Iragarkia
161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
424/2013 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, eriondoan dauden ikasleei hezkuntza arreta etxean emateko laguntzetarako deialdiaren oinarriak onesten dituena 2013-2014 ikasturterako.
Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 13an emandako 93/2008 Foru Aginduaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aniztasunari nola erantzun arautzen da.
Foru agindu horren 14.3 c) artikuluan agertzen da hezkuntza arreta etxean emateko programa, medikuak hala aginduta etxean luzaroan egon behar duten ikasleentzat. Programa horrek etxean ematen den hezkuntza arreta du xede, eriondoan dauden ikasleek behin-behinekoz dituzten desberdintasunak desagertzeko modua izan dadin eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena berma dadin, ikastetxearekin koordinatuta.
Bestetik, abuztuaren 23ko 47/2010 Foru Dekretuak xedatzen du eritasun luzea pairatzen duen ikasleak eskubidea duela behartutako eskolagabetze horrek bere errendimendu akademikoan duen eragina gutxitzeko.
Nafarroan funts publikoak jasotzen dituzten ikastetxeetako ikasleei hezkuntza zerbitzu egokia emateko, Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroaren bidez (CREENA), etxean ematen den hezkuntza arreta kudeatzen du, hezkuntza laguntzaren berariazko beharra dela ulertzen baita.
Nafarroako Gobernuak 2013ko uztailaren 17an hartutako erabakiaren bidez, baimena eman zen banakako ebaluazioaren araubidean tramitatzeko eriondoan dauden ikasleei hezkuntza arreta emateko laguntzak, Hezkuntza Departamentua kudeatzaile izanik 2013-2014 ikasturtean.
Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, laguntza horiek ematea egokia eta guztion interesekoa dela, baita deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla ere, eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuaren ikus-onetsia dutela.
Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Eriondoan dauden ikasleei hezkuntza arreta etxean emateko laguntzetarako deialdiaren oinarriak, ebazpen honen eranskinean jasoak, onestea.
2. 85.000 euroko gastua baimentzea. Horietatik, 25.000 euro 2013ra luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuetako “Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak” izeneko 425009-42190-4809-322400 kontu-sailaren kargura dira; eta gainerakoa, hots, 60.000 euro, 2014ko gastuen aurrekontuan horretarako gaituko den kontu-sail baliokidearen kargura.
3. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Aniztasunari Arreta Emateko eta Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroari (CREENA) eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan ezarrita dagoenarekin bat.
Iruñean, 2013ko abuztuaren 12an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
I. ERANSKINA
Oinarriak
1.a Xedea.
Eriondoan edo gaixorik dauden ikasleei etxean ematen zaien hezkuntza arreta finantzatuko duten laguntzak emateko oinarriak ezartzea du xede deialdi honek. Ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egon behar dute eskolaturik, 2013-2014 ikasturtean, Nafarroan funts publikoak hartzen dituzten ikastetxeetan.
2.a Helburua.
Familiek irakasle kualifikatuak kontratatzean duten gastua konpentsatzea dute helburu laguntza hauek, gaixorik edo eriondoan luzaz egoteagatik 2013-2014 ikasturtean ikastetxera jarraituki joan ezin diren ikasleei etxean ematen zaien hezkuntza arreta bermatua izan dadin.
3.a Deialdiaren jomugak.
Deialdiak, hezkuntza etxeko arretarako laguntzak emanez, honako jomuga hauek lortu nahi ditu:
a) Gaixorik dagoen ikasleari hezkuntzaren bana-banako arreta bermatzea etxean eriondoan dagoen bitartean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena segurtatzeko eta egoera horrek sortzen ahal duen eskola atzerapena saihesteko.
b) Komunikazioa eta koordinazioa segurtatzea ikastetxearen, familien eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldearen artean, halakorik bada, egoera berrira egokitzen eta ikastetxera azkar eta egokiro itzultzen laguntzeko.
c) Hezkuntza arreta etxean behar duten ikasleei hezkuntza prozesuan jarraitzeko behar dituzten bitarteko eta baliabideak ematea, eta ikaslearen eta ikastetxearen arteko loturaren haustura galaraztea.
d) Ikasleek izaten ahal duten isolamendua prebenitzea, parte hartzeko eta hezkuntza komunitatearekin elkar eragiteko giroa sortuz.
e) Ikasleak eriondoa bukatu ondoren ikastetxera itzul daitezen erraztea, eskolaratze eta sozioafektibitatearen aldetik egin behar duten integrazioa erraztuz.
f) Familiei aholkuak ematea ikasleak eskolarekin, gizartearekin eta familiarekin duen komunikazioa mantentzeko; orobat, aisialdia prestakuntzarako erabil dezan sustatzeko.
