2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Aldaketa, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Behin betiko onespena 8. ordenantza
Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. 8. ordenantza.
Erabaki hori 2013ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.
Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2013ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:
“Ondoko aldaketa hauek proposatzen dira eta horiek indarra hartuko dute, atzerako eragina izanen baitute, 2013. urterako, izan ere abantailako xedapenak sartu dira.
1.–ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK BURUTU ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA.–8. ORDENANTZA
3.1 epigrafea aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:
II.3.1.–Jarduerarako espedientea, jarduerarako lizentzia eta irekitzeko lizentziak eskualdatzea.
Tramitazio bakoitzeko, 59,65 euroko tasa aplikatuko da.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Noain Elortzibarren, 2013ko abuztuaren 1ean.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1311426