161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (10 zenbakikoa). Iragarkia 2013ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Artikulu bakarra.–Ordenantzan den tarifen eranskineko I. epigrafeko 1.2 atala aldatzea; honela geratuko da:

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal).

Saltokiak hilabeterako, hiruhilekorako, seihilekorako eta urtebeterako esleituko dira; aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetean: 112,35 euro.

–Hiruhilekoan: 307,65 euro.

–Seihilekoan: 544,95 euro.

–Urtean: 961,80 euro.

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako esleitzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta 31,50 euro ordainduta.

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, edo,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1311364