161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Onespena

Ezkabarteko Udalak, 2013ko abuztuaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Salak emandako epaien edukiaren berri ematen da, 69/2013 eta 270/2013 zenbakidun errekurtsoetan, Vodafone, S.A.k eta France Telecom España S.A.U.k sustatu baitituzte, hurrenez hurren.

Haietan hein batean baiesten dira administrazioarekiko auzi-errekurtso horiek, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aurka aurkeztuak; ordenantza hori 2009ko urriaren 1eko osoko bilkuran onetsi zuen Ezkabarteko Udalak.

Azaldutakoa ikusirik, eta epaiak betearazteko, honako hau erabaki du Udalbatzak, aho batez:

1. 3. artikulua aldatzea, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean, eta ondoko testu hau onestea:

“3. artikulua. Tasa honen subjektu pasiboak dira aitzineko atalean aipatu diren horniduren zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresak. Telefonia mugikorreko enpresak salbuetsita, subjektu pasiboak izanen dira bai hornidurak egiteko erabiltzen diren sareen titularrak badira, bai, sare horien titularrak izan gabe, sareak erabiltzeko, haietara iristeko edo elkar lotzeko eskubideen titularrak badira.

Horri dagokionez, zerbitzu horiek ustiatzen dituzten enpresen artean sartzen dira banaketarako eta merkaturatzeko enpresak.”

2. Aipatutako ordenantza fiskalaren 5. artikulu osoa deuseztatzea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Ezkabarten, 2013ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1311288