161. ALDIZKARIA - 2013ko abuztuaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

63/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, IKKS-2013 Araua onesten duena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan kalitatea kudeatzeko sistemak garatu, ezarri eta aitortzeko baldintzak arautzen dituena.

Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak ebaluazio-sistema publikoa sortu eta garatzeko behar diren neurriak ezarri zituen, bai Nafarroako administrazio publikoek diseinatu eta gauzatutako politika publikoak, bai administrazio horiek -zeinek bere eskumenen esparruan- nafar herritarrei emandako zerbitzuen kalitatea ebaluatuko dituena.

Hezkuntza Departamentuari dagokio hezkuntza sistemaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza zehaztu eta antolatzea, ikastetxe publikoek beren autonomiaz baliaturik egiten ahal dituzten ekintzak galarazi gabe.

Eskumen horren esparruan, Hezkuntza Departamentuak, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 230/2006 Ebazpenaren bidez, baimena eman zuen “Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena” izeneko programa abian jartzeko Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan.

Programa horren xedea zen aipatu foru legea eta horren ondoko arauen garapena betetzea, eta zehazki, jarraibideak ezartzea zerbitzuen gutunak egiteko, eskaera eta erabiltzaileen gogobetetze maila aztertzeko eta erreklamazioak, kexak eta iradokizunak egiteko sistema eraginkorra garatzeko.

Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 23an emandako 458/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan “Kalitatea kudeatzeko sistemen hedapena” izeneko programa jarraitzeko baimena eman zen eta “Kalitatearekiko konpromisoa” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenak emateko arauak ezarri ziren.

Era berean, Europako esparruan, Europar Batasuneko estatu kideen gobernuetako ordezkariek, 2007ko azaroaren 15ean egindako bilkuran, erabaki zuten beharrezkoa zela ahalegina egitea zuzentze-funtzioak betetzen dituzten irakasleek, irakasteko gaitasunak eta esperientzia izateaz gain, ikastetxeak kudeatu eta zuzentzeko kalitate handiko prestakuntza eskura dezaten bermatzeko.

Foru agindu honen bidez, ikastetxeetan Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezartzea ahalbidetuko duen eredua ezarri eta arautzen da; eredu hori arau propio baten arabera eginen da, hots, “Ikastetxeen Kalitatea Kudeatzeko Sistema-2013 Araua”, zeinak “Kalitatearekiko konpromisoa”, “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenak emateko bete beharreko gutxieneko baldintzak zehazten dituen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Foru agindu honen xedea da IKKS (Ikastetxeen Kalitatea Kudeatzeko Sistemak) 2013 Araua onestea eta horren garapena, ezarpena eta aitorpena arautzea Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan.

2. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru agindu hau aplikatuko da unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza duten eta beren borondatez kudeaketa sistema hau aplikatu nahi duten titulartasun publikoko ikastetxeetan.

3. artikulua. Ikastetxeen autonomia.

Ikastetxeek autonomia izanen dute kudeaketa sistema hau osorik edo partzialki hartzeko. Proposatzen den kudeaketa sistemaren esparruan, ikastetxeek aukera izanen dute beren beharretara hobekien egokitzen den KKSaren sekuentziak eta erritmoak hautatzeko.

Kalitate sareen programarekin bat egiten duten ikastetxeek horien koordinaziotik programatzen diren ezarpen sekuentzia jarraituko dute.

II. KAPITULUA

Kudeaketa eredua

4. artikulua. Kudeaketa eredua.

Kudeaketa ereduan jasotzen dira zenbait aitorpen eta egiaztagiri dituzten ikastetxe publikoek jarraitutako eta kontrastatutako jardunbide egokiak.

Eredu honen arabera, ikastetxeko funtzio-arlo guztiak estaltzen dituzten ekintza integratuak jarriko dira abian. Horren xedea da eskola-elkartea osatzen duten alderdi guztiak gogobetetzea.

Kalitatearen gaur egungo pentsamenduari jarraikiz, hauek dira ereduaren funtsezko oinarriak, eta beraz, ikastetxean aplikatuko direnak: lidergo partekatua arduradunen eta zuzendarien artean; plangintza eta helburu argiak eta jarraiak; prozesuen araberako kudeaketa; kontrola, ikaskuntza eta etengabeko hobekuntza; baliabideak ahal den hobekien kudeatzea; pertsonen inplikazioa, talde-lana eta intereseko taldeei arreta; emaitzei begiratzea.

Eredu horretan oinarrituz, ikastetxeak KKS propio bat prestatuko du, eragiketa eta jarduera guztiak elkarren artean erlazionatutako prozesuak bezala bilduko dituena. Prozesu horiek diseinatzean, dokumentatzean, ezartzean eta kontrolatzean, beren eraginkortasuna eta funtzionaltasuna etengabe hobetzeko moduan eginen da.

KKSa diseinatzeko eta ikastetxeetan ezartzeko, IKKS-2013 Arauaren baldintzak beteko dira (foru agindu honen I. eranskinean jaso dira).

III. KAPITULUA

IKKS (Ikastetxeetan Kalitatea Kudeatzeko Sistema) 2013 Araua

5. artikulua. Baldintzak.

IKKS-2013 Arauaren bidez ezartzen dira ikastetxeek beren KKSaren diseinuan, ezarpenean eta mantentze-lanetan bete beharreko baldintzak Hezkuntza Departamentuak “Kalitatearekiko konpromisoa”, “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenak eman diezazkien.

Arau horren baldintzak orokorrak dira, ikastetxe guztietan aplikatzeko modukoak izan daitezen.

Foru agindu honen II. eranskinean jasotakoak IKKS-2013 Arauaren baldintza berariazkoak dira.

6. artikulua. Berariazko baldintzetatik salbuestea.

Ikastetxeen ezaugarrien arabera, arau honen berariazko baldintza batzuk salbuesten ahalko dira. Hona, eskatuko ez diren baldintzak:

1. Zerbitzu osagarriak: ikastetxe guztietan.

2. Aniztasunarekiko arreta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak ez diren irakaskuntzetan.

3. Lantokiko prestakuntza: LHkoak ez diren irakaskuntzetan eta Hasierako lanbide kualifikazioko programak bakarrik ematen dituzten bigarren hezkuntzako ikastetxeetan.

4. Ikastetxearen autoebaluazioa: “Kalitatearekiko konpromisoa” edo “Kalitatezko ikastetxea” aitorpenak eskuratu edo berritu nahi dituzten ikastetxeetan.

5. Ekonomia eta erosketak kudeatzea eta mantentze-lanak: lerro bakarreko ikastetxeetan.

7. artikulua. Baldintzak aldatzea.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak IKKS-2013 Arauaren baldintzak gainbegiratuko ditu aldian behin beharrezkotzat jotzen diren egokitzapenak egiteko. Ebaluazioa egiteko, aintzat hartuko dira kalitate sareen arduradunen esperientzia eta Ikuskapen Zerbitzuko sistemaren auditoreak.

IKKS-2013 Arauaren aldaketak onesteko, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak ebazpena emanen du. Era berean, baldintzak egokitzen ahalko dira Haur eta Lehen Hezkuntzako herrietako ikastetxe edo ikastetxe osatugabeetan, zein araubide bereziko ikastetxeetan, aplikatzeko.

IKKS-2013 Arauan egiten diren aldaketak aintzat hartuta, ikastetxeek KKSan behar diren aldaketak eta egokitzapenak eginen dituzte.

IV. KAPITULUA

Kalitatea Kudeatzeko Sistema ezartzea

8. artikulua. Sistema ezartzeko programa.

Hezkuntza Departamentuak jardueren programa bat prestatuko du kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sistema hau ikastetxe publikoetan ezartzea errazteko.

