161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzaileak: Francisco Javier Echeverria eta Joaquin Perez de Obanos. Jarduera: oilaskoak gizentzeko ustiategia. Tokia: 4. poligonoa, 283. lurzatia (Ibero).

Oltza Zendean, 2013ko abuztuaren 9an.–Alkatea, Pedro M.ª Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1311522