4.a Onuradunak.
4.1. Medikuak hala aginduta etxean eriondoan dauden ikasleen aitek, amek edo legezko tutoreek eska ditzakete deialdi honen xedeko laguntzak, ikastetxera 21 egun naturaletik gorako epean modu normalean joan ezin eta hezkuntza arreta etxean behar dutelako; edo gaixotasun kronikoren bat dela-eta hilabetetik beherako aldizkako bajak hartzen dituztelako, 6 egun jarraitukoak bederen, 6 hilabetean, gutxienez ere.
4.2. Laguntza eskatzen duen ikasleak, eskaera egiten den unean, honako baldintza hauek bete beharko ditu:
a) Nafarroan funts publikoak jasotzen dituen ikastetxe batean eskolaturik egotea.
b) Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan aritzea.
5.a Eskaera aurkezteko epea eta tokia.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2014ko ekainaren 30ean bukatuko da.
5.2. Eskaerak ikaslea eskolaturik dagoen ikastetxean aurkeztu beharko dira, II. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz. Eredua interesdunen eskura egonen da ikastetxeetan.
6.a Aurkeztu beharreko agiriak.
6.1. Laguntzarako eskabidearekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Txosten medikoak, etxean egoteko agintzen dutenak, espero den iraupena adierazita. III. eranskina.
b) Laguntza transferentzia bidez jasotzeko eskabide-orria, banketxeak behar bezala betea, Nafarroako Gobernuari laguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada, edo aurreko urteetako laguntzak jasotzeko bankuko kontua aldatu bada. Eskabide-orria Interneten eskura daiteke, helbide honetan: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm.
6.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski izan ez edo deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, gehienez ere 5 egun balioduneko epean dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko eskatzen ahalko zaie laguntzak eskatzen dituztenei, eta ohartaraziko zaie hala egin ezean ezetsi eginen dela beraien eskaera.
7.a Diru-laguntza emateko prozedura eta prozeduraren instrukzioa.
7.1. Laguntzak emateko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluan aurreikusitako moduan; zehazki, eskaerak aurkeztu ahala tramitatuko eta ebatziko dira, eta, betiere, aurrekontuan horretarako nahikoa kreditu dagoen bitartean.
7.2. Laguntzarako eskaera jaso ondoren, ikastetxeak espediente osoa bidaliko dio Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko (CREENA) ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldeari, txostenekin eta egokitzat jotzen duen dokumentazioarekin batera, IV. eranskinari jarraikiz.
8.a Eskaeren balorazioa eta etxeko hezkuntza arretarako orduen esleipena.
8.1. Jasotzen duen informazioa ikusirik, ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldeak eskaera baloratuko du eta txostena eginen du. Bertan, eskatzaileari etxeko hezkuntza arretarako zenbat ordu esleitzen zaizkion zehaztuko du eta, kasua bada, deialdi honetako 3. oinarrian ezarritako helburuak lortzeko behar diren irakasleen maila eta espezialitatea.
8.2. Eskaerak eta ikasleen beharrak hobeki ebaluatzearren, bai ikastetxeko orientazio taldea bai ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldea etxean egoteko agintzen duen osasun arloko profesionalarekin harremanetan jartzen ahalko dira, laguntza eskatzaileak horretarako baimena eman ondoren.
8.3. Eskaerak baloratzeko, eskatzaileak emandako txosten medikoak aztertuko dira, eriondoak noiz arte iraunen duen eta deialdi honetako 3. oinarrian ezarritako helburuak lortzeko etxeko hezkuntza arretarako zenbat ordu behar diren kontuan hartuta.
8.4. Ondorio horietarako, irizpide hauek kontuan hartuko dira:
a) Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleei astean 5 orduko laguntza emanen zaie, gehienez ere. Ordu horiek hiru alditan banatuko dira, ahal dela. Ordu horiek arlo instrumentalak lantzeko erabiliko dira, bereziki.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, astean 8 orduko laguntza emanen da, gehienez ere. Ordu horiek bi orduko lau alditan banatuko dira, ahal dela.
c) Aurrekoez gain, hilero bi ordu erabiliko dira behar diren koordinazioak egiteko, programan dauden ikasleen tutoreen eta etxeko arreta ematen duten irakasleen artean.
d) Etxeko hezkuntza arreta ikasturteari dagokion egutegian emanen da.