Koordinazioari eta aholkularitza teknikoari dagokienez, Hezkuntza Departamentuak behar diren neurriak hartuko ditu, programa ongi gauza dadin.

Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak prestakuntza jarduerak koordinatuko ditu, hala sartu berri diren arduradunentzat, nola dagoeneko sistema ikastetxean ezartzen ari direnentzat.

9. artikulua. Kalitate sareak.

Ezartzen den programa garatzeko, Hezkuntza Departamentuak kalitate sareak antolatuko ditu.

Kalitate sare horiek lantaldeak bezala egituratzen dira: ikastetxeetako ordezkariek osatzen dituzte, KKSaren ezarpenean modu koordinatuan aurrera egiteko.

Kalitate sareetan sartu nahi duten ikastetxeek eskabidea aurkeztu beharko dute horretarako ezarritako epeen barnean. Foru agindu honen III. eranskinean dago eskabide eredua. Kalitate sareetan sartzeko, beharrezkoa izanen da aldez aurretik eskola-kontseiluaren onespena izatea eta ikastetxeak konpromisoa hartzea Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak ezarritako prestakuntza programa jarraitzeko.

Kalitate sare horietan sartzeko lehentasuna izanen dute Hezkuntza Departamentuak antolatutako KKSeko hasierako prestakuntza egin zuten edo egiten ari diren zuzendaritza taldekideren bat duten ikastetxeek. Modu berean, esparru horretan behar bezala egiaztatuta dagoen bestelako prestakuntza jaso duten irakasleek dituzten ikastetxeek ere lehentasuna izango dute.

Programa horretan parte hartzen duten ikastetxeak laneko sare batean sartuko dira kudeaketa sistemak modu koordinatuan ezartzen joateko (IKKS-2013 Arauaren arabera) eta elkarren segidako lau fasetik igaroko dira.

–1. fasea. Kalitatezko kudeaketaren oinarriak ezagutzea, irakatsi eta ikasteko prozesuekin lotua, ikastetxeetako esperientzia hurbiletik abiatuz.

–2. fasea. Prozesuen definizioa, ezarpena eta hobekuntza modu sistematikoan eta osoan; horrek aukera emanen die kanpo-ebaluazio bat eginda “Kalitatearekiko konpromisoa” edo “Kalitatezko ikastetxea” aitorpenak eskuratzeko.

–3. fasea. Hirugarren fasean, ezarritako kudeaketa sistema eguneratua mantentzeko lanaz gain, Zerbitzuen Gutuna eginen da, eta “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratu nahi duten ikastetxeen kasuan, ikastetxearen autoebaluazioa.

–4. fasea. Fase honetan, ikastetxeek, modu autonomoan, beren kudeaketa sistemetan sakontzen jarraituko dute, etengabeko hobekuntzaren bidez (jardunbide egokiak, tresna informatikoak, irakaslanerako orientabideak...) erabateko kalitatea lortu arte .

Kalitate sareetan parte hartzen duten ikastetxeek kalitatearen koordinazio-taldeak programatutako lana bete beharko dute. Ikasturtea bukatutakoan, kasuan kasuko sareko aholkulariek ikasturtean zehar egindako jardueren oroitidazkia aurkeztuko diote Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari, ikastetxe bakoitzaren betetze-maila adierazita.

Ez-betetze kasuetarako, aholkulariak beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak proposatzen ahalko ditu, ikastetxea kalitate sareetatik kanpo uzteko aukera barne. Azken hori gauzatu ahal izateko, Kalitatearen Bulegoak ikastetxeko zuzendaritza taldeari aurretik entzun beharko dio.

Sistema ezartzeko programa bertan behera utzi nahi duten ikastetxeen kasuan, programa uzteko eskabidea aurkeztu beharko dute, foru agindu honen IV. eranskinean jasotako ereduaren araberakoa. Eskola-kontseiluaren onespena beharrezkoa izanen da sistema ezartzeko programa uzteko.

10. artikulua. Kalitatearen arduraduna.

Kalitate sareetan sartzen diren ikastetxeek konpromisoa hartuko dute klaustroko kide bat kalitatearen arduradun izendatzeko. Pertsona horrek, eta gutxienez ere zuzendaritza taldeko beste kide batek, dagokion sareko prestakuntza bileretara joan beharko du, eta ikastetxeak bilera horietan erabakitako zereginak adierazitako epeetan eta behar den bezala betetzen dituela ziurtatzeko ardura izanen du.

Kalitatearen arduraduna KKSa ikastetxean ezartzeko koordinazioaz arduratuko da, eta sistema osoaren dokumentazioa eta erregistroak behar den bezala eta eskuragarri mantenduko ditu.

Horretarako, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen irakastorduak izanen ditu, bere ordutegi pertsonalaren barnean.

11. artikulua. Programaren aholkularitza teknikoa eta koordinazioa.

Kalitate sareak koordinatzeko, kalitate sareak koordinatzeko talde bat egonen da, Hezkuntza Departamentuak zehazten dituen ordu-dedikazioa eta aitorpena izanen dituena. Besteak beste, honako eginkizun hauek izanen ditu talde horrek: kalitate-arloaren urteko prestakuntza plana definitu, antolatu eta koordinatzea; sareei zuzenean aholkatzea; ikastetxeen jarraipena egitea, bai eta haiek hartutako konpromisoen betetze-mailarena ere; eta kalitatea kudeatzeko tresna informatikoak garatzea eta hobetzea.

Koordinazio-taldea sare guztiei erantzuteko nahikoa ez balitz, Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak kalitate-kudeaketan esperientzia duten beste pertsona batzuen laguntza izaten ahalko du, kasuan kasuko sareak aholkatzearren.

12. artikulua. Ezarpen programaren urteko ebaluazioa eta balorazioa.

Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak lortutako emaitzak ebaluatuko ditu urtero, eta horretarako, ikastetxeen ebaluazioari buruz Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak emandako txostena izanen du.

Ezarpen programa egoki jarraitzeko, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzuak aldian aldiko bilerak egiten ahalko ditu, non ondokoek hartuko duten parte: kalitate sareetan ikastetxeen ordezkari direnek, programaren koordinazio-taldeak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eta beste erakunde eta pertsona batzuek.

V. KAPITULUA

Ikastetxeetan kalitatea kudeatzeko sistemen ebaluazioa

13. artikulua. KKSaren ebaluazioa.

Ikastetxeen KKSa ebaluatzeko, ikuskapen prozesuak edo kanpoko auditoretzak eginen dira.

“Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena eskuratu nahi duten ikastetxeak ebaluatzeko, ikuskapen prozesu bat abiaraziko da, eta horren bidez egiaztatuko da ikastetxeek KKSaren diseinuari, ezarpenari eta mantentzeari dagokienez programatutako lana betetzen ote duten, lan horretan oinarritzen baita aitorpen hori.

14. artikulua. KKSaren kanpoko auditoretza.

“Kalitatezko ikastetxea” edo “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratu nahi duten ikastetxeak ebaluatzeko, kanpoko auditoretza eginen da.

KKSaren kanpoko auditoretza eginda, ebidentzia objektiboak lortuko dira eta auditoretzetarako ezarritako irizpideak betetzen ote diren zehazten ahalko da.

15. artikulua. Kanpoko auditoretzaren helburuak.

a) Ikastetxearen KKSaren diseinua eta dokumentazioa egokiak ote diren egiaztatzea IKKS-2013 Arauaren baldintzei dagokienez.

b) Ikastetxearen KKSa modu eraginkorrean ezarri eta mantentzen den egiaztatzea.

c) KKSaren kontrola, neurketa, azterketa eta etengabeko hobekuntza egiaztatzea.

d) KKSa ikuskatzen den arauaren baldintzekin bat datorren zehaztea.

e) KKSaren ez-betetzeak eta bat ez etortzeak identifikatzea ikuskatzen den arauari dagokionez.

f) Ikastetxeko KKSan hobetu daitezkeen arloak hautematea.

g) Kasua bada, KKSaren aitorpena gomendatzea dagokion ikastetxearen izenean.

