16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1080/2011 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Nuria Urriza Ezcurrak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Atena Software S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0001080/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Nuria Urriza Ezcurrak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Atena Software S.L.ren aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 7.964,92 euro ordaintzera; horietatik 7.164,92 eurok %10eko berandutza-interesak sortuko dituzte.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, 3159 0000 65 000000 108011 kontzeptua).

Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren frogagiria aurkeztu behar da, 3159 0000 67 108011 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Atena Software, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 3an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300081