8.5. Balorazio txostena Hezkuntza Departamentuko Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari igorriko zaio. Zerbitzu horrek, txostena ikusirik, interesdunari jakinaraziko dio zein baliabide esleitzen zaizkion.
8.6. Laguntzarako eskaerak ezetsitzat joko dira baldin eta aurkezten direnetik hilabetera berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada.
8.7. Laguntzarako eskaera ukatzen duen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
9.a Etxeko hezkuntza arreta jasotzeko behar berriak.
Esleitzen diren orduak aski ez badira etxeko hezkuntza arretarako ikasle baten beharrak asetzeko, eriondoaldia hasierako eskaeran uste zena baino luzeagoa delako, eskatzaileak inguruabar hori frogatzen duen beste txosten mediko bat aurkeztu beharko du. Txosten hori ikusirik, esleitutako orduak handitzen ahalko dira.
10.a Laguntzaren zenbatekoa.
Etxeko hezkuntza arretarako esleitzen diren orduak ordaintzeko ematen den laguntza ekonomikoaren zenbatekoa zehazteko, modulu ekonomiko hauek hartuko dira kontuan:
a) 12 euro orduan, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat.
b) 18 euro orduan, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat.
11.a Laguntza ordaintzeko eskaera eta haren justifikazio ekonomikoa.
11.1. Zerbitzu hau ematen duten irakasleei ordaintzeko egindako gastuak justifikatu ondoren ordainduko zaie onuradunei etxeko hezkuntza arretarako emandako orduei dagokien laguntza.
11.2. Horretarako, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldeak, nahi izanez gero, onuradunen eskura jartzen ahalko du Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen zerrenda bat. Irakasle horiek kualifikatuta egonen dira eriondoan dauden ikasleek etxeko hezkuntza arretarako dituzten beharrak asetzeko.
Laguntzaren onuradunek irakasle horiei ordaintzeko ardura izanen dute, emandako zerbitzuen truke. Irakasle horiek ez dute inolako kontratu- edo lan-harremanik izanen Hezkuntza Departamentuarekin.
11.3. Laguntza kobratzeko, onuradunek hilero aurkeztu beharko dute aurreko hilabeteari dagokion laguntza ordaintzeko eskaera, agiri hauekin batera:
–Irakasleari egindako ordainketa frogatzen duen agiria (banku bidezko transferentzia edo hartze-agiria).
–Ordainketari dagokion kontzeptua azaltzen duen agiria (irakaslearen izena, abizenak eta NANa, etxeko hezkuntza arretarako eman diren ordu kopurua, ordu horien egutegia eta ordutegia). V. eranskina.
11.4. Agiri horiek Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari zuzenduak.
Halaber, aurkezten ahalko dira azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez (erregistro elektroniko hori ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuak arautzen du).
11.5. Nolanahi ere, ordainketa egin dadila eskatzeko muga eguna 2014ko uztailaren 15a da.
12.a Laguntzak ematea eta ordaintzea.
12.1. Ordaintzeko eskaera ikusirik, eskaerak eta ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldeak eskatzaileari etxeko hezkuntza arretarako esleitutako ordu kopuruak bat egiten dutela egiaztatuko du Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuak, eta laguntza ordaintzeko proposamena igorriko du.
12.2. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiari dagokio ordaintzeko eskaerak ebaztea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskumenen ondorioz.
13.a Bateraezintasuna.
Diru-laguntza hau bateraezina izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak berak, beste administrazio publiko batzuek, erakunde publiko edo pribatuek eta norbanakoek, Espainiakoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin.
14.a Onuradunen betebeharrak.
Hauek dira onuradunen betebeharrak:
a) Laguntza erabiltzea bera ematean adierazten den xederako, eta Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituen egiaztapenak onartu eta erraztasunak ematea.
b) Etxeko hezkuntza arretarako irakasleekin adostu den ordutegia errespetatzea, eta hezkuntza arreta behar diren baldintzekin emateko leku bat prestatzea etxean.
c) Ordutegi horretan etxean senitarteko adinduren bat edo behar bezala baimenduriko pertsona dagoela bermatzea.
d) Behin eriondoa bukaturik, programaren irakasle edo maisu-maistrari oroitaraztea jarraipen txostenak igorri behar dizkiola ospitaleko eta etxeko hezkuntza arretarako taldeari. Talde horrek ikastetxeko zuzendaritzari igorriko dizkio txostenak.