16. artikulua. Kanpoko auditoretzaren irizpideak.

Honako irizpide hauek hartuko dira kontuan kanpoko auditoretza egitean:

a) IKKS-2013 Arauak ikastetxeen kudeaketa sistema diseinatzeko, ezartzeko eta hobetzeko jarraibide gisa ezarritako baldintzak.

b) Hezkuntza sistemari aplikatu beharreko legeek eta erregelamendu indardunek ezarritakoak.

c) Ikastetxeak berak barne araubidean ezarritakoak.

17. artikulua. Arduradunak.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak izanen du KKSak ikuskapen prozesuen bidez edo kanpoko auditoretzen bidez ebaluatzeko ardura. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ezin badie ikasturte berean KKSaren ebaluazioaren eskaera guztiei aurre egin, Hezkuntza Departamentuak antolaketa arloko beste neurri batzuk hartzen ahalko ditu.

18. artikulua. Kanpoko auditoretzaren txostena.

KKSaren ebaluazioa bukatzean, txosten bat prestatuko da, argia eta irakurterraza izanen dena eta ikastetxeko terminologia propioa erabiliko duena, eta bertan adieraziko dira hautemandako desadostasunak, behar bezala justifikatuak ebidentzia objektiboen bidez. Desadostasun bakoitzaren ondoan, bete ez den arauaren baldintza zein den adieraziko da, bai eta baldintzaren deskribapena, ez betetzearen larritasuna, ez betetzea hautemateko modua eta ez betetzearekin lotutako erregistroak eta dokumentazioa ere.

Txostenetan sistemaren ikuspegi orokorra izateko moduko oharrak jasoko dira, balizko neurri zuzentzaileak proposatu eta hobetzeko aukerak ezagutaraziko dituztenak (azken horiek prozesuei, jarduerei, eragiketei, dokumentazioari, emaitzei eta abarrei dagokienez). Ondorioak eta txostena aurkezteko epea 3 egunekoa izanen da KKSaren ebaluazioaren bisita bukatzen denetik hasita.

19. artikulua. KKSaren ebaluazioa egiteko eskaera.

KKSaren aitorpena eskuratu nahi duten ikastetxeek KKSa ebaluatzeko eskaera egin beharko diote Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari, foru agindu honen V. eranskinaren araberakoa.

Ikastetxeko zuzendariak eginen du KKSa ebaluatzeko eskaera, ebaluazioa zein ikasturtetan egin nahi den, aurreko ikasturtean, eta eskaera horretan adieraziko da aldez aurretik 21. artikuluan ezarritako baldintza guztiak betetzen direla. Baldintzaren bat bete ezean, ikastetxea KKSa ebaluatzeko urteko programatik kanpo geratuko da.

VI. KAPITULUA

Aitorpenak

20. artikulua. KKSa aitortzea.

IKKS-2013 Arauaren araberako KKSa ezartzen duten ikastetxeek Hezkuntza Departamentuaren aitorpen hauek eskuratzen ahalko dituzte:

1.–”Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena.

2.–”Kalitatezko ikastetxea” aitorpena.

3.–”Ikastetxe bikaina” aitorpena.

“Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpenak lau ikasturtetarako balioko du eta epe hori bukatutakoan berritzen ahalko da, dagokion ikuskapen prozesua egin ondoren.

“Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenek hiru ikasturtetarako balioko dute, eta epe hori bukatutakoan berritzen ahalko dira, aitorpena berritzeko kanpoko auditoretza egin ondoren.

“Kalitatearekiko konpromisoa”, “Kalitatezko ikastetxea” eta “Ikastetxe bikaina” aitorpenak eskuratu edo berritu nahi dituzten ikastetxeek KKSa ebaluatzeko eskaera egin beharko dute 19. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

21. artikulua. Aitorpenak eskuratzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak.

1. Hona hemen “Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena eskuratzeko edo berritzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

a) Hezkuntza sistemaren antolamenduan ikastetxeen antolaketari dagokionez legez ezarritako zehaztapenak betetzea.

b) Hezkuntza Departamentuak sustatutako hobekuntza planak aplikatzea.

2. Hona hemen “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena eskuratzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

a) Hezkuntza sistemaren antolamenduan ikastetxeen antolaketari dagokionez legez ezarritako zehaztapenak betetzea.

b) Hezkuntza Departamentuak sustatutako hobekuntza planak aplikatzea.

c) Kudeaketa sistemaren barne auditoretza osoa egitea kanpoko auditoretza egin aurreko ikasturtean.

d) Kalitate Bulegoari igortzea barne auditoretzaren txostena.

3. Hona hemen “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

a) “Kalitatezko ikastetxe” aitorpena izatea.

b) Kudeaketa sistemaren barne auditoretza osoa egitea “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena eskuratu ondoko bi ikasturteetan, kudeaketa sistema modu eraginkorrean mantentzen dela bermatzen dutenak.

c) Ikastetxearen autoebaluazioa egitea.

d) Zerbitzuen gutuna indarreko araudiaren arabera prestatzea.

e) Kalitate Bulegoari igortzea ikasturte bakoitzeko barne auditoretzako txostenak eta ikastetxearen autoebaluazioarena.

f) Auditoretzetan eta ikastetxearen autoebaluazioan hautemandako hobetzeko arlo nabarmenenak hurrengo ikasturteko urteko lan plangintzan sartzea.

4. Hona hemen “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena berritzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

a) Kudeaketa sistemaren barne auditoretza osoa egitea “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena eskuratu ondoko bi ikasturteetan, kudeaketa sistema modu eraginkorrean mantentzen dela bermatzen dutenak.

b) Zerbitzuen gutuna prestatzea edo, kasua bada, berritzea, indarreko araudian ezarritakoaekin bat.

c) Kalitate Bulegoari ikasturte bakoitzean egindako barne auditoretzako txostenak igortzea.

d) Auditoretzetan hautemandako hobetzeko arlo nabarmenenak hurrengo ikasturteko urteko lan plangintzan sartzea.

5. Hona hemen “Ikastetxe bikaina” aitorpena berritzeko aldez aurretik bete beharreko baldintzak:

a) Kudeaketa sistemaren barne auditoretza osoa egitea “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratu ondoko bi ikasturteetan, kudeaketa sistema modu eraginkorrean mantentzen dela bermatzen dutenak.

b) Ikastetxearen autoebaluazioa egitea.

c) Zerbitzuen gutuna indarreko araudiaren arabera berritzea.

d) Kalitate Bulegoari igortzea ikasturte bakoitzeko barne auditoretzako txostenak eta ikastetxearen autoebaluazioarena.

e) Auditoretzetan eta ikastetxearen autoebaluazioan hautemandako hobetzeko arlo nabarmenenak hurrengo ikasturteko urteko lan plangintzan sartzea.

22. artikulua. Aitorpena iraungitzea.

KKSaren ebaluazioa ez gainditzeagatik “Kalitatearekiko konpromisoa” edo “Kalitatezko ikastetxea” aitorpenak eskuratzen ez dituzten ikastetxeek ikuskapen prozesu berria egiten ahalko dute edo, kasua bada, kanpoko auditoretza, hurrengo ikasturtetik aurrera, aitorpen hori eskuratze aldera.

Kanpoko auditoretza egin ondoren “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratu ez duten ikastetxeek kanpoko auditoretza berria eskatu beharko dute hurrengo ikasturterako, “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena berritzeko nahiz “Ikastetxe bikaina”rena lortzeko. Kanpoko auditoretza eskatzen ez duten ikastetxeek edo KKSaren ebaluazioa gainditzen ez dutenek aitorpen horiek galduko dituzte.

