161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalean aplikatzea martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak zinegotzien boto-eskuordetzeari buruz aipatzen dituenak

Barañaingo Udalak, 2013ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea aldatu zuen martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legean aurreikusitakoa Barañaingo Udalari aplikatu ahal izateko hain zuen ere Udaletako zinegotzien botoa bertze baten esku uzteko.

Kontuan harturik, aipatu 11/2013 Foru Legearen ondorioz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 84.4 artikulu berriak aukera ematen diela Udalei beren Erregelamendu Organikoan sartzeko zinegotziek bertze baten esku uztea duten boto eskubidea, betiere halako kasu eta adibideetan:

“a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du beste zinegotzi baten esku, erditu ondoko sei astean.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen botoa beste baten esku uzteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eritasun larria izateagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du beste zinegotzi baten esku.

c) Ezgai-egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasotzen duena.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa beste baten esku uztea, inoiz ez lan batzordeetan edo bozketa behar duten bestelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere esku utzia.

f) Besteen esku utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdia baino gehiago.

g) Botoa bertze baten eskutan uzteko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.”

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen da; beraz, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan botoa eskuordetzeko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Ikusirik, orobat, Idazkaritzaren 2013ko uztailaren 16ko txostena, eta Langileria eta Ogasunaren Informazio Batzordea. Berrien Batzordearen 2013ko uztailaren 23ko irizpena.

Horiek horrela, honako hau erabaki da:

1. Onestea Barañaingo Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak (2013ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 18koa) emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau administrazio espedienteari atxikitzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Barañainen, 2013ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1311342