16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIORDIA

Udaleko kideen ordainsariak

Ziordiko Udalak, 2012ko abenduaren 21ean egin bilkuran, ondoko sistema hau onetsi zuen bere udalkideen ordainsarietarako:

-Alkatetzak dedikazio partziala izanen du, eta gutieneko dedikazioa izanen da 10 ordu astean; urteko ordainsari gordina, 7.072 euro, eta gizarte segurantza, Udalaren gain izanen baita, 1.828 euro.

-Udalkideen dietak, osoko bilkuretara egiazki joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko.

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Ziordian, 2012ko abenduaren 27an.-Alkatea, Jesús M. Arrese Galbete.

Iragarkiaren kodea: L1300538