Kanpoko auditoretza egin ondoren “Kalitatezko ikastetxea” edo “Ikastetxe bikaina” aitorpenak eskuratu ez dituzten ikastetxeek kanpoko auditoretza berria eskatu beharko dute hurrengo ikasturterako. Kanpoko auditoretza eskatzen ez duten ikastetxeek edo KKSaren ebaluazioa gainditzen ez dutenek aitorpen horiek galduko dituzte.

Lehen xedapen gehigarria.–2012-2013 ikasturtean eskatutako ebaluazioei aplikatu beharrekoa.

IKKS-2006 Araua aplikatzen jarraituko da Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak 2013-2014 ikasturterako urteko jarduketa planean proposatutako ikastetxe publikoen KKSen ebaluazioan. 2012-2013 ikasturtean eskatu ziren ebaluazio horiek.

Bigarren xedapen gehigarria.–”Kalitatezko ikastetxea” aitorpena zuzenean eskuratzea.

1. IKKS-2006 Arauarekin bat, kanpoko auditoretza egin ondoren “Kalitatearekiko konpromisoa” eskuratu duten ikastetxeek zuzenean eskuratuko dute “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena.

2. ISO 9001:2008 egiaztagiria edo hurrengoak eskuratzen dituzten ikastetxeek zuzenean lortuko dute “Kalitatezko ikastetxea” aitorpena, ikasturte bakoitzean aitortutako ikastetxeei ematearekin batera.

Hirugarren xedapen gehigarria.–”Ikastetxe bikaina” aitorpena zuzenean eskuratzea.

Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak urtero egiten dituen deialdietan EFQM 400+ balorazioa edo hortik gorakoa eskuratzen duten ikastetxeek “Ikastetxe bikaina” aitorpena eskuratuko dute zuzenean, ikasturte bakoitzean aitortutako ikastetxeei ematearekin batera.

Lehen xedapen iragankorra.–ISO egiaztagiria edo “Ikastetxe bikaina” aitorpena duten ikastetxeen KKSak IKKS-2013 Araura egokitzea.

2012-2013 ikasturtean ISO 9001:2008 egiaztagiria edo “Ikastetxe bikaina” aitorpena berritzeko egoeran dauden ikastetxeek, ebaluazioa IKKS-2013 Arauari jarraikiz eskatzen badute, 2013-2014 ikasturtea izanen dute beren KKSa IKKS-2013 Araura egokitzeko. Epe horretan, “Ikastetxe bikaina” aitorpena mantenduko dute. 2013-2014 ikasturtean kanpoko auditoretza eskatu beharko dute “Ikastetxe bikaina” aitorpena berritzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Xedapen hauek indarrik gabe gelditzen dira:

1. 230/2006 Ebazpena, martxoaren 6koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana.

2. 458/2010 Ebazpena, azaroaren 23koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana.

3. Foru agindu honetan xedatutakoaren kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko uztailaren 5ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

IKKS-2013 Arauaren baldintzak

Baldintza orokorrak.

KKSa diseinatu eta ezartzeko jarraitu beharreko funtsezko baldintzak dira. Irizpide hauek hartuko dira kontuan:

1.–Ikastetxeko jarduerak eta eragiketak identifikatzea eta biltzea, kasuan kasuko prozedurak ezarriz.

2.–Prozesuen mapa ezartzea, ikastetxeko prozesuak identifikatzea ahalbidetuko duena.

3.–Identifikatutako prozesuak Arauaren baldintzen arabera diseinatzea eta dokumentatzea.

4.–Prozesuak modu kontrolatuan ezartzea eta mantentzea, horietarako ezarritako zehaztapenetan eta kalitatezko irizpideetan aurreikusten den bezala.

5.–Beharrezkoak diren baliabideak eta informazioa eskura izatea, prozesuak modu egokian gara daitezen.

6.–Prozesuen jarraipena, kontrola eta hobekuntza egitea, horien adostasuna, eraginkortasuna eta etengabeko hobekuntza bermatzeko.

7.–Identifikatutako prozesuak biltzen dituen eta horiei erantzuna emanen dien KKSa prestatzea.

8.–KKSa irakaskuntza arautu guztietan aplikatzea, bai eta hizkuntza-programa eta -eredu ofizialetan, langile, baliabide, instalazio eta eskola-zerbitzuen erabiltzaileengan.

Betebehar berariazkoak.

KKSa diseinatu eta ezartzeko jarraitu beharreko berariazko baldintzak dira. Atal hauetan zerrendatu dira betebehar berariazko horiek:

1.–Matrikulazioa, irakaskuntzaren plangintza eta zerbitzu osagarriak.

a) Hezkuntza eskaintza, hedapena eta matrikulazioa.

1. Ikastetxeak definitu eta dokumentatu beharko du zer nolako prozedura jarraituko duen hezkuntza eskaintza hedatzeko, ikasturteko zehaztapenak prestatzeko, aurrez izena emateko eta ikastetxean matrikulatzeko.

2. Ikastetxean ematen diren irakaskuntza arautu guztiei gutxienez aplikatuko zaie.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasturteko zehaztapenak eta aurrez izena emateko eta matrikulatzeko inprimakiak.

b) Ikasturteko plangintza.

1. Ikastetxeak definitu eta dokumentatu beharko du zer nolako prozedura jarraituko duen ikasturtea antolatzeko, hasi plantillatik eta buka ordutegietan.

2. Honakoak prestatuko dira ikasturtearen plangintzan: eskola-egutegia, baimendutako taldeak, ikastetxeari esleitutako plantilla, irakasleen ordutegiak, ikasle eta gela arruntak eta bereziak, guardien plana, bertaratzeen kontrola eta jarraipena eta irakasleek ordutegia betetzen dutela zaintzea.

3. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxeko langileak, ikasleak, instalazioak eta ikasturtea abiarazteko egin beharreko jarduketak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: eskola-egutegia, ordutegi orokorra, irakasleen, taldeen eta gelen ordutegi arruntak eta ordutegi berariazkoak, guardien plana eta hutsegiteen parteak.

c) Zerbitzu osagarriak.

1. Ikastetxeak diseinatu eta dokumentatu beharko du zer nolako prozedura jarraituko duen eskola-zerbitzu hauen plana prestatzeko: jantokia, garraioa, eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak eta abar.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira eskola-zerbitzuen (jantokia, garraioa, eskolaz kanpoko jarduerak, jarduera osagarriak eta abar) erabiltzaileak.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: urteko plana eta kasuan kasuko zerbitzuaren dokumentu berariazkoak.

d) Matrikulazioa, irakaskuntzaren plangintza eta zerbitzu osagarriak neurtzeko adierazleak.

Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketarako adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: betetako ikaspostu kopurua, ikasle errealen edo potentzialen fideltasuna, matrikulen eta taldeen bilakaera, ikasturtearen antolaketarekiko gogobetetasun maila eta jarduera osagarrietako eta eskolaz kanpokoetako parte-hartzea eta gogobetetasuna.

2.–Irakatsi eta ikasteko prozesuaren kudeaketa.

a) Ikasleak hartzea.

1. Prozedura bat ezarriko da ikasle sartu berriei eta, kasua bada, familiei, ikasturtearen hasieran edo ikastetxean sartzen direnean, ikastetxearen antolaketari, funtzionamenduari eta jarduerei buruzko informazio zehatza emateko.

2. Prozedura horretan garatzen diren jarduera guztiak zehaztuko dira, ikasleen harreratik hasita azken ebaluaziora arte.

3. Ikasle sartu berriak sartuko dira prozedura horretan eta, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen kasuan, beren familiak ere bai.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta argibideetarako agiriak eta harrera gidak izaten ahalko dira, besteak beste.

5. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasle berrien eta beren familien gogobetetasuna eta familien bertaratzea harrera saioetara.

b) Programazioa.

1. Programazio didaktikoa prestatzeko eta horren jarraipena, ebaluazioa eta hobekuntza egiteko jarraituko den prozedura zehaztuko da.

2. Programazio didaktikoak ikastetxeak ezarritako eredu(eta)ra egokituko dira. Programazioko dokumentuek argi eta garbi definituko dituzte indarreko araudiak zehazten dituen atalak, besteak beste, helburuak, gaitasunak, edukiak, tenporalizazioa, metodologia, aniztasunarekiko arreta, ebaluazio irizpideak, ebaluazio prozedurak, kalifikazio irizpideak eta errekuperazioenak.

3. Ikasturtearen hasierarako idatzia egon beharko da alor, gai edo modulu bakoitzeko programazio orokorra, eta ikasleei edo familiei horren nondik norakoen berri emanen zaie, gutxienez ere honakoak adierazita: helburuak, unitate didaktikoen izenburua eta tenporalizazioa, ebaluazioa egiteko tresnak eta kalifikatzeko eta errekuperatzeko irizpideak.

4. Programazioen noizbehinkako jarraipena planifikatu eta gauzatu eginen da, horretarako tresna egokiak erabiliz; horrela, programazioak atal ezberdinetan ezarritako baldintzekin bat ote datozen zehaztuko da. Era berean, beharrezkoak diren zuzenketak, doikuntzak eta aldaketak erabakiko dira, programazioen adostasuna eta etengabeko hobekuntza bermatzeko.

5. Amaierako oroitidazkiak ikastetxeak adostutako eredu(eta)ra egokituko dira. Horietan honakoak jasoko dira gutxienez: programazioaren garapen mailaren gaineko balorazioak, lortutako emaitzak eta hurrengo ikasturterako proposatzen diren hobekuntzak.

6. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxean ematen diren alor, gai edo modulu guztiak.

7. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: programazio didaktikoak, programazioaren jarraipena eta alor, gai eta modulu guztien amaierako oroitidazkiak.

8. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: ereduari egokitutako programazioak, unitate didaktikoen arabera egindako programazioak, irakasleen gogobetetasuna, programazioen jarraipena eta ereduari egokitutako oroitidazkiak.

c) Gelako jarduerak.

1. Klasea aldez aurretik prestatzeko, gelan jarduerak egiteko eta ikasleen lana jarraitu eta baloratzeko prozedura ezarri beharko da. Gelan egin beharreko oinarrizko jarduerak definituko dira alor, gai edo modulu bakoitzerako, programazio didaktikoarekin koherenteak izanen direnak.

2. Irakasleek saio bakoitzean egin diren edo eginen diren gelako jarduerak erregistratuko dituzte, bai eta ebaluazio jardueretan jasotako oharrak eta kalifikazioak, eta ikasleen hutsegiteak ere.

3. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxeko talde guztien alor, gai eta modulu guztiak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasleen hutsegiteak, emandako klaseen kontrola, emandako unitate didaktikoen kontrola, saio bakoitzean gelan egin diren jarduerak eta ikasleen errendimenduari dagozkion oharrak eta kalifikazioak.

5. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izaten ahalko dira: emandako klaseak, emandako edukiak, ikasleen bertaratzea, gai diren ikasleen indizea eta ikasleen eta familien gogobetetasun maila.

d) Ebaluazioa.

1. Ikasleak ebaluatzeko prozedura definitu beharko da, programazioetan ikasleen ebaluazio eta kalifikaziorako ezarritako irizpideetan oinarritua.

2. Ebaluazioen egutegi arruntak eta errekuperazioenak, kalifikazioak jasotzekoak eta ebaluazio saioak egitekoenak prestatzeko jarraitu beharreko prozedura zehaztuko da. Ebaluazio saioetan gutxienez ere alderdi hauek aztertuko dira: taldearen azterketa orokorra, ikasle bakoitzarena, emaitzak eta mailaz igotzeko aurreikuspenak, eta emaitzak hobetzeko neurriak. Gainera, aurreko bileretan hartutako erabakien jarraipena eginen da.

3. Kalifikazioak jarri eta ikasleei emateko prozedura, bai eta azken erreklamazioa egitekoa, zein prozeduraren bidez eginen den zehaztuko da, legezko baldintzekin bat.

4. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxean ematen diren alor, gai eta modulu guztiak.

5. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: alor, gai eta moduluetako kalifikazioen zerrenda, noten liburuxka, ebaluazio saioaren akta, akta ofizialak eta ikasleen erreklamazioak.

6. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: datuak epearen barnean entregatzea, tutoreari txostenak ematea, aktak betetzea eta hartutako erabakien jarraipena.

e) Orientabideak eta tutoretza.

1. Honako hauetarako prozedura bat zehaztuko da: tutoreen koordinazioa, talde tutoretzako jarduerak, ikasleen eta familien banakako tutoretzak eta familia eta ikasleendako orientabideen bilera orokorrak.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikasleendako orientabide eta tutoretzako jarduerak eta, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen kasuan, familiendako orientabideak eta tutoretza ere bai.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: tutoretza-plana, ikasleekin eta familiekin egindako elkarrizketen erregistroa eta orientabideen gidak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasleen eta familien gogobetetasuna tutoretza lanari dagokionez, tutorearen gogobetetasuna tutoretza jarduerei dagokienez, eta aurreikusitako jardueren betetze maila.

f) Aniztasunarekiko arreta.

1. Ikastetxeak zehaztu eginen du nola erantzunen dien hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei. Horretarako, zenbait jarduketa abiaraziko dira, besteak beste: hezkuntza-premia bereziak hautematea, antolaketa arloko neurriak zehaztea, giza baliabideak antolatzea eta emandako arreta ebaluatzea.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira hezkuntza arruntaz bestelakoa behar duten ikasle guztiak.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: aniztasunari arreta emateko plana, arreta jaso duten ikasleen zerrendak, antolaketa arloko neurrien erregistroak eta banakako curriculum-egokitzapenak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: inplikatutako familien gogobetetasun maila, irakasleen gogobetetasuna antolaketa arloko neurriei dagokienez, deribazio eskaeren portzentajea, arreta jaso duten beharren portzentajea eta lortutako emaitzak.

g) Bizikidetza.

1. Ikastetxeak bizikidetzako plana prestatu beharko du eta plan hori gauzatzeko, komunikatzeko, zabaltzeko, jarraitzeko eta amaieran ebaluatzeko jarduerak definitu eta dokumentatu beharko ditu. Bizikidetzako arazoak prebenitu eta hautemateko jarduerak jasoko ditu aipatu planak, bai eta hezkuntza arloko neurriak aplikatzekoak ere.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira eskola-elkarteko kide guztiak.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: bizikidetza plana, gatazkak hauteman eta bideratzeko erregistroak, eta bizikidetzaren aurkako jarreren parteak eta hartutako hezkuntza neurrienak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasleen, familien eta irakasleen gogobetetasuna ikastetxeko bizikidetzari dagokionez, bitartekaritzaren bidez konpondutako gatazkak eta bizikidetzaren aurkako jokabideen parte kopurua.

h) Irakasleen homogeneizazioa eta kalibrazioa.

1. Ikastetxeak definitu eta dokumentatu beharko du zer nolako prozedura jarraituko duen ebaluazio irizpideak homogeneizatzeko, ebaluaziorako, eta kalifikatzeko eta errekuperatzeko irizpideetarako, ikaskuntzen ebaluazioan ikuspuntu bera izateko, bai eta irakasleen kalibrazioan ere, zuzenketa irizpideak aplikatzen direla egiaztatzeko.

