2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2013an autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia
eta oinarri arautzaileak. Onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2013an autonplegua sustatzeko Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2013ko uztailaren 4an.–Jarduneko alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
2013AN AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA
Oinarri arautzaileak
1. oinarria.–Xedea.
1. Oinarri arautzaile hauen xedea da ekimenak sustatzeko pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bitartez, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzea lagunduta.
2. Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2013ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31ra arte egiten badira.
2. oinarria.–Finantzaketa.
1. 2013rako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 0-322-47001 kontu-sailaren kargura eginen da (“Noain Elortzibarko Autoenplegurako Plana”) eta 2013ko gastuen aurrekontuko 20.000,00 euro erabiliko dira.
2. Emateko diru-laguntzen zenbatekoa, aurrekontu-aplikazio horretan dagoen kreditu erabilgarriaren mugara bitartekoa izanen da.
3. oinarria. Diru-laguntzen onuradunak.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak izanen dira langile autonomoak, baldin eta diru-laguntzak bere izenean eskatzen badituzte.
4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Noain Elortzibarko herrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunez.
b) Langabezian eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon izana jarduera hasten duen unean.
c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta Gizarte Segurantzako araubide berezian kidetzea.
d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea. Halaber, delako 13. artikuluaren 2.e) puntuarekin bat, onuradunek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebehar guztiak; hori frogatzeko Zerga Ogasunaren eta Noain Elortzibarko Udalaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
5. oinarria.–Bazterketak.
1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:
Jarduera hasi aitzineko hiru urtean, jarduera berean edo antzekoan autonomo gisa ibili diren langileei.
6. oinarria.–Laguntzen pilatzea eta bateraezintasuna.
Deialdi honen xedea diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira xede bera duten beste diru-laguntza batzuekin.
7. oinarria.–Diru-laguntzen onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntzen onuradunak lan horretan aritzera behartuta daude urtebetez, eta gutxienez 2.000 euroko fakturazioa eduki beharko dute hiruhilekoan.
Onuradun izan daitekeena sozietate irregular, erantzukizun mugatuko, kooperatiba edo gisako sozietate bateko partaidea bada, hura eratu zeneko akta aurkeztu beharko du, bazkide kopurua jasotzen duena; orobat, egiaztatu beharko du hiruhilekoan 2.000 euroko fakturazioa egiten duela bazkide bakoitzeko, bertzenaz ez baitu deialdi honen xede den diru-laguntzarako eskubiderik izanen.
8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoak.
Deialdi honen onuradunei diru-laguntza bakarra emanen zaie, urtean 2.000 eurokoa izanen baita.
9. araua.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da, interesdunak Noain Elortzibarko Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan aurkezten ahalko da.
Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari.
2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita.
Noain Elortzibarko lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzak edo diru-laguntzei buruzko deialdi honek indarra hartu baino lehen, 2013an lanean hasi diren guztiek hilabeteko epea izanen dute, Autoenplegua sustatzeko Noain Elortzibarko Udalak 2013. urtean ematen dituen kontrataziorako diru-laguntzak arautzen dituen deialdia eta haien oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntzak eskatzeko epea 2013ko abenduaren 31n bukatuko da.
Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da eskabidea epez kanpo aurkeztea.
3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daude: www.noain.es.
4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren dokumentuekin batera.
5. Noain Elortzibarko Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
6. Noain Elortzibarko alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman edo ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko eskumena duen organoko erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.
Noain Elortzibarko Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.
Ebazpenak ez dio administrazio bideari amaiera emanen. Horregatik, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa edo gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dira Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Emateko prozedura, berriz, Noain Elortzibarko lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aurreikuspenekin eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin bat etorriko da.
11. oinarria.–Ordaintzea.
Diru-laguntza hiru hilekoan behin ordainduko da, hilabetea bukatuta, Gizarte Segurantzan kideturik dagoela frogatu ondoren, baita 7. oinarrian ezarritako fakturazioa ere.
12. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.
1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko arrazoiak bilduak daude Noain Elortzibarko lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 37. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 37. artikuluan; arrazoi horiek jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli beharra ekarriko dute, baita berandutza interesak pagatzeko eskatzea ere, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte.
2. Diru-laguntzak itzultzeko prozeduraren arauak izanen dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean administrazio prozeduren gainean dauden xedapen orokorrak.
13. oinarria.–Zehapen prozedura.
Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.
Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.
14. oinarria.–Aplikatu beharreko arauak.
Oinarri arautzaile hauetan arautu ez den orotan, Noain Elortzibarko lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.
Autoenplegua sustatzeko diru-laguntza eskatzeko orria, Noain Elortzibarko Udalaren enplegu planaren barnean
–Eskatzailearen datuak.
