161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2013ko apirilaren 11n egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko UA-12.6 unitateari dagokiona, UA-12.6 unitateko Konpentsazio Batzordeak egindako proposamenaren arabera.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2013ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

HIRIGINTZA ARAUDIA

17. artikulua. UA 12.6ko zuzeneko jarduketa.

–Unitatearen azalera: 6.928 m².

–Lagapenen azalera: 1.499,28 m².

–Erabilera: Jarduera ekonomikoak.

–Tipologia: Lehengo planeamenduaren arabera.

–Jarduketa sistema: konpentsazioa.

–Oharrak: Unitate hau jatorrizko U.A. 12 osatzen duten gainerako unitateetatik bereizirik garatuz gero, LAHFLaren 144. artikulua aplikatuko da esparru orokor hau urbanizatzeko kostuak banatzeko proiektuaren tramitaziorako. Eraikuntza errepideak babesteko foru legerian ezarritakoari lotuko zaio.

–Bide lagapena: 521,67 m².

–Berdeguneen lagapena: 977,61 m².

Azaldutako araudia ez da aldatzen, eta aldaketa puntual honek ekarriko du, zehazki, birzatiketa proiektutik sortutako lurzatiendako sarbidea ahalbidetzea, unitatearen hego-mendebaldean dagoen bidea erabilita, berdeguneetarako den lagapena murriztu edo kendu gabe. Hori dela eta, gutxi gorabehera 65 metro zabal eta 15 metro luze den berdeguneen lagapeneko laukizuzenaren ordez berdeguneen lagapeneko hiru espazio ezartzen dira, 6 metroko zabalera duten bi igarobide ahalbideko baitituzte, aipatutako bidetik lurzatietara sartzeko.

Baimena ematen da aldameneko UA 12.5 eta UA 12.7 unitateen mugetaraino eraikitzeko.

Iragarkiaren kodea: L1311293