2. Ikasturte bakoitzaren hasieran, departamentu eta zikloetako irakasleek homogeneizazio saioak eginen dituzte, plan bati jarraikiz; helburua da ebaluazio irizpideak, ebaluazio prozedurak eta kalifikatzeko eta errekuperatzeko irizpideak begiratzea.

3. Zuzenketa irizpide komunak aplikatze aldera, irakasleen kalibrazio saioak eginen dira alor, gai eta modulu ezberdinetarako.

4. Kalibraziotik salbuetsiko dira ikastetxean aditu bakarra duten alor, gai edo moduluak.

5. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxeko alor, gai eta moduluak eta departamentuetako eta zikloetako irakasleak.

6. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: homogeneizazio eta kalibrazio plana, homogeneizazio aktak eta kalibrazio txostenak.

7. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: homogeneizazio saioa egin duten gaien portzentajea (aurreikusitakoarekin alderatuta), kalibrazio saioa egin duten gaien portzentajea (aurreikusitakoarekin alderatuta), kalibrazio positiboko gaien portzentajea eta kalibratutako irakasleen portzentajea.

i) Lantokiko prestakuntza (LP).

1. Ikastetxeak definitu eta dokumentatu beharko du zer nolako prozedura jarraituko den LPko egutegia eta ordutegia egiteko, enpresa laguntzaileekin hitzarmenak sinatzeko, enpresei ikasleak esleitzeko, enpresa bakoitzerako prestakuntza plana egiteko, eta LPko jardueren jarraipena eta azken ebaluazioa egiteko.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira LPn parte hartzen duten ikasleak, inplikatutako irakasleak eta enpresa laguntzaileak.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: ikasleen eta enpresa laguntzaileen zerrenda, enpresekin sinatutako hitzarmenak, prestakuntza programa eta ikasle bakoitzaren txostena, sortutako dokumentazioarekin.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: hitzarmen kopurua, enpresetara egindako bisita kopurua eta ikasleen eta enpresen gogobetetasuna LPri dagokionez.

3.–Prozesuen kontrola, azterketa eta hobekuntza.

a) Ikasturteen eta prozesuen kontrola, eta desadostasunen kudeaketa.

1. Ikastetxeak zehaztuko du zer nolako prozedura jarraituko duen ikasturteak eta prozesuak kontrolatzeko jarduerak garatzeko, desadostasunak hautemateko, eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak kudeatzeko.

2. Ikasturteen eta prozesuen garapenaren jarraipena eta neurketa kontrol planen bidez eginen da. Honakoak deskribatuko dira plan horietan: kalitatearen ezaugarriak, adierazleak, helburuak edo onartzeko irizpideak, neurketetarako maiztasuna, bitartekoak eta metodoa, neurketak erregistratzeko dokumentua eta kontroleko arduraduna.

3. Hiru hilean behin eginen da ikasturteen kontrola, onetsitako adierazleen emaitzak gainbegiratuz.

4. Ikastetxeak ikasturteen eta prozesuen garapenean onetsitako onarpen irizpideekiko desbideratzeak erregistratu eta aztertuko dira. Bidezkoak diren akordioak hartuko dira ez betetzeak zuzentzeko eta planifikatutako helburuak lortzeko; horretarako, prebentzio neurriak aplikatuko dira desadostasun potentzialen kasuan eta neurri zuzentzaileak, berriz, desadostasunen kasuan.

5. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikasturteak eta sistemako prozesuak.

6. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: prozesuen eta ikasturteen kontrolaren neurketak eta prebentzio neurrien, desadostasunen eta neurri zuzentzaileen txostenak.

b) Barne auditoretzak.

1. KKSaren barne auditoretzetan jarraitu beharreko prozedura zehaztuko da; emaitzak erregistratu eginen dira eta inplikatutako langileei igorriko zaizkie. Langile kualifikatuek eginen dituzte auditoretzen txostenak eta ikastetxeko zuzendaritzak gainbegiratuko ditu.

2. Barne auditoretzetan IKKS-2013 Arauaren baldintza guztiak sartuko dira eta dokumentazioaren ausazko laginketaren bidez eginen dira. Ikasturte guztietan eginen dira, salbu eta kanpoko auditoretza egiten den ikasturtean.

3. Ikastetxeko KKSa xedatutakoaren eraginpean egonen da.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta barne auditoretzako plana eta barne auditoretzako txostena izanen dira, besteak beste.

c) Bezeroen gogobetetasuna neurtzea.

1. Zehaztu eginen da zer nolako prozedura jarraituko den datuen neurketa, bilketa eta prozesatua planifikatzeko, emaitzak baloratu eta komunikatzeko, eta bezeroen gogobetetasun maila, beharrak eta espektatibak zehazteko.

2. Urteko neurketa planak eginen diren galdeketak eta ukitutako bezeroak zehaztuko ditu.

3. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikasleen, familien, langileen eta, kasua bada, enpresa laguntzaileen gogobetetasun mailaren neurketa, ikastetxeko hezkuntza zerbitzuei eta kudeaketari dagokienez.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta gogobetetasun maila neurtzeko plana, galdeketak eta emaitzen txostena izanen dira, besteak beste.

d) Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak.

1. Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak jasotzeko jarraituko den prozedura definitu eta dokumentatu beharko da, bai eta horien azterketarena eta emanen zaien erantzunarena ere, bezeroa gogobetetzeko eta hobekuntza neurriak abiarazteko.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikasleen, familien, langileen eta entitate laguntzaileen iradokizunak, kexak eta erreklamazioak, ikastetxeko zerbitzuei eta kudeaketari dagokienez.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: jasotako iradokizunak, kexak eta erreklamazioak eta horiei emandako erantzunak, eta iradokizunen, kexen eta erreklamazioen zerrenda.

e) Prozesuen kontrola, azterketa eta hobekuntza neurtzeko adierazleak.

Ikastetxeak berak hautatuko ditu adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: neurtutako adierazleen portzentajea, tramitatutako desadostasunak, konpondutako desadostasunak, galdeketen eta tramitatutako iradokizun, kexa eta erreklamazioen balidazioa eta ikasleen, familien eta langileen gogobetetasun maila.

4.–Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren dokumentazioaren kudeaketa.

a) Dokumentazioaren kontrola eta erregistroak.

1. Ikastetxeak kalitatearen eskuliburua prestatu beharko du, eta bertan jasoko ditu KKSaren irismena eta dokumentatutako prozesuak, bai eta IKKS-2013 Arauaren baldintzen salbuespenak justifikatuko ere.

2. Kalitatearen eskuliburuaren prozesuak eta horien arteko harremanak prozesuen mapa batean jasoko dira.

3. Ikastetxeek autonomia izanen dute beren kalitatearen eskuliburuan eta prozesuen mapan KKSaren prozeduretarako beren sekuentzia propioa ezartzeko, bai eta taldekatu edo banatzeko ere, betiere IKKS-2013 Arauaren baldintzak prozesu horietan jasotzen badira.

4. Prozesu bakoitzean osagai hauek zehaztuko dira gutxienez: xedea, irismena, jabea, jardueren deskribapena eta erregistroak. Honakoak azalduko dira jardueren deskribapenean: garapena, jardueren taula edo fluxu-diagrama eta, horrekin batera, arduraduna, baliabideak eta egutegia.

5. Ikastetxeek bidezkotzat jotzen duten agiri-euskarria finkatu beharko dute, prozeduren, jarraibideen, arauen, metodoen edo zehaztapenen bidez, eskatzen den baldintza bakoitzerako. Baldintzak, argi eta garbi, kasuan kasuko prozesuei lotuak egonen dira, ikastetxeak definitutako prozesuen maparen arabera.

