16. ALDIZKARIA - 2013ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULGOITI

2013. urteko karga-tasak

Urraulgoitiko Udalak, 2012ko abenduaren 18ko osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen ezartzea, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezaten, ondotik aipatzen diren karga-tasak eta ponderazio indizeak, era berean aipatzen diren udal zergei dagozkienak:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,2851.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: karga-tasa, %0,5655.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga (EIOZ): karga-tasa, %3,18.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ): 1,4 indizea, gutxieneko kuoten gainean.

-Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

Balioaren igoera zehazteko portzentajea: legezko gutxienekoa.

Etxeko uraren hargunearen tasa: 75,00 euro/urtea.

Etxeko urarena ez den hargunearen tasa, ludikoa-igerilekukoa eta mistoa (etxekoa eta etxekoa ez dena-igerilekua): 240 euro/urtea.

Ur kontsumitua, etxekoa eta etxekoa ez dena: 0,50 euro/m³.

Ziurtagiriak luzatzeko tasak: 1,5 euro.

Tasa, fotokopiagatik edo konpultsagatik: 0,10 euro, orrialdeko.

Urraulgoitin, 2013ko abenduaren 28an.-Alkatea, Juan Francisco Iriguibel Iturri.

Iragarkiaren kodea: L1300465