsitateak finantzatu beharreko aurrekontua.

Hasiera batean, Unibertsitateak aurrekontuaren %55 inguru finantzatuko duela aurreikusi da. Edonola ere, beste edozein diru-laguntza jasoz gero, portzentaje hori automatikoki aldatuko da.

6.–Bienalaren Patronatua.

Iruñeko Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen Alorreko zinegotzi delegatua, edo horrek eskuordetutako pertsona, Bienalaren Patronatuko kidea izanen da, eta haren eginkizunak honakoak izanen dira:

–Erakustaldien gaikako edukiak onestea.

–Batzorde zientifikorako kideak proposatzea.

–Erakusketak garatzeko ildo orokorrak ezartzea.

–Segimendua egitea, hitzarmen hau betetzen dela egiaztatzeko.

7.–Diru-laguntzaren ordainketa.

Hitzartutako kopurua Bienala amaitu ondoren ordainduko da, betiere Bienalaren lanek sortutako azken kostuaren justifikazio-kontua aurkeztu eta gero, Diru-laguntzen Udal Ordenantzaren 35. artikuluan zehaztutakoarekin bat.

8.–Nafarroako Unibertsitatearen betebeharrak.

Nafarroako Unibertsitateak konpromisoa hartzen du Latinoamerikako Arkitekturari buruzko Hirugarren Bienala gauzatzeko beharrezkoak diren kudeaketa eta lan guztiak egiteko.

Bienalaren hedapenerako agiri guztietan eta hartatik sortutako erakusketa eta argitalpen guztietan Iruñeko Udalaren logotipoa agertu beharko da.

2013ko irailaren 30a baino lehen, Nafarroako Unibertsitateak 7. zehaztapenean adierazitako agiriak aurkeztuko ditu.

9.–Araubide juridikoa.

Diru-laguntza honi aplikagarri zaion araubide juridikoa honakoek osatzen dute: Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legea, Iruñeko Udalaren diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra, Udal Aurrekontuaren 38. oinarria eta honako hitzarmen hau.

Hitzarmen honen izaera administratiboa dela eta, haren edukiaren edo aplikazioaren inguruan gerta daitezkeen auzietan Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari men egin beharko zaio.

Eta gorago jasotako guztiarekin adostasuna erakusteko, hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte, goian adierazitako leku eta datan.

Juan José Echeverría Iriarte jauna Igor Sergio Errasti Alcala jauna

Iruñean, 2013ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1310011