161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko
prozesuaren hastapena

Caparrosoko Udalak, 2013ko uztailaren 24an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKI ZUEN:

prozesua abiatzea, Udaleko lan-kontratudun finkoak funtzionario bilakatzeko, Nafarroako Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legean ezarritako baldintzekin.

Aipatu 19/2013 Foru Lege horren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, funtzionario bilakatzeko eskaerak udal honetako buruari zuzenduko zaizkio, eredua Udal Idazkaritzan baitago, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, mailari dagokion titulazioarekin batera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren 12 eta 15. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Aditzera ematen da, aipatu Foru Legearen 5. artikulan ezarritakoari jarraituz.

Caparroson, 2013ko uztailaren 24an.–Alkatea, M.ª José Lasterra Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1311454