161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 18koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aurreraeraginaren arloan, Nafarroako Zerbitzu Osagarrien sektorearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Ikusirik, aurreraeraginaren arloan, Nafarroako Laguntza Zerbitzuen sektorearen hitzarmen kolektiboa luzatzeko akordioaren testua (kode zenbakia: 31008825012009), negoziazio batzordeak 2013ko uztailaren 5ean sinatu eta erregistro honetan 2013ko uztailaren 10ean sartu zena, Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan eta Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Ebazpen hau Negoziazio Batzordeari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2013ko uztailaren 18an.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

NAFARROAKO ZERBITZU OSAGARRIEN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN AURRERAERAGINERAKO AKORDIOA

Alderdi guztiak hitzarmen kolektiboen aurreraeragina 2013ko uztailaren 8tik haratago eramateko akordioak lortzen ahalegintzeko dauden akordiak ikusirik.

Akordio horiek adostu zituzten, alde batetik Nafarroako Foru Komunitatean, UGT eta CCOO sindikatuek eta CEN elkarteak, 2012ko ekainaren 4an. Eta bestetik, estatuan, UGT eta CCOO sindikatuek eta CEOEk eta CEPYMEk 2013ko maiatzaren 23an, hitzarmen kolektiboen aurreraeragina erabakitzeko, Negoziazio Kolektiborako II. Akordiaren babesean.

Nafarroako zerbitzu osagarrien hitzarmen kolektiborako negoziazio batzordeko kide diren aldetik, alderdiak akordio honetara iritsi dira:

Bildurik, alde batetik:

Carlos Esquisabel jauna.

Patricia Calonge andrea.

David Bueno jauna.

Jose Manuel Ayesa jauna (aholkularia).

Horiek guztiak Nafarroako Zerbitzu Osagarrien enpresen elkartearen ordezkari gisa.

–Eta bestetik:

Luis Hernandez, UGT ordezkatuz.

Sera Alonso, UGT ordezkatuz.

Juan Antonio Vidal, CCOO ordezkatuz.

Fernando Munarriz, CCOO ordezkatuz.

ERABAKI DUTE:

–Nafarroako Zerbitzu Osagarrien gaur egungo hitzarmen kolektiboaren klausula guztien eduki arautzailea (2008-2009-2010-2011ko hitzarmen kolektiboa) eta eraginkortasun juridikoa 2013ko abenduaren 31ra arte luzatzea.

–Horrela, hitzarmen kolektiboaren aurreraeraginak indarrean segituko du 2013ko abenduaren 31ra arte, bi alderdiak ados egonda.

–Ezarritako epea iraganda akordiorik lortu gabe, arbitraje bat eska daiteke, alderdiak ados badaude. Kasu horretan, laudo lotesle bat emanen da, dauden desadostasunak konpontzeko.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.

Iragarkiaren kodea: F1310655