2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
5. poligonoko 44. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Alkatetzak aurtengo abuztuaren 7an eman ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen xehetasun azterlana, hain zuzen ere 5.katastroko poligonoko 44. lurzatiaren eraikinen lerrokadurak zehazteko eta bolumenen konposizio eta antolamendua aldatzeko, hori guztia Funesko ASetako 2.16 poligonoan agertzen baita. Hori guztia eginen da lurzatiaren eraikigarritasuna handitu gabe. Oscar Martínez Cirauqui da sustatzailea eta proiektua Ignacio San Juan Zabaleta arkitektoak prestatua da. Proiektuaren data 2013ko uztailaren 10a da.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera arte.
Funesen, 2013ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Isidro Velasco Estarriaga.
Iragarkiaren kodea: L1311416