15.a Betebeharrak ez betetzea eta laguntza itzultzea.
Deialdiaren oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, eman zen xederako ez erabiltzeak, laguntza zertan erabili den ezarritako modu eta epeetan ez justifikatzeak edo gezurrezko datuak emateak laguntza galtzea eta jasotako dirua itzuli beharra ekarriko dute, baita ordainketaren dataz geroztikako berandutza-interesak ordaintzea ere, hala badagokio, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 18. artikuluak ezarritakoaren arabera kalkulatuak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutako gainerako erantzukizunak ezertan galarazi gabe.
16.a Errekurtsoak.
Deialdiaren eta aplikazio egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
17. Aplikatu beharreko legeria.
Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.
II. ERANSKINA
Gurasoen edo legezko tutoreen eskaera, etxeko hezkuntza arretaren programan parte hartzeko
Jauna/andrea:
NANa:
Kalea:
Zenbakia/solairua:
P.K.:
Herria / Probintzia:
Harremanetarako telefonoa:
Ikaslearen aita, ama edo legezko tutorea:
Ikaslearen jaioteguna:
Ikastetxe honetan eskolatua:
Kurtsoa:
Helbidea:
Tutorea: ........................................................ Telefonoa:
Orientatzailea: .............................................. Telefonoa:
Justifikatzen dugu, txosten medikoaren bitartez, gure semea/alaba ezin dela ikastetxeko eskoletara jarraituki joan.
Eskatzen dugu Etxeko Hezkuntza Arretaren zerbitzua eslei dakigula, ahalik eta lasterren, semea/alaba eriondoan dagoen bitartean.
Konpromiso hauek hartzen ditugu:
–Zerbitzu horrekin ordutegi bat adostu eta errespetatzeko.
–Ahaide edo adin nagusiko norbait ordutegi horretan etxean egoteko betebeharra.
–Etxean zuzeneko irakaslana behar diren baldintzekin egiteko leku bat prestatzeko.
.................(e)n, 20.... (e)ko .............aren ..............(e)an
Sin.:
III. ERANSKINA
Txosten medikoa
Sendagileak:
Elkargoko kide zenbakia:
Jakitera ematen du ...................................................................... eria ..................................................... osasun zentroko ........................................... zerbitzuan jasotzen ari dela osasun laguntza, eta ezin izanen duela denboran bere ikastetxera joan ...........................................................................................................................................................
Hezkuntza arreta hau gomendatzen da:
Hezkuntza arreta OSOA etxean.
Hezkuntza arreta KONBINATUA, etxean eta ikastetxean.
–Bere ikastetxera pixkanaka itzul dadila laguntzeko.
–Aldizkako bajak eragiten dituen gaixotasun kronikoa duelako.
Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako Taldeak justifikatzen du, ikaslearen hezkuntza arretaren ondorioetarako.
.................(e)n, 20.... (e)ko .............aren ..............(e)an
Sin.:
Zigilua.
IV. ERANSKINA
Ikastetxearen txostena, etxeko hezkuntza arreta eskatzeko
Izena:
Ikastetxeko zuzendaria:
Herria:
Probintzia:
Kalea:
Telefonoa:
............................................................................ ikasleak etxeko hezkuntza arreta jaso dezan, gurasoen eskaera jasorik,
Gaur egun ikaslea ikastetxe honetan baitago ....................... kurtsoan matrikulatua.
Eriondoan esku-hartze hori ahalik eta lasterren baimentzeko eskatzen dut.
.................(e)n, 20.... (e)ko .............aren ..............(e)an | ||
|
|
|
(Ikastetxeko zigilua) | ||
V. ERANSKINA
Hartu-agiria
Izena:
(1. abizena)
(2. abizena)
NANa:
(Izena)
(1. abizena)
(2. abizena)
(NANa)
..........................aren aitaren/amaren eskutik ................................................. euroko zenbatekoa hartu du ........................... hilabeteetan etxean emandako eskolen truke .............................................
(HILABETEA) | ||
Eguna | Ordutegia | Ordu kopurua |
ORDU KOPURUA, OSOTARA | ||
.................(e)n, 20 ....ko .............aren ..............(e)an
Sinatua:
Iragarkiaren kodea: F1311571
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
