2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Udalak, 2013ko abuztuaren 6an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zuen 2013rako luzatutako aurrekontuan 3. aldaketa egiteko espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia inork erreklamaziorik egin gabe iragaten bada, delako aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena bete beharrez.
Cintruenigon, 2013ko abuztuaren 7an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1311420