2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARILLAS
Kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Barillasko Konstituzio etorbidea urbanizatzeko proiektua hein batean gauzatzeko
Barillasko Udalak kudeaketarako hirigintza hitzarmen sinatu du Barillasko Konstituzio etorbidea urbanizatzeko proiektua hein batean gauzatzeko. Hona hemen jabeak: Juan Carlos Alvarez Perrino eta Eugenia Ganso Pérez, Javier Ormazabal Achucarro eta M.ª Julia Echeverría Irigoyen, eta Javier Ucar Miramón, Hnos. Ucar, S.L. enpresaren ordezkari gisa.
Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina; epe horretan interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute Udal Idazkaritzan eta, nahi badute, bidezko alegazioak aurkezten ahalko dituzte, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Barillasen, 2013ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1311413