16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

587/2012 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, 2012ko "Martin Azpilkueta" IX. saria ebazten duena.

Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren urtarrilaren 16ko 12/2012 Foru Aginduaren bidez, 2012ko "Martin Azpilkueta" IX. sarirako deia egin zen, Nafarroako administrazio publikoen eta sektore publikoaren gai orokorrei buruzko azterlan eta ikerlanak eta haien zabalkuntza sustatzeko xedearekin. Geroago, aldatu egin zen aipatu foru agindua, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 17ko 541/2012 Foru Aginduaren bidez.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 10ean emandako 3185/2012 Ebazpenaren bidez, saria ebaluatzeko epaimahaia izendatu zuen. Honako hauek osatu dute: Gregorio Eguílaz Gogorza jauna, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, mahaiburu aritu dena; Tomás Rodríguez Garraza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren zuzendaria; José Luis Ruiz Ciruelos jauna, Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusia; Iñaki Agirre Pérez jauna, Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiko Gobernu Irekiaren Ataleko burua; Jesús Muruzábal Lerga jauna, Nafarroako Comptos Ganberako auditorea; Jesús Oliva Serrano jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia Departamentuko irakasle titularra, eta José María San Martín Alfaro jauna, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko administrazio publikoko arlo juridikoko teknikaria, azkeneko hau idazkari lanetan, hizpidea duela baina botorik gabe.

Lan bat aurkeztu da sarira. Epaimahaiak lana aztertu, eta, 2012ko abenduaren 21ean egindako bileran, proposamen lotzaile bat egin du: urtarrilaren 16ko 12/2012 Foru Aginduaren bosgarren oinarriko bosgarren puntuari jarraikiz, accesita ematea aipatu lanari, eta lehenbiziko saria eman gabe uztea, aurkeztutako ezein lanek merezi ez duelakoan.

2012ko abenduaren 26an, oinarriei jarraikiz, plika ireki du Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari tekniko nagusiak, hots, José Gabriel Iriarte Rived jaunak, saritutako lanaren egilea nor zen jakiteko asmoz.

Hortaz, ikusirik sariaren epaimahaiak egindako proposamena eta burutu diren gainerako jarduketa administratiboak, eta urtarrilaren 16ko 12/2012 Foru Aginduaren bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako administrazio publikoei eta sektore publikoari buruzko azterlan eta ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" IX. saria eman gabe uztea.

2.a. 2012ko "Martín de Azpilicueta" sariaren accesita ematea "Participación Ciudadana y Políticas Públicas" izeneko lanari. 2. 2012ko "Martín de Azpilicueta" sariaren accesita ematea "Foro para la Sostenibilidad de Navarra" delakoak aurkeztutako "Participación Ciudadana y Políticas Públicas. Procesos participativos para la elaboración de Planes y Programas" izeneko lanari, eta foroaren ordezkariari, hots, Iñaki Lavilla Quílez jaunari (NANa: 15.796.941-N), sari gisara 3.000 euro ordaintzeko agintzea, dagozkion zerga-atxikipenak aplikatuta betiere.

3. Accesita ematearen ondoriozko gastua 2012ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Azterlan eta ikerketetarako laguntza eta sariak" izeneko 040000-03000-4809-921300 kontu-sailaren kargura egotziko da.

4. 2012ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Azterlan eta ikerketetarako laguntzak eta sariak" izeneko 040000 03000 4809 921300 kontu-sailetik 7.000 euro kentzea konpromisotik.

5. Foru agindu hau jakinaraztea Iñaki Lavilla Quílez jaunari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren zuzendariari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Bulegoari, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko abenduaren 31n.-Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1300187