161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

7. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Udalak, 2013ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8.000 euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, 2013ko aurrekontuko gastuen 452,201200.–kontu-sailari dagokionez (Kiroldegiko instalazioa moldatzea eta hobetzea). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2013ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 24an. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da.

Oteitzan, 2013ko abuztuaren 6an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1311390