6. KKSak eskatutako dokumentu guztiak kodetuak egonen dira eta ikastetxeak berak kontrolatuko ditu bere dokumentuak kudeatzeko ezartzen duen prozedura propioaren bidez. Ziurtatu eginen da erabiltzen diren dokumentuak onetsi direla, eguneratuak eta eskuragarri daudela eta arduradunei banatu zaizkiela.

7. Ikastetxeak erregistroak artxibatuko ditu prozesu bakoitzerako zehaztutako baldintzak betetzen direla eta KKSa modu eraginkorrean ezarri dela argi uzteko.

8. Ikastetxeak zerbitzuen gutunaren kudeaketa zehaztuko du, barnean sartuta hori prestatzeko, onesteko eta jarraitzeko beharrezkoak diren edukiak eta pausoak.

9. KKSaren dokumentu eta erregistro guztiak xedatutakoaren eraginpean egonen dira.

10. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta KKSaren dokumentuen zerrenda eta erregistroen zerrenda izanen dira, besteak beste.

11. Ikastetxeak berak hautatuko ditu neurketa adierazleak, eta begiratutako dokumentuak, erregistroen kontrola eta eguneratutako dokumentuak izanen dira, besteak beste.

5.–Estrategia eta planak.

a) Eginkizuna, ikuspegia eta balioak.

1. Prozedura bat ezarriko da ikastetxearen eginkizuna prestatzeko, komunikatzeko, hedatzeko eta gerora gainbegiratzeko. Plan estrategikoaren bidez (PE) eta urteko planen bidez jarriko da martxan eginkizuna.

2. Ikastetxeko langile eta jarduera guztiak egonen dira xedatutakoaren eraginpean.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta eginkizunaren aitorpena izanen da, besteak beste (Eginkizuna, ikuspegia eta balioak).

b) Plan estrategikoa.

1. Prozesu honetan, PEa prestatzeko, komunikatzeko, hedatzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko jarraitu beharreko prozedura zehaztuko da.

2. Plan estrategikoa urte anitzeko plana izanen da, intereseko taldeen beharrak eta espektatibak identifikatuta abiatuko dena. Honakoak ezarriko ditu: helburu estrategikoak beren adierazleekin, arrakasta lortzeko faktore kritikoak, prozesu gakoak, lotutako proiektuak eta arduradunak. PEa urteko plangintza orokorrean sartutako urteko planen bidez gauzatuko da.

3. Ikastetxeko pertsona guztiak egonen dira xedatutakoaren eraginpean.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta PEa eta prozesu gakoen taula izanen dira, besteak beste.

c) Urteko plangintza orokorra eta amaierako oroitidazkia.

1. Urteko plangintza orokorra prestatu, komunikatu, hedatu eta jarraitzeko aplikatu beharreko prozedura xedatuko da, bai eta horren ebaluazioa ere, amaierako oroitidazkiaren bidez.

2. Urteko plangintza orokorrean urteko plana eta plan sektorial ezberdinak sartuko dira, baita Hezkuntza Departamentuak eskatzen dituenak ere.

3. Honako hauen araberakoak izanen dira urteko planaren helburuak: ikastetxeko plan estrategikoa eta Hezkuntza Departamentuak ikasturte hasierako jarraibideetan, aurreko ikasturteko oroitidazkian, KKSaren berrikuspenean eta, kasua bada, ikastetxearen autoebaluazioaren hobetzeko alorretan ezarritako hobekuntza ildoak.

4. Amaierako oroitidazkian urteko plangintza orokorrean eta KKSaren berrikuspenean zenbait osagairen balorazioak eta hobetzeko egindako proposamenak jasoko dira.

5. Ikastetxeko pertsona guztiak egonen dira xedatutakoaren eraginpean.

6. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta urteko plangintza orokorra, horren jarraipena eta amaierako oroitidazkia izanen dira, besteak beste.

d) Ikastetxeko autoebaluazioa.

1. Ikastetxearen autoebaluazioa egiteko jarraituko den prozedura zehaztuko da, aldez aurretik ezarritako plan bati jarraituz, autoebaluazio txosten bat eginez eta hobekuntza plan bat planteatuz.

2. Autoebaluazioa funtzio-arlo hauei jarraikiz eginen da: lidergoa, estrategia, pertsonak, baliabideak, prozesuak eta emaitzak (gutxienez emaitza akademikoak eta, kasua bada, kanpoko ebaluazioak). Emaitzen arloan adierazleak erabiliko dira eta joerak aztertuko dira. Hala nahi duten ikastetxeek, EFQM ereduaren arabera egiten ahalko dute autoebaluazioa.

3. Autoebaluazioak azken txosten bat ekarriko du, non alde indartsuak, hobetzeko arloak eta ikastetxearen puntuazioa jasoko diren. Identifikatutako lehentasunetatik abiatuta, hobekuntza plan bat diseinatuko da.

4. Adierazitako funtzio-arloak gutxienez jasoko ditu xedatutakoak.

5. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: ikastetxearen autoebaluazio plana, ikastetxearen autoebaluazio txostena eta ikastetxea hobetzeko txostena, EFQM autoebaluazio plana, EFQM autoebaluazio txostena eta EFQM hobekuntza plana.

e) Estrategia eta planak neurtzeko adierazleak.

Ikastetxeak berak hautatuko ditu adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: urteko planaren eta urteko plangintza orokorraren helburuak betetzea, eginkizuna gainbegiratzea, ikastetxearen autoebaluazioaren puntuazioa eta EFQM autoebaluazioaren puntuazioa.

6.–Langileriaren kudeaketa.

a) Langileak hartzea.

1. Prozedura bat ezarriko da langile sartu berriei harrera egiteko, ikastetxearen kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko informazioa emateko eta langilearen lanpostuari dagokion eginkizuna garatzeko informazio zehatza emateko, hori guztia langilea berehala has dadin bere lanpostuan eta antolaketa beharretara egokitu dadin.

2. Ikastetxean sartutako langile berriak egonen dira xedatutakoaren eraginpean.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta langile sartu berrien fitxa eta harrera egiteko materiala izanen dira, besteak beste.

b) Langileen prestakuntza.

1. Prestakuntza beharrak hautemateko eta ikastetxeko prestakuntzako urteko plana onesteko eta baloratzeko jarraitu beharreko prozedura zehaztuko da.

2. Ikastetxeko langileak xedatutakoaren eraginpean egonen dira.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak, eta ikastetxeko prestakuntzako urteko plana eta emaitzen balorazioa izanen dira, besteak beste.

c) Pertsonen kudeaketa neurtzeko adierazleak.

Ikastetxeak berak hautatuko ditu adierazleak, eta hauek izaten ahalko dira, besteak beste: langileen gogobetetasuna izandako harrerarekin, langileek prestakuntzarako duten ordu kopurua, egindako prestakuntzaren portzentajea (ikastetxearentzat interes estrategikokoa dena), ikastetxean prestakuntza egiten duten irakasleen portzentajea, egindako jarduerak eta gogobetetasun maila egindako prestakuntzarekin.

7.–Baliabideen eta eraikinen kudeaketa.

a) Ekonomia eta erosketak kudeatzea.

1. Zehaztu eginen da zein izanen den honako hauetarako jarraitu beharreko prozedura: aurrekontua prestatzea, kudeaketa kontuaren jarraipena, ekipamendu beharrak zehaztea, eskaerak igortzea, eta kasua bada, produktuen eta zerbitzuen aurrekontua, erosketak egitea eta horiek erregistratu eta egiaztatzea.

2. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira aurrekontuaren kudeaketan esku hartzen duten langileak eta ikastetxeak behar dituen produktuak eta zerbitzuak.

3. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: urteko aurrekontua, kudeaketa kontua, eskaerak eta produktuen eta zerbitzuen aurrekontua eta erosketen erregistroa eta egiaztapena.

b) Mantentze-lanak.

