16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har, 952/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Petru Fratilak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Antonio Manuel Calado S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000952/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Petru Fratilak, Antonio Manuel Calado, S.L.ren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut bidegabea dela enpresak 2012ko ekainaren 22tik aurrerako ondorioekin gauzatutako kaleratzea. Beraz, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen baldintza berberekin berriz onartzera edo 12.368,05 euroko kalte-ordaina ematera. Dena delako aukera epai hau jakinarazi ondoko 5 eguneko epean gauzatu behar du enpresak, organo judizial honetan aurkeztuz, edo epe horretan bertan aurkeztu beharreko idazki baten bitartez, eta, halakorik egiten ez badu, langilea berriz hartzea aukeratu duela ondorioztatuko da. Langilea berriz hartzea aukeratzen badu, kaleratze egunaren biharamunetik berriz onartu arteko tramitazioaldiko soldatak ordainduko dira.

Halaber, baiesten dut auzi-jartzaileak enpresa demandatuaren aurka jarritako diru kopuruagatiko akzioa, eta enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileari 9.178,32 euro ordaintzera, zor diren soldatengatik, eta zenbateko horrek %10eko berandutza-interesak sortuko ditu.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio ezen, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto Taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (0030 1846 42 0005001274 kontua, eta 3159 0000 65 095212 kontzeptua). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-zenbatekoa sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 095212 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Antonio Manuel Calado S.L.ri eta Antonio Manuel Calado Silvari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urtarrilaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1300079