16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 742/2012-A prozedura

Elena Sancho Lumbreras andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, AN Sociedad Cooperativak eskaturik, Gizarte Segurantzako gaiak direla-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Mohammed Aniden, Khalid Aniden, Servicios Auxiliares de Granjas, S.L.ren, Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ren eta Benito Ros Velazen kontra bideratu den 742/2012-A prozesuaren barruan, erabaki da Mohammed Anidi, Khalid Anidi eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ri (non diren ez dago jakiterik) zitazioa egitea, 2013ko otsailaren 7an, 09:40an ager daitezen Lan arloko 3. Epaitegiko judizio aretoan (Manzanera kalea, 4-6-8 zenbakia, Logroño), LJALaren 80.9 artikuluan aurreikusitako eginbidea egiteko, eta 09:45ean judizioa egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Mohammed Anidi, Khalid Anidi eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L..ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Logroñon, 2012ko abenduaren 26an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1300137