161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean. Behin betiko onespena 15. ordenantza

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan. 15. ordenantza.

Erabaki hori 2013ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2013ko abuztuaren 7an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du. Hona hemen testu osoa:

2.–IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. 15. ordenantza.

6.1 artikulua aldatu da eta honela gelditu da idatzirik:

6. artikulua. 1. Espaloietan barnako pasabideko lizentziaren kasuan, ordenantza honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da baimendutako pasabidearen zabaleraren metroak, plaza kopurua eta karrikaren kategoria fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2013ko abuztuaren 1ean.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1311425