161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1408/2013 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 27an emandako 502/2013 Ebazpenean baimendutako gastua handitzen duena. Ebazpen horren bidez, gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko diru-laguntzak arautu ziren.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 27an emandako 502/2013 Ebazpenaren bidez, gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik Nafarroako toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko diru-laguntzak arautu ziren. Ebazpen hartan 400.000 euroko gastua baimendu zen 2013ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Giza talde jakin batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programak” izeneko 15000 170000 4819 241115 kontu-sailaren kargura.

Aipatutako 502/2013 Ebazpenaren bidez baimendutako diru-izendapenarekin ezinezkoa izan denez izan diren eskari guztiei erantzutea, Nafarroako Gobernuak deialdi hartarako bideratutako diru kopuruari 400.000 euro gehitzea erabaki du. Deialdi horren helburua da diru-laguntzak ematea gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik Nafarroako toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 27an emandako 502/2013 Ebazpenean baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako diru-izendapenari 400.00 euro gehitu baitzaizkio. Ebazpen horren bidez, gizarteratze-errenta edo gizartean eta lanean txertatzeko eta enplegagarritasuna hobetzeko laguntza jasotzen duten pertsonak kontratatzeagatik toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Segurantzako enpresa-kuotak pagatzeko diru-laguntzak arautu ziren.

2. Deialdi horretarako baimendutako gastuari 400.000 euro gehitzeko baimena ematea, 2013ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Giza talde jakin batzuetan enplegua sustatzeko eta prestakuntzarako programak” izeneko 15000 170000 4819 241115 kontu-sailaren kargura (biltegi zentraleko zenbakia: 4263).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Irabazi asmorik gabeko entitateek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko abuztuaren 1ean.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F1311201