2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Larragako Udalaren Plan Orokorra: jendaurreko aldiaren
luzapena eta lizentzien etendurak ukitutako eremuen ezarpena.
Hasierako onespena
Larragako Udalak, 2013ko ekainaren 20an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Larragako Udalaren Plan Orokorra, Udalak berak sustatua; orobat onetsi zuen espedientea jendaurrean edukitzea bi hilabeteko epean, eta hala egon da, 2013ko 129. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 8an, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan iragarkia paratuta.
Erabaki horretan ez zen ezarri zer eremu ukituko zituen lursailak birzatitu, eraiki eta eraisteko lizentzien etenak, halako eremu edo erabilera jakin batzuetarako denak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluak agintzen duen gisan.
Larragako Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Lursailak birzatitu, eraiki eta eraisteko lizentzien etenak, halako eremu edo erabilera jakin batzuetarako denak, ukitutako eremuen zerrenda hau onestea:
A) Proposatutako sistema orokorrek ukitutako lurzoruak:
–1. sektorean: 1-SG-1, 1-SG-2, 1-SG-3.
–2. sektorean: 2-SG-4, 2-SG-5, 2-SG-6.
–5. sektorean: 5-SG-7.
B) 2. sektoreko lurzoruak, 2-UE-13 eta 2-UO-14 unitateetan sartuak.
C) 3. sektoreko lurzoruak, 3-UE-15, 16, 17, 18, 19 eta 20 eta UO-21 eta 3-UE-32 unitateetan sartuak.
D) Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinak, garapen eredua babesteko.
E) Gorde beharreko lurzoru urbanizaezinak, errepideetarako diren azpiegitura aurreikusiak dituztenak.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila etendurak ukitutako eremu horiek ezartzeari buruzko iragarki bat, Udalaren Plan Orokorreko hasierako onespenaren iragarkiaren osagarri.
3. Onespen horren ondoko jendaurreko aldia hilabete luzatzea. Hortaz, 2013ko urriaren 8a arte luzatzen da, eta behar diren argitalpenak egiteko agintzen da.
Larragan, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.
Iragarkiaren kodea: L1311297