161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

1/2013 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Orbarako Udalak, 2013ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013. urteko aurrekontuko 1/2013 aldaketaren espedientea, hain zuen ere, Aitzako pista moldatzeko behar diren gastuetarako.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Orbaran, 2013ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Gorka Beunza González.

Iragarkiaren kodea: L1311308