2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Baztango Udalaren 2013ko aurrekontuko 1 eta 2. aldaketak
(22 eta 23. espedienteak) eta Zahar Etxea erakunde autonomoko 3. aldaketa (1 eta 2. espedienteak). Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2013ko 182. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 11ni Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
–Kreditu berezia:
22/13 espedientea)
1-4513-60100.–Tokiak seinalatzea (Uema): 2.800,00 euro.
Finantzaketa: beheititze partziala gastuen kontu-saileko kredituan.
1-453-46300–Uemaren kuota-Udalerri Euskald. Mank: (-2.800,00 euro).
–Kreditu berezia:
23/13 espedientea)
1-121-62204.–Biltegia eraikitzea, Anizen. 9.000,00 euro.
Finantzabidea: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina:
1-870 –Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 9.000,00 euro.
FRANCISCO JOAQUÍN DE IRIARTE ZAHAR
etxea ERAKUNDE AUTONOMOA
–Kreditu berezia:
01/13 espedientea)
1-312-62200.–Hobekuntza lanak, Zahar etxean: 10.000,00 euro.
Finantzabidea: Egiazki bildutako diru-sarrera handiagoen bidez:
1-77000.–Zahar Etxearen aldeko dohaintza-herentzia: 10.000,00 euro.
–Kreditu berezia:
02/13 espedientea.
1-312-62300.–Zahar Etxerako lehorgailu industriala erostea. 6.100,00 euro.
Finantzabidea: Egiazki bildutako diru-sarrera handiagoen bidez:
1-77000.–Zahar Etxearen aldeko dohaintza-herentzia: 6.100,00 euro.
Baztanen, 2013ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1311447