1. Ikastetxeko instalazioen eta ekipoen mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailean jarraitu beharreko prozedura ezarriko da, bai eta inbentarioa egitekoa ere.

2. Mantentze-lan prebentibo bat izanen da kontrolatu beharreko gela eta ekipoak zehazteko, bai eta kontrolaren maiztasuna eta kontrol horren arduradunak ere.

3. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxeko instalazioak eta ekipamendua.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izanen dira: mantentze-lan prebentiboaren plana, narriaduren partea, mantentze-lan zuzentzaileen erregistroa eta ikastetxeko inbentarioa.

c) Larrialdien prebentzioa eta tratamendua.

1. Larrialdien prebentziorako plana ezarri beharko da, gutxienez ere segurtasun ikuskapenak (segurtasun adierazleak eta babeserako ekipoak) eta ebakuazio simulakroen garapena bilduko dituena. Planaren onespenean, garapenean eta ebaluazioan jarraitu beharreko prozedura ezarriko da.

2. Larrialdien tratamenduan jarraitu beharreko prozedura zehaztuko da, gutxienez ere ebakuazio kasuan egin beharrekoa eta istripua izan dutenen arreta bilduko dituena.

3. Xedatutakoaren eraginpean egonen dira ikastetxeko langileak eta instalazioak.

4. Ikastetxeak berak hautatuko ditu erregistroak; besteak beste, hauek izaten ahalko dira: larrialdi plana (ebakuazio plana barne), istripuko parteak eta ebakuazio simulakroaren txostena.

d) Baliabideen eta eraikinen kudeaketa neurtzeko adierazleak.

Ikastetxeak berak hautatuko ditu adierazleak; besteak beste, hauek izanen dira: erosketetan izandako gorabeherak, gastuen aurreikuspenetik izandako desbideratzeak, mantentze-lan prebentiboaren plana betetzea, narriadurak epearen barnean konpontzea, larrialdi plana betetzea, ebakuazio denbora eta laneko istripuen kopurua.

II. ERANSKINA

Baldintza berariazkoen taula

–Matrikulazioa, irakaskuntzaren plangintza eta zerbitzu osagarriak:

  • Hezkuntza eskaintza, hedapena eta matrikulazioa (1).
  • Ikasturtearen plangintza.
  • Zerbitzu osagarriak (2).

–Irakatsi eta ikasteko prozesuaren kudeaketa (ikastaroak ematea):

  • Ikasleak hartzea (1).
  • Programazioa (1).
  • Gelako jarduerak (1).
  • Ebaluazioa (1).
  • Orientabideak eta tutoretza (1).
  • Aniztasunarekiko arreta (1)(3).
  • Bizikidetza.
  • Irakasleen homogeneizazioa eta kalibrazioa.
  • Lantokietako prestakuntza.

–Prozesuen kontrola, azterketa eta hobekuntza:

  • Ikasturte eta prozesuen kontrola, eta desadostasunen kudeaketa.
  • Barne auditoretzak.
  • Bezeroen gogobetetze maila neurtzea.
  • Iradokizunak, kexak eta erreklamazioak.

–Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren dokumentazioa kudeatzea:

  • Dokumentu eta erregistroen kontrola (1).

–Estrategia eta planak:

  • Eginkizuna, ikuspegia eta balioak.
  • Plan Estrategikoa.
  • Urteko programazio orokorra eta amaierako oroitidazkia (1).
  • Ikastetxearen autoebaluazioa (5).

–Langileen kudeaketa.

  • Langileak hartzea.
  • Langileen prestakuntza.

–Baliabideen eta eraikuntzen kudeaketa:

  • Kudeaketa ekonomikoa eta erosketen kudeaketa (6).
  • Mantentze-lanak (6).
  • Arriskuen prebentzioa eta larrialdien tratamendua.

“Kalitatearekiko konpromisoaren” baldintzak:

(1) Baldintza horiek osatzen dute “Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena. Kalitatearen eskuliburua eta zerbitzuen gutuna ez dira beharrezkoak izanen aitorpen hori eskuratzeko.

Eskatuko ez diren baldintzak:

(2) Baldintza hau ez zaie ikastetxe guztiei eskatuko.

(3) Baldintza hau ez da eskatuko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ez diren ikasketetan.

(4) Baldintza hau ez da eskatuko LHkoak ez diren ikastetxeetan eta hasierako lanbide kualifikazioko programak soilik ematen dituzten bigarren hezkuntzakoetan.

(5) Baldintza hau ez da eskatuko “Kalitatearekiko konpromisoa” edo “Kalitatezko ikastetxea” aitorpenak eskuratu nahi dituzten ikastetxeetan, ez eta aitorpen horiek berritu nahi dituztenetan ere.

(6) Baldintza hauek ez dira eskatuko lerro bakarra duten ikastetxeetan.

III. ERANSKINA

Kalitate sarean sartzeko eredua

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Helbidea:

Herria: .................................. Posta kodea:

Helbide elektronikoa: ...................................Telefonoa:

Zuzendariaren datuak.

Deiturak: ........................... Izena: ....................

IFZ: .................................. Helbide elektronikoa:

Ikastetxea ordezkatuz, honako eskaera hau egiten dut: Kalitatea Kudeatzeko Sistema Ezartzeko Programan sartzea eta kalitate sareetan parte hartzea ............. ikasturtetik aurrera.

Honako honen bidez ziurtatzen dut eskola kontseiluaren onespena badela eta ikastetxeak konpromisoa hartzen duela Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalak ezarritako prestakuntza programa jarraitzeko.

....................(e)n, 20.......(e)ko ................aren .................(e)an

(Ikastetxeko zigilua) Ikastetxeko zuzendaria
Sin.: .......................

IV. ERANSKINA

Kalitate sarea uzteko eredua

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Helbidea:

Herria: .................................. Posta kodea:

Helbide elektronikoa: ...................................Telefonoa:

Zuzendariaren datuak.

Deiturak: ........................... Izena:

IFZ: .................................. Helbide elektronikoa:

Ikastetxea ordezkatuz, honako eskaera hau egiten dut: Kalitatea Kudeatzeko Sistema Ezartzeko Programa eta kalitate sareak uztea .................... ikasturtetik aurrera atxikitako txostenean adierazten diren arrazoiengatik.

Honako honen bidez, eskola kontseiluaren onespena dagoela ziurtatzen dut.

....................(e)n, 20......(e)ko ................aren .................(e)an

(Ikastetxeko zigilua) Ikastetxeko zuzendaria
Sin.: .......................

V. ERANSKINA

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren ebaluazioa eskatzeko eredua

Ikastetxearen datuak.

Izena:

Helbidea:

Herria: .................................. Posta kodea:

Helbide elektronikoa: ...................................Telefonoa:

Zuzendariaren datuak.

Deiturak: ........................... Izena:

IFZ: .................................. Helbide elektronikoa:

Ikastetxeko zuzendaria naizen aldetik, honako honetan parte hartzeko eskaera egiten dut:

“Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena gainbegiratzeko prozesua.

“Kalitatezko ikastetxea” aitorpenaren kanpoko auditoretza.

“Ikastetxe bikaina” aitorpenaren kanpoko auditoretza.

“Kalitatearekiko konpromisoa” aitorpena berritzeko gainbegiratze prozesua.

“Kalitatezko ikastetxea” aitorpena berritzeko kanpoko auditoretza.

“Ikastetxe bikaina” aitorpena berritzeko kanpoko auditoretza.

Honako honen bidez egiaztatzen dut ikastetxeak XX/2013 Foru Aginduaren 21. artikuluan aitorpenetarako ezarritako baldintzak betetzen dituela.

.....................(e)n, 20.....(e)ko ................aren ................(e)an

(Ikastetxeko zigilua) Ikastetxeko zuzendaria
Sin.: .......................

Iragarkiaren kodea: F1310775