2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
Ondareko ondasunaren enkante publikoa
Udalak, 2013ko ekainaren 21ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, aho batez erabaki zuen Burgiko Udalaren ondareko ondasun hau besterentzea enkante publikoaren bidez:
Lastategia, Kukula alderdian kokatua, Burgiko udal mugapean (katastroko 16. poligonoko 444. lurzatia). Agoizko 2. Jabetza Erregistroan dago inskribaturik: 2300. finka, 28. liburua, 3411. liburukia, 213. orria. Azalera 39,45 metro koadrokoa da eta lastategiak beheko solairua gehi solairu bat dauzka (78,90 metro koadro). Mugak: iparraldean, lastategia, katastroan 16. poligonoko 449. lurzatia dena; hegoaldean, altxonbidea, katastroan 16. poligonoko 333. lurzatian dagoena; ekialdean, bidea; mendebaldean, lastategia, katastroan 16. poligonoko 442. lurzatia dena.
Enkante publikoaren bidez besterenduko da.
Hasierako prezioa: 1.207,87 euro.
Besterentzeko erabakia Udalaren iragarki oholean egonen da hilabete batean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten proposamenak aurkez ditzaten espedientean dagoen ereduaren arabera.
Ondorio horietarako, espedientea Udaleko Idazkaritzan izanen dute eskura, hura aztertu eta kontsulta dezaten, jendea hartzeko orduetan.
Burgin, 2013ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1311298