I.F.Z. | Izena edo sozietatearen izena |
| |
Helbidea | Herria | Posta kodea |
| | |
Telefonoa | Helbide elektronikoa | Gizarte Segurantzako kotizazio kontua |
| | |
–Jarduera mota:
–Eskaerari buruz zerbait argitu behar izanez gero, norekin.
Izen-deiturak | Telefonoa | Helbide elektronikoa |
| | |
Behean sinatzen duenak eskaera hau aurkezten du Noain Elortzibarko Udalaren aurrean, ekintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.
..............(e)n, 2013ko .................aren ......(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1.–Eskatzailea JEZn alta emanda dagoela eta ordainketa eguneratua duela frogatzen dituen agiria.
2.–Autonomoen araubide berezian alta egiten duen lagunaren erroldaren ziurtagiria (Noain Elortzibarko Udalak eskatu beharrekoa).
3.–Autonomoen araubide bereziko altaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.
4.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txostena, jarduera hasterako langabetu egoeraren frogagarri.
5.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketari buruzko adierazpena (I. eranskina).
6.–Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).
7.–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera (eredu ofiziala, III. eranskinekoa).
8.–Sozietatea eratu zeneko akta edo eskritura, hala badagokio, haren bazkide kopurua egiaztatzen duena.
Izena: ......................................, IFZ: ..............., kargua: ....................................., entitatea: ................................,
ZIURTATZEN DUT:
Noain Elortzibarko Udalean aurkezten ditudan dokumentuen fotokopiek bat egiten dutela jatorrizkoekin.
Baimena ematen dudala goian aipatutako datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta garatzen duen gainerako araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta eskubidea ematen diodala Noain Elortzibarko Udalari datuen erabilera informatikorako.
..............(e)n, 2013ko .................aren ......(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
I. ERANSKINA
Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketari buruzko adierazpena
Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................
ADIERAZTEN DUT hemen agertzen den informazioa egiazkoa eta erabatekoa dela:
1. Jarduera hasi aitzineko hiru urtean ez naizela, jarduera berean edo antzekoan ibili autonomo gisa.
..............(e)n, 2013ko .................aren ......(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA
Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunen gain ezartzen diren betebeharren gaineko aitorpena
Izena: ............................................, IFZ: ................, honen ordezkaria: ...........................
ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.
Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:
a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.
b) Lehiaketa baten deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, lehiaketa baten partaide gisa deklaratua izatea –horrek hitzarmen baten eraginkortasuna hartu duelarik izan ezik–, kontu-hartze judizialaren mende egotea eta, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, lehiaketa kalifikatzen duen epaian finkatutako ezgaitasun aldian egoteagatik ezgaitua egotea.
c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateko administratzaileak edo bertze pertsona juridikoen legezko ordezkaritza eramaten dutenak ez egotea Gobernukideen eta Estatuko Administrazio Orokorraren Goi Karguen interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legeak eta Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunari buruzko 53/1984 Legeak aipatzen dituzten kasuetariko batean, edo izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 10eko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren hautetsietariko edozein, bertan edo gau horiei buruzko araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
e) Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez ezarrita dagoenaren arabera.
f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ondoriozko ordainketak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.
h) Diru-laguntzak eskuratzeko aukeraren galerarekin zehatu izana, lege honen ondorioz edo horrela ezartzen duten bertze lege batzuen ondorioz.
i) Foru lege honen 11. artikuluko 3. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan haien kideetako edozeinek aurreko debekuetako baten bat badu.
j) Diru-laguntzak biltzeko debekuak orobat eraginen die bertze enpresa batzuei, baldin eta, haien kudeatzaileak nor diren edo bertze inguruabar batzuk ikusita, pentsatzekoa bada eraldaketa, bat egite edo oinordetza bidez, debeku hori jaso duten enpresen jarraipen edo eratorriak direla.
Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen.
..............(e)n, 2013ko .................aren ......(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
III. ERANSKINA
Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera
ESKATZAILEA
Izen-deiturak (edo sozietatearen izena) | I.F.Z./I.F.K. |
| |
Helbidea (karrika, plaza, etorbidea....) | Zenbakia, eskailera, solairua, atea | Telefonoa |
| | |
Posta kodea | Herria | Probintzia |
| | |
Bankuko kontua
Kontuaren titularra (bat egin behar du eskatzailearen izen-deiturekin edo sozietatearen izenarekin) |
|
Banketxearen kodea: | Sukurtsalaren kodea: | Kontrol digituak: |
| | |
Kontuaren zenbakia : |
|
Eskatzailearen izena: ............................................................, bere izenean ari ez bada, noren ordezkaria den: (1) ...................................................................................................., Noain Elortzibarko Udaleko Diruzaintzari eskatzen diot nire alde luzatzen diren ordainketa-aginduak “Bankuko kontua” atalean agertzen den kontuan ordaintzeko.
.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an
(1) Zehaztu zure izenean ari zaren, edo noren edo zein entitateren izenean ari zaren.
Iragarkiaren kodea: L1310041